Teknologia, Ekonomia, Kultura

Javier Uria hil da, Athleticeko presidentea

Sustatu, 2003-06-18 / 18:17

Javier Uria, Athleticeko lehendakaria, arratsaldeko hirurak aldera hil da, minbiziak jota. Zeberion jaioa zen eta 43 urte zituen. Bi urte zeramatzan Athleticeko lehendakaritzan.

Irakurri gehiago...

Azken Ostielan kooperatibismoa albiste

Xabier Mendiguren Elizegi, 2003-06-18 / 15:10

Irten berria da Ostiela aldizkariaren azken alea (29-30. alea, 2003ko udaberri-uda). Aurreko aleen aldean porno konturik ia batere ez, baina zirikatzeko gogoa bizi-bizi eta agerian. Hauxe da artikulu nagusiaren gaia: "Arrasateko errepublika teokratikoa: lamaismo industriala eta euskal mitoen biztuera".

Irakurri gehiago...

Musikaire, Udako Jaialdiak Elorrion

Joxe Aranzabal, 2003-06-18 / 12:04

Gaur eguerdian Musikaire aurkeztu da Bilbon, horrela deituko dira-eta hemendik aurrera Elorrioko Uda Jaialdiak. Aurten 15 ekitaldi eskainiko ditu, aire zabalean, Elorrioko paraje zoragarrietan.

Irakurri gehiago...

Gaizka Aranguren: "Inoiz izan baldin bada euskaldun guztion egitura politiko bat, hori Nafarroa izan da"

Sustatu, 2003-06-18 / 09:15

Nafarroako historia, kultura eta nortasuna ezagutzea helburu duen elkartea da Nabarralde. Aspaldian askotxotan entzuten ari gara izen hori eta bertako zuzendari Gaizka Arangureni elkarrizketa egin dio Goienkariak. Horixe da Sustaturako ere moldatu duguna.

Irakurri gehiago...

Desobedientzi moldeak: zarama greba, auto ilarak, euskara greba...

Urlia, 2003-06-18 / 08:23

Desobedientzi moldeak anitzak dira, baina kostu larria izaten dute. Dena den, aukera batzuk eskaini nahi nituzke. Udalak demokratikoak ez direnez, ezker abertzalearen ordezkaritza aintzatesten ez denez, zergak ordaintzen jarraitu behar dugunez (oraingoz), eta jende guztia prest ez dagoenez desobedientzi mota guztietako moldeak erabiltzeko, hona hemen proposamen batzuk:

Irakurri gehiago...

Oiondik Zumarragaraino

Iņigo Ramirez de Okariz Telleria, 2003-06-17 / 10:43

Gure hizkuntza dela-ta, han eta hemen azaltzen diren estatistikek zerbait adierazten baldin badizkigute da, errealitatea beste bat dela. Gero eta harrigarriagoa iruditzen zait Euskal Herria. Autokritika gehiago, edo hitz potolo bat erabiliz, heterodoxoagoak izatea komeni zaigu hizkuntzak zehazkiago, eta euskal gizarteak orokorkiago, etorkizuna izatea nahiko bagenu.

Irakurri gehiago...

Eusko Jaurlaritzak eta gizarte-eragileak Kulturaren Euskal Plana garatzen dihardute

sustatu, 2003-06-17 / 09:54

Plana kulturaren inguruko analisiak eta adostasunak lantzeko prozesua da. Arlo horretan, eragile publiko eta pribatuek euskal gizartearen kultur premiei erantzun bateratua emateko aukera dute.

Irakurri gehiago...

Microsoftek ez du egingo Explorer Mac-entzat

Dick Turpin, 2003-06-17 / 09:11

Microsofti ez zaio gustatu Applek bere nabigatzailea egitea. Hori dela eta, joan den ostiralean erabaki zuen aurrerantzean ez egitea Internet Explorer Mac ordenagailuentzat.

Irakurri gehiago...

Quo vadis Euskadi Irratia?

Joxe Aranzabal, 2003-06-16 / 09:10

Asteburu honetan iritzi artikulu bat irakurri diot Jexux Mari Irazuri, eta zer pentsaturik eman dit. Garai batean Euskadi Irratia zuen gustuko. Gaur egun, berriz, Radio Euskadi nahiago. Niri gauza bera gertatzen zait. Nora doa, orduan, Euskadi Irratia?

Irakurri gehiago...

Hizking 21 proiektua: Hizkuntza Ingeniaritza XXI. mendearen atean

sustatu, 2003-06-16 / 08:45

Hizking 21 proiektua Euskal Herriak dituen helburu zientifiko-teknologikoak, enpresarialak eta sozialak erdiesten lagunduko duen proposamena da. Bide batez, hizkuntza teknologikoei dagokienean, euskara munduan gehien erabiltzen diren hizkuntzen maila berean ipintzea du helburu. Euskarazko Informazioaren Gizartea errealitate bilakatzeko behar diren irtenbideak sortzea eta erabiltzea bultzatuko du.

Irakurri gehiago...