Herbehereak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Herbehereak eta Herbehereetako Erresuma bi entitate politiko desberdin dira. Argitzeko, ikus Herbehereetako Erresuma
Herbehereak
Nederland
{Txantiloi:Nongo
Bandera

Herbehereetako armarria
Armarria

Goiburu nazionala: Je Maintiendrai (fr)
Ik zal handhaven (nl)
(Mantenduko dut)
Herbehereakren kokapena
Hiriburua Amsterdam (konstituzionala)
Haga (gobernua)
52°19′N 05°33′E / 52.317°N 5.55°E / 52.317; 5.55
Hiri handiena Amsterdam
Hizkuntza ofiziala(k) Nederlandera1
Gobernua
Erregina
Lehen Ministroa
Monarkia konstituzionala
Beatriz
Mark Rutte
Independentzia
- Aldarrikatua
- Onartua
Espainiar Inperiotik
1581 uztailaren 26
1648 urtarrilaren 30
Eremua
-Guztira
-ur %

41.526 km² (135.)
18,41
Biztanleria
-Zenbatespena (2010)
-Dentsitatea

16.606.368 (61.)
399,9 biztanle/km² (28.)
Dirua Euroa (€) (EUR)
Ordu eremua
 - Udan (DST)
CET (UTC +1)
CEST (UTC +2)
Interneteko domeinua .nl
Telefono aurrizkia +31
Herritarra herbeheretar, nederlandar2
1Nederlandera hizkuntza ofiziala da herrialde osoan. Gainera Frisian frisiera ere ofiziala da. Behe saxoiera eta limburgera ofizialki onartutako eskualde hizkuntzak dira.
2
holandar izena ere erabili da «herbeheretar» esanahiarekin, nahiz eta Holanda, berez, Herbehereetako eskualdeetariko bat den.

Herbehereak (nederlanderaz Nederland) Europa ipar-mendebaldean dagoen estatua da. Herbehereetako Erresumaren (Koninkrijk der Nederlanden) zati da, Curazao, Sint Maarten eta Aruba ere bere baitan hartzen dituelarik. Europar Batasuneko estatu-partaidea da. Herbehereak monarkia konstituzional bat da, Europako iparmendebaldean kokatua. Iparraldean eta mendebaldean Ipar Itsasoa du, hegoaldean Belgika eta ekialdean Alemania. 1839an sortu ziren gaur egungo mugak.

Herbehereek 12 probintzia eta 3 udalerri dituzte. Askotan Holanda izenarekin ageri dira, baina Holanda berez bi probintzien izena da, eta ez Herbehere osoena.

Herbehereak oso dentsoki populatuak daude eta bere eremu asko itsas-mailaren azpitik daude. Bere haizerrota, gazta, dike, tulipan, bizikleta eta gizarte tolerantziagatik ezaguna da mundu osoan zehar. Politika liberalak ditu droga, prostituzioa, homosexualen arteko ezkontzak, abortua eta eutanasiaren inguruan.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Sakontzeko, irakurri: Herbehereetako geografia
Herbehereak satelite irudian

Estatuaren berezitasun nagusiak Herbehereak izenak berak ematen du, Nederlanden jatorrizkoak bezala, lurraldearen erdia 1 metroko garaiera besterik ez baitu. Ipar eta mendebaldea lau-laua eta toki batzuetan itsas mailaren azpitik dago. Hego-ekialdean Goi Herbehereak daude, apur bat itsas mailaren gainetik daudenak. Dike, babes duna eta ur-drainatze konplexuek, Erdi Aroan hasitakoak, uholdeetatik babesten dute eta estatuaren azalera %20an handitzea ahalbidetzen.

Hiru ibaiek bi zati nagusitan banatzen dute estatua: Rhin, Waal eta Meuse (Maas). Herbehereetako hego-mendebaldea hiru ibai hauen delta erraldoia da. Banaketa geografikoaz gain, banaketa kulturala ere bada, nederlanderaren dialekto nagusiena eta erlijioarena (kalvindarrak iparraldean eta katolikoak hegoaldean).

[aldatu] Historia

Sakontzeko, irakurri: Herbehereetako historia

Erromatar Inperio Santuko enperadore eta Espainiako errege Karlos V.aren aginpean, eskualdea Herbehereetako Hamazazpi Probintzien zati izan zen, oraingo Belgikaren gehiengoa, Luxenburgo, Frantzia iparraldea eta Alemaniaren lur batzuekin batera. 1648 independentzia lortu zuten Münsterko Ituna sinatzean, Felipe II.aren eskutik.

Gaueko Zaintza, Rembrandt

XVII. mendean, Zazpi Herbehere Batuen Errepublikaren botere ekonomikoa hazten joan zen, itsas botere handia bihurtu arte, mundu osoan zehar koloniak eta merkataritza tokiak ezartzeraino.

Frantziar Inperioan sarrarazi zutenean Napoleon I.aren aginpean, 1815 urtean Holandako Erresuma sortu zen, Luxenburgo eta Belgika barnean zeudelarik. Hala ere, belgiarrek 1830an independentzia lortu zuten eta Luxenburgo urte gutxi batzuen buruan. XIX. mendean industrializazio handia izan zuen, Alemania eta Frantziaren adinakoa.

lehen Mundu Gerran neutrala mantendu zen. Baina Bigarren Mundu Gerran, Alemania Naziak 1940. urtean okupatu egin zuen, 1945an arte. Gerra ostean, ekonomiak gora egin zuen eta Benelux elkarteko kide bihurtu (Belgique, Nederland, Luxembourg). Era berean Ikatz eta Altzairuaren Europako Erkidegoaren (IAEE) kide bihurtu zen, Europar Batasunaren aitzindaria.

[aldatu] Banaketa administratiboa

[aldatu] Probintziak

Sakontzeko, irakurri: Herbehereen banaketa administratiboa
Herbeeren banaketa administratiboaren mapa

Herbehereen banaketa administratiboa hamabi eskualdetan egiten da, probintzia izenarekin. Euretariko bakoitzean Gobernadore bat dago, Commissaris van de Koningin (Erreginaren Mandataria), Limburg probintzian ezik, non Gouverneur izena ematen zaion.

Honakoak dira 12 probintziak:

Estatua ur-barrutietan ere banatua dago, ur-batzorde baten aginpean (waterschap edo hoogheemraadschap). 2005eko urtarrilaren 1ean 27 ziren eta bakoitzak ura kudeatzeko eskuduntza du. Ur-batzorde hauen eraketa estatuaren sorrera baino aurrekoa da, 1196 urtean agertuz baitziren lehen aldiz. Berez, Herbehereetako ur-batzordeak oraindik dabiltzan munduko erakunde demokratiko zaharrenetakoak dira.

[aldatu] Udalerri bereziak

Sakontzeko, irakurri: BES uharteak

2010 urtetik aurrerako banaketa administratiboaren arabera antzinako Holandarren Antilletako uharteak Herbehereetako udalerri berezi bihurtu ziren.

[aldatu] Hiri nagusiak

Sakontzeko, irakurri: Herbehereetako hiri nagusien zerrenda
  1. Amsterdam (Ipar Holanda) 744.740 biztanle (2006)
  2. Rotterdam (Hego Holanda) 581.615
  3. Haga (Hego Holanda) 474.245
  4. Utrecht (Utrecht) 294.742
  5. Eindhoven (Ipar Brabante) 209.601
  6. Tilburg (Ipar Brabante) 200.975
  7. Almere (Flevoland) 183.738
  8. Groningen (Groningen) 180.824
  9. Breda (Ipar Brabante) 170.451
  10. Nijmegen (Gelderland) 160.732

[aldatu] Politika

Sakontzeko, irakurri: Herbehereetako politika

Herbehereak demokrazia parlamentario bat izan dira 1848tik aurrera eta monarkia konstituzional bat 1815tik. Horren aurretik errepublika bat izan zen 1581tik 1806ra eta erreinua 1806tik 1810ra (1810tik 1813ra Frantziaren parte izan zen). Herbehereetako politika ezaguna da bere kontsentsuarengatik, bai politikarien artean bai hauen eta jendartearen artean ere.

Estatu burua monarka bat da, gaur egun Beatriz Erregina. Konstituzionalki monarkak hainbat botere ditu baina berez funtzio zeremonialak betetzen ditu. Monarkak kabinete berriaren formazioan eragin dezake, eta alderdi politikoen arteko epaile moduan joka dezake.

Praktikak botere exekutiboa Kabinetearen esku beratzen da. Dagoen sistema alderdi-anitza dela eta XIX. mendetik inoiz ez da egon alderdirik gehiengo osoa lortu duenik eta horregatik Kabineteak sortu behar dira. Horretan hogeita hamar ministro inguruan daude, horietatik batetik hirura ez dute ministerio zehatzik eta beste hainbeste estatu idazkari. Gobernuaren burua Herbehereetako Lehen Ministroa da, normalki koalizioan dauden alderdirik handienaren burua delarik.

Kabinetearen arduren artean bi ganbara dituen parlamentua, botere legislatiboa duena. Bigarren Ganberako (Behe Ganbera), hauteskunde zuzenetan hautatzen dira, lau urtero ospatzen direnak normalean. Biltzar Probintzialak ere lau urterik behin egiten dira. Biltzar Probintzialetako kideek 75 ordezkari hautatzen dituzte Lehen Ganberan (Goi Ganbera), botere legislatiboa duena, baina ez hauek proposatzeko edo aldatzeko, bakarrik atzera emateko.

Langile sindikatuak eta erakundeak kontsultatzen dituzte erabaki finantziero, ekonomiko eta gizarte gaietan. Horretarako Herbehereetako Kontseilu Ekonomiko-Soziala biltzen da.

Bigarren Mundu Gerraren ostean, Herbehereek aurretik izan ohi zuten neutralitatea hautsi eta Nazio Batuetan, OTANen eta Europar Batasunean sartu zen.

Herbehereek tradizio handia dute tolerantzia sozialean. XVIII. mendean Herbehereetako Eliza Erreformatua zen ofiziala, baina katolizismo eta judaismoa oso onartuak ziren. Gaur egun drogak, prostituzioa, homosexualen arteko ezkontzak eta eutanasiaren inguruko legeak dituzte, munduko askeenak.

1919tik aurrera sufragio unibertsala ezarri zen eta hortik aurrera hiru alderdi familia egon dira:

Demokristuak beti egon dira kabinetean, koalizioan beste bietako batekin. 1970eko hamarkadan alderdi sistema oso hegazkorra bilakatu zen, alderdi klasikoek boterea galdu zutelako eta Alderdi Erradikal Demokrata edo D66 Alderdi Liberal Progresistak bozka asko lortu zituzten.

1994ko hauteskundetan CDAk bere boterea galdu zuen eta VVD, D66 eta PvdAk osatutako kabinetea sortu zen. 2002an honek gehiengoa lortu zuen, Pim Fortuynek osatutako LPF alderdiak (Fortuyn bera astebete lehenago erail zuten) igoera nabarmena izan baitzuen. CDA, VVD eta LPFk kabinetea osatu zuten, baina 2003an LPFk aulki asko galdu ziten eta beraz kabinetea CDA, VVD eta D66 alderdiek osatu zuten.

[aldatu] Demografia

Herbehereek munduko biztanleria dentsitate maila altuenetako bat dute. 2006an biztanleria 16.360.000koa zen. Populazioaren gehiengoa frankoen, frisiarren eta saxoien ondorengoak dira.

Bigarren Mundu Gerraz geroztik, gobernuak emigrazioa bultzatu zuen, lurraldea gainpopulatua zegoela eta. Horrela, ia 500.000 biztanlek herrialdea utzi zuen. Hala ere, immigrazioa emigrazioa baino handiagoa izan da, eta hainbat lurraldetatik immigranteak heldu dira Herbehereetara (tartean Herbehereen koloniak izandakoak -Holandarren Antillak edo Surinam-, baina baita beste herri batzuetakoak ere, Turkia eta Maroko esaterako).

Herbehereen egungo osaketa etnikoa ondokoa da:

[aldatu] Kirolak

Futbola kirol nagusien artean dugu, izan ere Herbehereetako futbol selekzio nazionala munduko hoberenen artean dugu historikoki, hiru aldiz munduko txapeldunordea eta behin Europako txapelduna izan baita. Taldeka, UEFAko Txapeldunen Liga 6 aldiz iarabazi dute bertako klubek (Amsterdamgo Ajaxek 4, eta PSV Eindhovenek eta Feyenoord Rotterdamek bana).

Halaber, txirrindularitzan ere arrakastatsuak izan dira holandarrak mundu mailan, batik bat 1960, 1970 eta 1980ko hamarkadetan Joop Zoetemelk, Jan Janssen, Hennie Kuiper, Johan van der Velde, Peter Winnen, Steven Rooks eta Erik Breukink moduko txirrindulariekin.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Herbehereak
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Tresnak
Beste hizkuntzak