Vicent Partal: Euskal Herria 2.0

Vicent Partal Euskal Herria 2.0Ahir vaig participar en la segona jornada del projecte Euskal Herria 2.0 a Sant Sebastià. Es tracta d’unes jornades de debat on pràcticament tota la internet basca euskaldun ha debatut què ha de fer per a encara el futur. S’hi van plantejar temes molt interessants que abraçaven un ventall molt notable de causes diferents. Moltes familiars a nosaltres com el programari lliure, la web socialitzada o la qüestió dels dominis. Lògicament la nostra experiència amb el .cat va provocar molt interés.

Em va quedar una sensació molt agradable. Euskal Herria és un país molt organitzat i disposat a provar coses, sempre. Però tinc la impressió que ara -no sé si per les expectatives que crea la situació política- bull i de quina manera. Hi flotava molta voluntat d’innovar, de treure’s del damunt dinàmiques velles i enquilosades.

Alhora, però, són molt durs amb ells mateixos. Jo crec que massa. La capacitat de diàleg que vaig veure ahir era molt més que destacable però tothom reclamava més i més i criticava amb duresa el que definien com excés de capelletes. Jo els deia que tingueren més confiança en ells mateixos. Espere que l’assumisquen aquesta confiança perquè el projecte és molt interessant.

Notes marginals:

bat) Victòria absoluta dels macs en la sala! Feia anys que no veia tantes pomes juntes.

bi) Totes les jornades van ser absolutament en euskera. A part de la meua xerrada vaig participar en una taula rodona amb els auriculars posats per a la traducció. Em feia por, però, que quan em preguntaven coses a mi es passaren a l’espanyol i em va alegrar molt veure que no va ser així. Em preguntaven en euskera, que ja em traduïen pels auriculars, i només una vegada vaig haver de demanar que em consideraren cordialment estranger i que no canviaren de llengua per a adreçar-se’m. (En la foto ja es veu que no estic massa acostumat als auriculars…)

hiru) això del desplegament dels militars espanyols a Euskadi és bèstia. Per l’autopista vam veure columnes militars que semblaven qualsevol cosa excepte “amigues”.

lau) hi ha molta excitació amb el projecte de televisió TDT que agrupa Diario de Noticias (pròxim al PNB), Berria i Gara (pròxim a l’esquerra abertzale) amb Euskatel i l’Argiñano. Només que tots treballen conjuntament per a assegurar que hi haurà com a mínim un canal de televisió en èuscar a tot arreu ja és una novetat substancial.

Mails per a Hipàtia Bloc intermitent de Vicent Partal.

Ondorioak: abiapuntua

Jardunaldien ondorioak emateko, mintegian zehar gehien aipatu diren, interesgarriak egin zaizkigun etiketa batzuk pantailaratu genituen. Hainbat etiketa, pantailan ageri direnak. Jarrera, software libre, edukiak, elkarlana, internazionalizazioa, 2.0, euskara, 1+3…. denetarik.

EH 2.0 ondorioak

Bigarren jardunaldia. Arean jende gutxiago, baina interes mailak gora egin zuen. Ponentzia argiagoak eta partehartzearen areagotze bat. Vicent Partalen hitzaldiak, biribildu egin zituen eguneko ekitaldiak eta mintegia bera. Aho zabalik geratu zen bat baino gehiago. Eta antolatzaileak pozik.

Josu Landak eta Josu Amezagak berba egin zuten lehenbizi. Euskal ziberespazioak, mundu mailakoari eskaini diezaiokenaz aritu zen Susako ordezkaria, baina tartean euskalgintzaren erru zenbait aireratu zituen. Edukien bahiketa eta instituzioen bokazio publiko ezaz mintzatu zen gero. Lizentziei astinaldi eder bat eman zien. Amezagaren haria nortasun ikurren gainetik zentratu zen gehiago. Azterketa soziologiko eta kulturaletan oinarrituta, adibide sano interesgar jarri zituen -aurki ponentzia sareratuko dugu- eta XXI. mendeko ikur gisa, dominioak planteatu zituen. -Zer litzateke gaur Euskal Herria, duela ehun urte baino gehiago ikurriña asmatu ez balute? Zer izango da Euskal Herria, .eus dominioa eskuratuko ez bagenu?

Bigarren zatian, Gorka Juliok web 2.0 ikuspegi sozialetik landu zuen. Egungo tresnak baliatuz, hitzaldi atsegina egin zuen. Aurkezpen arina, datu zehatzak eta jarrera aldarrikatu zuen Interneten bezala, jendarte/gizarteko gaietan ere. Bere hitzaldiaren aurkezpenak, teketen blogean eskuragai daude (pdf eta odp bertsioetan).

Arratsalde iluntzeko azken hizlaria Vicent Partal. Kataluniako adibidea ekarri zuen, .cat egoerara heldu aurretik, Interneten ibilbide osoa aztertu zuen vilaweb.cat egunkari elektronikoaren sortzaile eta zuzendariak. Hitzaldi argia, datu zehatzak eta esperantzarako leihoa. Katalana hizkuntza globala dela esan, eta denok ahozabalik. Bere hitzaldiak arreta piztu zuen, interesa, partehartzea eta kaleko komentarioak.

Komunitate birtualen inguruko mahaingurua egin zen gero hiru mintzakiderekin. Iratxe Esnaolak dominioen inguruko azalpen argigarri batzuk eman ostean, mahainguru partehartzaile bat, publikoak eta mahaikoak berdin, ekin zitzaion. Ordurako berandu zen, Artelekuko ateak itxiak behar zuten, baina Artelekun bizitakoak, bide berri baten abiapuntua adierazten zuen. Ondorioak tag bidez aurkeztu ziren. Berba egindakoaren laburpen bisual bat.

K R O N I K A K

Mutilmediako Aitor eta Arkaitzek, zuzenean eta denbora errealean eskaini zutuen Artelekuko jardunaldiaren berri. Mutilmedia.com

EH 2.0 jarraitu tresnarekin blogosfera, hedabideak, del.icio.us etiketak, technorati eta abar jarraitu daitezke aldi berean. Jardunaldiei begira prestatuko gailua.

Berria egunkariaren kronika eta elkarrizketa. Titularrak ondo laburbiltzen du jardunaldietako asmo nagusia: Euskal Herriko domeinuaren beharra azaleratu dute EH 2.0 jardunaldiek

Iratxe Esnaola bipuntuzero.org: Kontzientzia badago, baina .eus lortzeko lanean hastea falta da

Sareko ARGIA

Sustatu

Zabaldu

Blog ezberdinetako kronikak: Vicent Partal, Josi Sierra, Joxe Rojas , Ikteroak

Mikel Iturriak bi kronika interesgarri eskaintzen ditu Harrikadak blogean: Josu Landaren hitzaldia eta Vicent Partalen lezioa.

Lokalizazioa, kronika batzuk

Lehen ekitaldia burutu ostean, Lokalizazioaz zenbait apuntue ageri dira han hemenka. Blogosfera dagoeneko bada Artelekun burutakoaren lekuko.

Mikel Iturriaren Harrikadak blogean oso kronika ona topatu dugu. Baina Artelekuko mintegira hurbildutako beste batzuk be, bertako berri eman dute blogetan. eus | es

Abiapuntutzat jo ditu Artelekuko eztabaidak Josi Sierra irakasleak.

Luistxo Fernandezek hitzaldia bota aurretik apunte batzuk jarri zituen bere Ingelesen hilerrian.

Sustatuk eta Zabalduk, jardunaldietako berri eman dute, ohi duten moduan.
Gara eta Berria egunkariek, kronikak egin zituzten paperezko zein edizio digital jarraituetan.

BERRIA edizio elektroniko jarraitua | paperezko edizioa

GARA edizio elektroniko jarraitua | paperezko edizioa

Eitb24.com webguneak ere, ekitaldien berri ekarri zuen.Bi bertsio gainera.  eus | es

Hasi da mintegia

Jendetsu. Jende ugari batu da gaur Artelekun. Interesa piztu dute jardunaldiek, eta lehen bi hitzaldiekin -Glokalizazioa, Internet eremu lokaletik- eztabaida abiatu dugu.

Jardunaldiok jarraitzeko, kanala sortu dugu. Argazkiak argitaratuko ditugu. Hitzaldiak grabatzen ari gara.  Berriz sarean eskaintzeko.

Jardunaldiak jarraitzeko tresna

Gorka Juliok Teketen guneko sortzaileak, oraingoan ere jardunaldi hauek jarraitzeko tresna jarri du martxan. Euskal Herria 2.0 hasiko den honetan, hainbat webgune, blog eta komunikabidetatik RSS jarioa irakurri eta gune bakarrean eskainiko ditu tresna berri honek.

Jarraitu EH 2.0 

EH 2.0: erronka bikoitza

Informazioaren jendartean bizi gara. Ezagutzaren eta berrikuntzaren jendartean. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia (IKT) berrien aroan. Egun, internet informazioaren eta ezagutza kolektiboaren paradisua da. Adimen banatuaren geografia birtuala. Eta bizi garen mundu globalizatuaren oinarria. Internetek eta IKT-k jendartearen jarduera ia guztiak aldatuko omen dituzte. Eta ari dira aldatzen. Eta hasi gara igartzen. Mundu globalizatuan bizitzera behartuak gaude. Interneten ez baita distantzia dimentsiorik existitzen. Interneten logika eta egiturak ez du geografia fisikoarekin bat egiten: ez dago zentrurik, ez ertzik, ez penintsularik, ez uharte abandonaturik.

Euskal Herriak, bere txikitasunetik, mundu globalizatu honetan parte hartu behar du. Geografia birtual horren zati izan behar du. Txikitasun horretan handi jokatuz, aske sentituz. Interneten euskarazko edukiak sortuz eta irakurriz: Interneten euskaraz biziz. Interneten guk nahi bezain handia izan daiteke Euskal Herria. Internetek eta teknologia berriek guk nahi dugun Euskal Herria sortzeko aukera eskaintzen digute. Aukera hor dago, sarean eta teknologia libreetan. Erronka hemen, Euskal Herrian: teknologien lokalizazioan eta herriaren internazionalizazioan.

eh2.0

Eta horixe izango dugu mintzagai datozen bi asteotan. Hemengo eta hango garapena: interneten eta teknologia berrien lokalizazioa eta Euskal Herriaren internazionalizazio teknologikoa. Irailaren 21ean eta 28an, hurrenez hurren, Euskal Herria 2.0 eztabaida-jardunaldiak ospatuko dira Artelekun, eskualdeko, Euskal Herriko eta atzerriko hizlariekin. Bertan teknologia berriek ematen dituzten aukerez hitz egingo dugu. Eta aukera horiek guztiak arrisku ez bihurtzeko ditugun erronkez. Berandu baino lehen Euskal Herriaren apustu teknologikoa definitu behar baitugu: eraiki dezagun Euskal Herria 2.0.

Iratxe Esnaola Arribillaga. Urola Kostako Hitza.

Egitaraua prest

Dagoeneko hizlari guztiak baieztatuta daude. Blog batzuetan ari dira agertzen -hizlari izango direnen blogetan- eta Euskal Herria 2.0 gune honetan ere egitarau osoa jarri dugu.

Eskertu egin behar da, hizlariek agertu duten jarrera ona eta prestutasuna, eta horrek nolabait jardunaldi hauen beharrizana nabarmentzen du; Euskal Herria eta Internet hizpide hartzeko dagoen gogoa, hain zuzen.

Horrela bada, irailaren 21ean zein 28an burutuko diren mintegietarako dena prest dago. Hitzaldiak eta mahainguruak izango dira nagusiki. Baina horrez gain, aurkezpen ezberdinak egiteko aukera ere egongo da.

Hemen daukazue egitarau osoa.

Euskal Herria 2.0 mintegia Artelekun

Datorren irailaren 21ean eta 28an -biak ostegunez- Euskal Herria 2.0 jardunaldiak burutuko ditugu Donostiako Artelekun. Lokalizazioa eta Internazionalizazioa jorratuko ditugu, Euskal Herriak Interneten dituen erronkei buruz mintzatu eta proiektu berriei aukera emateko.

Bete betean sartuta gaude XXI. Mendean; Informazioaren aroan. Informazioaren jendartea, Internet eta informazio eta komunikazio teknologia berrien (IKT) garaia bizi dugu eta esparru berri horretan eman behar dugu ezagutzera gure burua, aditzera gure nahia.

Internet da bizi dugu garaiaren adierazpena. Sarea, komunikazioa, interakzioa, ezagupena eta informazioa. Ekonomia berria, jakintzaren sozializazioa…. kontzeptu berri asko. Etengabe aldatzen ari diren egoerak eta dinamika berriak. Anabasa dirudien ondo eraikitako errealitate berria.

Eta Interneten ere aldaketak daude, aldaketak datoz, aldatzen ari da. Eta gu; erabiltzaileok, sortzaileok, berarekin batera. Internet berri bat ezagutzen ari gara, web 2.0 kontzeptuaren baitan. Eta partehartzea, kolaborazioa, jarrera berriak ari dira nagusitzen.
Negozioetan bezala, informazioan ere. Blogak, wikiak, software soziala, guzti hori ez zaigu arrotza, eta gu ere ur hoietan barneratzen ari gara.

Euskal Herriak; herri bezala, nazio txiki eta ukatua den honek, hizkuntz eta kultur komunitate gisa ere, erronka berriak ditu aurrean dugun mundu berri honetan. Eta erronka hoiek hizpide hartu eta horren gainean eztabaidatu gura dugu Euskal Herria 2.0 izeneko mintegian.

Lokalizazio eta internazionalizazio estrategiak hizpide:

Aztertu nahi dugu mundu globalean ematen ari diren hausnarketa eta aldaketak, gure eremutik. Gure izaeratik. Programak, guneak, joerak gurera ekarri eta euskalduntzen ditugu. Geure egiten ditugu. Lokalizazioa, geure egitea delako, geure geurea dena gehituz.

Nazioartean gertatzen denak eragina du gurean, baina guk ba al dugu eraginik nazioartean? Olatu handiak dira mundukoak, baina munduan ez bagaude ez gara izango. Intenazionalizazioa: munduari aurre egin baino, munduan behar dugu izan, egon, erakutsi. Internazionalizazio estrategiak ere beharrezko dira. Kultura txikia da gurea, baina irauteko kanpoan gertatzen denari so egon beharra dago. Garena erakutsiz, ondo eginez, kanporatuz, ezagutaraziz…. Besteak beste.

Mintegia Artelekun

Guzti horretaz berba egiteko mintegi irekia prestatu dugu Donostiako Arteleku gunean. Irailaren 21ean eta 28an (ostegunez biak) kezka hauek izango ditugu mintzagai. Hemengo eta kanpoko adibideak mahaigainean jarriz, Euskal Herrian Interneten inguruan izan diren esperientzia positiboak ezagutuz (sustatu.com, zabaldu.com…) nazioarteko esperientzien lokalizazioak (software librea, Indymedia, Wikipedia…), edota .cat dominioa Katalunian onartu izanak gurea bezalako komunitateoi zelan eragiten digun aztertzeko.

Aurrera egiteko ditugun erronken berri jaso, eztabaida bultzatu eta ekimen berrietarako abiapuntuak ezarriz. Mintegi honek hausnarketa eta gogoetarakorako gune bat eskaini nahi dio gai hauekin kezkatuta dagoen orori.

Plaza bat Euskal Herrian kezka hauek zabaltzeko; topagune, Internetetiko ardura irekitzeko unea ere badelako. Abiapuntu bat, datorkigun errealitateari aurre egiteko helburuarekin.