Artikuluak

Euskaltel vs Orange: hautua egiteko garaia

Sustatu ¦ Da! ¦ 2006-12-22 ¦ 18:22 ¦ Enpresa

Hautu bat egiteko garaia iritsi da hainbat kontsumitzailerentzat. Euskaltel ala Orange? Batak eta besteak eskainten dituztenak alderatu ditu Teknosexua blogak. Orange: %50eko beherapena fakturan (eperik gabe aurrerantzean), eta zenbaki berdinarekin jarraitzen duzu. Euskaltel: %5eko beherapena sei hilabetez telefono zenbakia ez aldatzekotan, eta beherapen berdina urtebetez zenbaki berriarekin. Tranpak ote daude tartean? Bitartean, ondo igaro Gabonak, eta egoki aukeratu!

Euskaltel vs Orange: hautua egiteko garaia ¦ Erantzun bat

Publizitatea

Feministaldia Donostian

Sustatu ¦ 2006-12-22 ¦ 09:22 ¦ Bestelakoak

Gaur ostirala 22 eta bihar larunbata, Feministaldia Donostian, Plazandreok-ek antolatuta, beste batzuen laguntzarekin. Webgunea, bloga, mapa sarean... Jardunaldietara ekarri dituzten gonbidatu asko bezala, Internetekin oso ondo lotutako ekimena.

Guztia irakurri

Euskaltelek euskara kentzen du telebista digitaleko seinaleetan

FHarlock ¦ Euskaltel-en kliente euskaldun haserratu bat ¦ 2006-12-22 ¦ 09:17 ¦ Hedabideak

LaSexta telebista kateak futbol partiduak euskaraz ere ematen ditu seinale digitalez, baina Euskaltelek ez die euskarazko audio seinale hori banatzen bere kablearen bezeroei. Euskaltel, euskal hitza bere izenean daraman enpresa euskal kultura babesten egongo behar litzatekeena, euskararen kontrako ekintzak gauzatzen dago.

eguneraketa, abenduak 22. Ez dakigu protesta honen ondorioz den, baina irakurle batek dioskunez atzo jada euskarazko audioa eman zuela Euskalteleko kableak

Guztia irakurri ¦ 13 erantzun

Informatika ikasleek ez ei dute web 2.0 tresnarik erabiltzen

Sustatu ¦ Da! ¦ 2006-12-22 ¦ 09:08 ¦ Informatika

Ander Gońi teknofilo eta blogari euskaldunak ikastalditxo bat eman zien duela egun batzuk Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoko ikasleei software proiektu kudeaketari buruz. Desilusioa hartu zuen gelan: "informatika ikasketak egiten ari diren 20-22 urteko gazte hauen gehiengo batek del.icio.us, google-maps, zabaldu, tagzania, flickr eta halakoak ezagutzen ez dituztela. Pasio gutxi ikusi dut ikasleengan. Zerk eramaten gaitu gehiegi interesatzen ez gaituen bost urteko ikasketa batean matrikulatzera? Lau katuren asuntoa ote da web 2.0 hau?"

Informatika ikasleek ez ei dute web 2.0 tresnarik erabiltzen ¦ Komentatu

Orgasmo globala

Sustatu ¦ Da! ¦ 2006-12-22 ¦ 08:50 ¦ Osasuna

Gaur abenduak 22, arratsaldeko 16.00etan (une gomendatua da hori, nahiz eta eguneko edozein ordu ontzat ematen duten), orgasmo global sinkronizatua mundu osoan. Nork? edozein gizon edo emakumek. Non? Nahi duzun tokian. Zergatik gaur? Neguko solstizioaren eguna delako. Zertarako? Energia positiboa sortzeko munduan.

Orgasmo globala ¦ Erantzun bat

Pootle erabiliz, Librezaleren urrats inportantea software euskaratzean laguntzeko

Sustatu ¦ 2006-12-21 ¦ 11:53 ¦ Informatika

Librezale elkarteak zerbitzu berri interesgarria jarri du martxan; software euskaratzeetan laguntzeko, Pootle sistema ezarri dute zerbitzari batean. Orain arte egindako hainbat itzulpen lanen itzulpenak (.po fitxategiak), bertan ezarri dituzte, Firefox eta Mozilla proiektuko zenbait bereziki, eta bi proiektu berriren itzulpena burutu nahi dute orain: VLC eta Xfce.

Guztia irakurri

Ińaki Gabilondok elurra eskiatzeko nahi, ez Mediterraneo idorra hezetzeko

axi olano ¦ www.blogak.com/zabormila ¦ 2006-12-21 ¦ 11:27 ¦ Hedabideak

Ińaki Gabilondo atzo "La 4" TV.ko albistegietan: "Elurra ari du mara-mara baina Espainia ekialdean, ez prezeski gehien behar duten lekuan, Valencian baizik. Eski estazioetan malutarik ere ez...". Albisteak duen oihartzuna orohar halakoxea... "Arraroa, Valencian elurra!" Ez al dute ba nahi? Gure blogean jorratu dugu gaia.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Zaharren urratsetik: memoria kolektiboa belaunaldien topagune

Sustatu ¦ Euskal Kultur Erakundea ¦ 2006-12-21 ¦ 07:15 ¦ Hezkuntza

Donibane-Garazin EKEk antolatutako ekintza honen helburua belaunaldien arteko harremanen bultzatzea da, eta hori euskaraz. Pantxika Maitiak burututako elkarrizketak eta muntaketa duzue entzungai Euskal kultur erakundearen webean dagoen zaharren.urratsetik.eke.org podcastean eta argazkietan ikusgai.

Zaharren urratsetik: memoria kolektiboa belaunaldien topagune ¦ Erantzun bat

Nireblog Euskaraz

David González ¦ Nireblog ¦ 2006-12-20 ¦ 08:19 ¦ Blogak

Orain dela lau hilabete geroztik badugu Nireblog euskaraz, Blogak euskaraz eta doain sortzeko beste gune bat. Ezaugarrietako batzuk: Blog zerbitzu batek dituen aukera ia guztiak eskaintzen ditu. Aipagarrienak: pertsona desberdinek Blog bera idatzi ahal izatea (baimen desberdinekin), Tag sistema, berezko URL-a duten Blogak, inportazio sistema Blogger (edo inportazio aukera ematen duen edozein sistematik), neurrira egokitutako diseinua, Trackback-ak,...

Guztia irakurri

Eusko Legebiltzarraren webgune bat herritarren parte-hartzerako

Sustatu ¦ 2006-12-19 ¦ 10:07 ¦ Politika

BBS edo foro itxurako parte-hartzerako webgune bat jarri du martxan Eusko Legebiltzarrak. Galdera edo gaiak proposatu daitezke, orokorrean, edo talde parlamentario jakin bati zuzenduta.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Artikulu zaharragoak