Xaboi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Xaboi apaingarrien bilduma, sarritan hoteletan aurkitzen dena bezalakoa.

Kimikan, xaboiak gantz azidoen gatzak dira. Garbiketa eta ikuzketarako surfaktante modura erabiltzen dira normalean, baina ehunak bihurritzeko ere erabiltzen da eta lubrifikatzaileen osagai garrantzitsua dira.

Ikuzketarako xaboiak fabrikatzeko, landare edo animalia jatorriko olioak eta gantzak oso alkalinoak diren disoluzioekin tratatzen dira. Gantzak triglizeridoz (glizerol molekula bati lotutako hiru gantz azido molekulez osatutako elementuez) osaturik daude. Disoluzio alkalinoak, (alegia, lixibak) saponifikazio deritzon erreakzio kimikoa eragiten du. Prozesu horretan, triglizeridoen hiru gantz azidoak askatzen dira eta gero alkaliarekin konbinatzen dira, xaboi gordina sortuz. Glizerola askatu egiten da eta xaboiaren azpiproduktu gisa uzten da xaboian bertan, edo garbitu eta berreskuratu egiten da beste erabilera batzuetarako.

Xaboiak koipe lubrifikatzaile askoren osagai nagusiak dira. Lubrifikatzaile horiek kaltzio xaboiz edo litio xaboiz eta olio mineralez osaturik egon ohi dira. Beste xaboi metaliko batzuk ere erabiltzen dira, esaterako aluminioa, sodioa edo horien nahastea dutenak. Xaboien funtzioa lubrifikatzaileen biskositatea handitzea da.

Xaboia den sodio estearatoaren egitura kimikoaren bi irudi baliokide.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xaboi Aldatu lotura Wikidatan