Ashmore eta Cartier uharteak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ashmore eta Cartier uharteen mapa

Ashmore eta Cartier uharteak edo Ashmore eta Cartier uharteen lurraldea (ingelesez: Ashmore and Cartier Islands edo Territory of Ashmore and Cartier), Indiako ozeanoan, Australiaren ipar-mendebaldean eta Indonesiaren hegoaldean dagoen lurraldea. Jenderik gabeko bi uharte tropikal multzok osatzen dute.

Ashmore aintzira-egiturako arrezife handi bat da, eta hiru uhartek osatzen dute: Mendebaldea, Erdia eta Ekialdea. Cartier uhartetik 67 kilometro ipar-mendebaldera dago, eta Hibernia arrezifetatik 42 kilometrora.

Australiako Iparraldeko Lurraldearen parte dira, eta Canberratik administratzen dituzte, Ingurumenaren, Kirolaren eta Lurraldeen Sailaren bitartez (Australian Department of the Environment, Sport, and Territories). Bere defentsa australiar gobernuaren esku dago. Australiako Errege Itsas Armadak eta Aireko Indarrak aldizkako ikustaldiak egiten dituzte.

1983an erreserba natural izendatu zuten, duen biodibertsitateagatik.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ashmore eta Cartier uharteak Aldatu lotura Wikidatan