Sareko euskal irratia
Irratia ZUZENEAN entzuteko sakatu hemen

CHATean sartzeko sakatu hemen. Asteazkenean 21.00etan
 

MARTXOAK 29

KORRIKA egunero IRRATIA.COMen

Lasterketa jarraituko dugu bertatik bertara

IRRATIA.COM Euskal irrati digitala KORRIKArekin abiatuko da gaur Gasteiztik eta egunero albistegia eskainiko du 20.00etan, eguneko ibilbidea, gorabeherak eta pasadizuak komentatuz, elkarrizketak eginez eta hurrengo egunerako iragarpenak aurreratuz, lasterketatik bertatik.

Inoiz egin dugun ahaleginik handiena eginez, 2.340 kilometro egingo ditugu KORRIKArekin, egunero irratsaioak leku ezberdinetatik eginez, KORRIKA mundura zabaltzeko ahaleginean. Gasteiz, Gorliz, Bilbo, Ondarroa, Elgoibar, Etxarri, Iruņea, Garazi, Hernani eta Baionatik emitituko ditugu egunero mundu osorako gure albistegi bereziak euskal irratiak lotuko dituen lasterketa radiofonikoan. Badakizue: egunero arratsaldeko zortzietan, konekta zaitezte KORRIKArekin.
 
 

GEHIAGO jakiteko.
___________________

MARTXOAK 28

EZLN Mexikoko kongresuan

IRRATIA.COMek zuzenean eman zuen

EZLNko buruek Mexikoko kongresuan eginiko mintzaldiaren emisioa egin dugu zuzenean. Askok Marcos azpikomandanteak hitza hartuko zuela espero bazuten ere, EZLNko beste buru batzuk aritu ziren, aurpegia estalita, kongresuari indigenen legea egin dezan galdatzeko. Lehenengo berbaldia, Ester komandanteak egin zuen. Lehenengoa eta gure iritziz aipagarriena izan zen emakumezko indigena honek egindako berbaldia. Horregatik, horren grabaketa aukeratu dugu hemen entzun dezazuen. Mozketak gorabehera eta hasierako zatia falta den arren, oso hitzaldi hunkigarria eta indartsua izan zen dudarik gabe.
 
 

irratsaioa ENTZUN edo JAITSI

GEHIAGO jakiteko.

___________________

OTSAILAK  21

MCD taldearekin elkarrizketa

Hurrengo diska sarean publikatuko dute doan

MCD taldeak hurrengo diska MP3 formatoan argitaratuko du Interneten eta guztiz doan, taldeko kide Niko Vazquezek zuzenean IRRATIA.COM-i jakinarazi dionez. Euskal musikagintzaren historian urrats hau emango duen lehendabiziko euskal taldea izango da Bilboko punk-rock talde mitiko hau.

Internautek zuzenean saretik eskuratu ahal izango dituzte kanta guztiak, baita diskaren azala eta beste irudi guztiak, nork bere etxean CDa osatu ahal izateko. Nikok adierazi digunez, "nazkatuta geunden gure diskak dendetan sekulako salneurrietan ikusteaz, gainera guk hogerleko bat bera ere ez ikusteko, dena bitartekariek eramaten baitute. Horregatik, inoren poltsikoak bete barik, diska honela argitaratzea bururatu zaigu". Kantak ez dira denak aldi berean aterako, grabatu eta nahastu ahala jarriko baitituzte sarean eskuragarri.

Erabaki bitxi honen gainean eta euskal musikagintzaren ostertze digitalari buruz mintzatzeko gurean izango ditugu MCDko kideak bihar, asteazkena, gaueko 21etatik 22etara astero egiten dugun Jalgi Hadi Dantzarat! irratsaioan. Beti bezala, entzuleek zuzenean saioan esku hartzeko eta galderak egiteko aukera izango dute chat-aren bidez.
 
 

GEHIAGO jakiteko

Hilaren 28an, MCD Kafe Antzokian (Bilbo).

___________________

URTARRILAK  29

Sareko Argia Saria 2001 IRRATIA.COMentzat

Sarean euskal komunikazioa saritzen du aldizkariak

Interneten euskarazko komunikazioa saritzen duen saria jaso du IRRATIA.COMek. 2001ko Sareko Argia Saria urtarrilaren 26an eman ziguten Lasarten. 
 

GEHIAGO jakiteko.
___________________

URTARRILAK  4

Elkarrizketa Dank taldearekin

Gitarrak eta samplerrak euskaraz Iruñetik

Iruñeko talde honekin elkarrizketa egin dugu taldeko abeslaria den Imanol Goñirekin. Dank programaketak eta soinu digitalak arazorik gabe gitarra gogorrekin konbinatzen dituzten talde bakanetarikoa da oraingoz. Imanolek azaldu digunez, «Pixkanaka, teknologia berriak musikan sartzen dituzten taldeak sortzen doaz, ez dut uste euskaldunak teknofoboak garenik».

Joera horren beste erakusgarri bat: diskan hiru minutuko bi bideoklip eta pista interaktiboa gehitu dute. Hemen, elkarrizketa entzuteaz gain, Dank-en bideoklipa ikusi eta abesti bat jaitsi ahal izango duzue. 
 

GEHIAGO jakiteko.
___________________
 
 

2000. urteko saioak eta albisteak ikusteko sakatu hemen

 IRRATIA.COMi buruz
INFORMAZIOA
About this radio station
Zer dago irratia.com-en
Helburuak, nortasuna
Prentsa gela

LAGUNTZA
Emisio sistemari buruz
Nola entzun 1: softwarea
Nola entzun 2: konfigurazioa
Chat-ean nola sartu
KANALAK
Sakatu bozgorailua entzuten hasteko

KANAL NAGUSIA - Nobedadeak eta zuzeneko irratsaioak

IRRATIA2 - Lanzko ihauteriak Esan-erran Irratian.

ELEKTRONIK - Jalgi Hadi dantzarat

TXOSNA ROCK - 80ko urteen rocka

EuSKA eta REGGAE +Ambassah Sound System

TRIKI SOUNDZ - Trikitixa, alboka eta beste

HALA BEDI IRRATIA- Gasteizko irrati librea zuzenean

 Beste eduki batzuk hemen
Euskal Herria Zuzenean
Hitz Egin SareaN
Grabatutako irratsaioak entzuteko RealPlayer programa beharko duzu. Eskura ezazu doan hemen.

INKESTA 

Nola izan duzu Irratia.com-en berri?

Posta bidez abisua jasota
EuskaraZ zerrendan
Prentsa idatzian
Telebistan ikusita
Irratian entzunda
Txiripaz, nabigatzen
Bilatzaile batean
Lagun batek esanda
Bestela
 


Emaitzak ikusi
Bidaliguzu mezu bat
BERRIAK e-POSTAZ
Eman zure helbide elektronikoa eta IRRATIA.COMen berrikuntzen berri emango dizugu. Informazio gehiago.

sarean euskara aurkitzeko

Aholkua: Letra bat ken, izarño bat gehi (*) Urrezko araua euskaraz ezer bilatzeko. Adibidez, Bizkai* edo dantz*


 Gure loturak
IRRATIAK
Tas Tas Irratia (Bilbo)
Hala Bedi Irratia (Gasteiz)
Euskadi Irratia
Euskadi Gaztea
Bilbo Hiria Irratia (Bilbo)
Xorroxin Irratia (Nafarroa)
Arrakala Irratia (Lakeitio)
Pititako Irratia (Santurtzi)
Itsuki Irratia (Bermeo)
Zintzilik Irratia (Orereta)
Laudio Irratia (Laudio)
Nolotil Irratia (Eibar)
Radio Estudio (Eibar)
Herri Irratia (Donostia)
Txalaparta Irratia (Paris)
"Irratilibre" posta zerrenda

KOMUNIKABIDEAK
Euskaldunon Egunkaria
Argia
ETB (
Txingudi Telebista
Aldudarrak eleBista
Ttipi-Ttapa hamabostekaria
Ttipi-Ttapa Telebista
TVPI (Baiona)
Zabalik
Gara
Hamaika Ikusteko
ARTEZ, Arte eszenikoak
Ardi Beltza
Euskonews
Hernaniko Kronika

ENTZUN-IKUS
Euskadi Irratia (Windows Media)
Euskadi Gaztea (Windows Media)
Radio Euskadi (Windows Media)
ETB Sat (Windows Media)
TVPI (Real/QuickTime)
France3 Pays Basque (Real)

DISKETXEAK
GOR Diskak
Esan Ozenki
Elkarlanean
Oihuka
Gaztelupeko hotsak
Skunk Diskak
Agorila Diskak
Milagritos Records
IZ disketxea

MUSIKARIAK
Skalariak
Basque Electronic Diaspora
Urtz
MDH
Joxan Goikoetxea 
Ruper Ordorika 
Ixkitt
Mokoka
Betagarri
Koma
Quite Fantastic
Atxantatu
Alex Ramos
Txomin Artola
Hemendik At
Maixa ta Ixiar
Su Ta Gar
Leihotikan
MCD
Parabellum
Soziedad Alkoholika
NG: Salam, agur
Lau Behi
Berri Txarrak
Zapozain
Etzakit
Oskorri

KONTZERTUAK
Serrano produccioneso
Matxitxa
Muskerra producciones
Wilma produkziones
Gin-Tonic
Etxe Beltz

BESTELAKOAK
Elektronikaldia
Txistularien Elkartea
Txistuaz
Euskal Rocka
Basque rock on the Net
Reggaeadictos radio
Trebede Irratsaioa (Radio 3)

 
 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Euskalbanner
Euskalbanner
 
 
 
 

Erreprodukzioa baimenduta, iturria aipatuz gero


IRRATIA.COM
604. postakutxa
48080 BILBO