Gaurregun, gizonezko berrogeitamar abotsek osatuta dago. Koro handi batetik zortzikote bat ateratzen dute noiz behinka, zortzikote manifestaldietan parte hartzeko: Kanbo, Portugalete, Bordel…

Gizonezko Abots Koro bezala, 2001ean bere hirugarren lan diskografikoa argitara eman zuen, Warner Music-en eskutik.

Hauek dira bere kideak: Pantxoa Arruabarrena, Jean François Bidart, Alain Bideberry, Jean Michel Iroz, Robert Larramendy, Jean Claude Larzabal, Fermín Urtizberea.

Zuzendaritza Iñaki Urtizberearen eskuetan dago.

OLDARRA (Biarritz)

1947. urtetik Oldarra sortu zen ofizialki.

Mundu guztian zehar, dantza eta kantuzko zenbait ikuskizun eskaini du. Zortzikote bezala, 1960. eta 1970. hamarkadatan Bizkaia eta Gipuzkoan ospatutako lehiaketa askotan parte hartu zuen, horietariko batzuk irabaziz.