Egin Kantu
Berria.info
Astelehena, 2007ko abenduak 24, 17:18:00an berritua

INTERNET/ EUSKAL HERRIA 2.0 JARDUNALDIAK

Euskal Herria eta internet batzerakoan, informazioa partekatu eta ematearen alde egin du Kamiok

Euskal Herriak Interneten dituen erronka berriak eta haiek izan ditzaketen irtenbideak aztertzen hasi dira gaur Euskal Herria 2.0 mintegian, Donostiako Artelekun, Loiola auzoan. Joseba Kamiok eman die hasiera jardunaldiei glokalizazioari buruz hitz eginez eta Iban Aranzabalek berriz Goiena.net-eko editore gisa izandako esperientziaren berri eman du. Berrogei bat lagun bertaratu dira gaur Artelekura. Gaur zortzi Euskal Herria 2.0 jardunaldien bigarren zatia egingo dute.

Euskal Herria eta internet batzerakoan, 2.0ren jarreran alde "2.0 teknologia erabiltzaileentzako egina da" egin du Joseba Kamiok. Hau da, Kamioren ustez garrantzitsua da informazioa partekatu eta eta ezagutzera ematea. Joseba Kamio irakaslea da, eta komunikazioan aditua. 'Glokalizazio' kontzeptua aztertu du gaur. Kamiok azaldu duenez, "ez dago auzi globalik iturri lokalik gabe".

Euskal Herria "lokala" izango litzateke irakaslearen arabera eta globalizazioari aurre egiteko bide bat internet izango luke. Beraz, Euskal Herriak 2.0 jarrera izan beharko luke mugimendu globalizatzaileen aurrean. Hau da, "informazio ahalmena" partekatu beharko luke. Baina ez hori bakarrik. Izan ere, Euskal Herriak informazioa behar du, baina eman ere egin behar du. Ez du informazioa gorde behar, bere berri eman baizik.

Jarraian Iban Aranzabalek hitz egin du. Goiena.net-eko editorea da bera eta bere esperientziaren berri eman du. Besteak beste, informazioa kudeatzearen garrantzia nabarmendu du. Tokian tokiko edukien kudeaketa egokia egitea ezinbestekotzat jo du Aranzabalek.

Interneten ere aldaketa garaiak bizi direla iritzita, horiek aztertu nahi dituzte antolatzaileek, eta, besteak beste, glokalizazioa bezalako kontzeptuak, lokalizazio eta internalizazio estrategiak izango dira eztabaidagai.

Egitaraua eta bestelako xehetasunak hemen .

© BERRIA-Edizio Digitala
berria@berria.info - www.berria.info

Lege Informazioa

Euskal Editorea S.L. , Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Tel 943 304 030 Fax 943 590 172

 

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari