Documento sin título
HOME EUSKARA CASTELLANO ENGLISH FRANÇAIS DEUSTCH
Documento sin título
Entsailu gela Musikaste. Andra Mari Abesbatza eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Teatro Colón (Buenos Aires) - 1991 Orereta Abesbatza Gabon Sariketa Probintzialean Kontzertu Sinfonikoa - Donibane Lohitzune Zuzendari Aldaketa - 1994 - Jose Luis Ansorenak Andra Mariko batuta ematen dio Jose Manuel Tiferi
webmail
ARGAZKI GALERIA - GALERIA DE FOTOS
 
 
Andra Mari Abesbatzaren lehen kontzertua Jose Luis Ansorenak sortu zuen 1966an eta bere zuzendaria izan da 1994ko otsailean Jose Manuel Tife Iparragirrek zuzendaritza hartu zuen arte.

Sari asko irabazi ditu aurkeztu den lehiaketetan eta Madrilen (Errege Antzokia, Auditorioa), Bartzelonan, Sevillan, Tenerifen, Pereladako Jaialdian, Santanderreko Nazioarteko Jaialdian, Donostiako Hamabos-taldian, Bilboko Opera Denboraldian, Malagan, eta beste hainbat lekutan eman ditu kontzertuak.
Orkestra askorekin batera aritu da, horien artean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Espainiako Orkestra Nazionala, Scottish Chamber Orchestra, Buenos Aireseko Filarmonikoa, Cadaqueseko Orkestra, Madrileko Sinfonikoa, Türingen Philharmonie Orchester, XVIII. Mendeko Orkestra, Galiziako Orkestra, Tenerifeko Orkestra, etab... Enrique García Asensio, Odón Alonso, Maximiano Valdés, Frans Brüggen, Nicholas Kramer, Jesús López Cobos, Leopold Hager, Andreas Mitisek, Paul Daniel, Carlo Rizzi, Doron Salomon, David Robertson, Antonio Ros Marbá, Juan José Mena, Victor Pablo Perez, Stefano Ranzani maisuen zuzendaritzapean, besteak beste.
Teatro Colón (Buenos Aires) - 1991
Suiza, Belgika, Italia, Austria, Frantzia, Portugal, Argentina eta beste hainbat herritan zehar burutu ditu birak. 10 LP eta 8 CD grabatzeaz gainera, era guztietako koru-musika lantzen du, horien artean opera eta zartzuela antzeztuak.

Euskal Musika lantzea da bere berezitasunik nagusiena eta Aita Donostiaren musika-lanik gehien grabatu dituen abesbatza da; grabazio horien guztien artean “Poema de la Pasión” musika-lana da garran-tzitsuena.

Urtero burutzen den Musikaste jaialdia, Euskal Musikagileen Astea sortu zuen Errenterian eta baita garai guztietako 1.469 musikagileren 20.000 partitura biltzen dituen Eresbil, Musikaren Euskal Artxiboa /Archivo Vasco de la Música ere.

Babesleak
Zeuk aukeratzen duzu: zeuk erabakitzen duzu
Documento sin título
    inprimatu
Orri Nagusira joan
Web mapa ikusi
igo
 
Documento sin título