Groenlandia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Groenlandia
Kalaallit Nunaat (gl)
Grønland (dn)
Groenlandiako bandera
Bandera

Groenlandiako armarria
Armarria

Nazio ereserkia:
Zu, gure ama lurra
(Nunarput utoqqarsuanngoravit). Testua:Henrik Lund. Musika:Jonathan Petersen
Groenlandia: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Nuuk / Godthåb
64°10′N 51°43′W / 64.167°N 51.717°W / 64.167; -51.717
Hizkuntza ofiziala(k) Groenlandiera, daniera
Gobernua
Erregina
Lehen Ministroa
Monarkia konstituzionala
Margarita II.a Danimarkakoa
Kim Kielsen
Independentzia
2009ko ekainaren 21a
Eremua
• Guztira
• Ura

216.6086 km² (13.)
% 83,1
Biztanleria
• Zenbatespena (2011)
• Dentsitatea

Herritarra

56.615
0,027 biztanle/km² (241.)

groenlandiar
Dirua Daniar koroa (DKK)
Ordu eremua UTC 0 eta -4 (UTC )
Interneteko domeinua .gl
Telefono aurrezenbakia ++299


Groenlandia[1] (groenlandieraz: Kalaallit Nunaat; danieraz: Grønland) munduko uharterik handiena da. Ozeano Atlantikoaren eta Ozeano Artikoaren artean dago, Amerikako kontinentean. Administratiboki, Danimarkaren esku dagoen lurralde autonomoa da. Haren azaleraren % 81 baino gehiago izotzez estalita dago.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

982. urtean, Erik Gorria danimarkar jatorriko marinelak aurkitu zuen irla hau mendebalderantz zihoala. Grønland (lurralde berdea) izena eman zion, kolonoak erakartzeko. Baina kolonoak klima hotz eta gogor bat aurkitu zuten, nahiz eta garai haietan bertako klima gaur egungoa baino samurragoa izan.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2.166.086 km²-ekin Groenlandia munduko irlarik handiena da. 1.755.637 km² gutxi gora-behera izotzez estalita dago, munduko izotz erreserbetan bigarrena.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Groenlandiako banaketa politikoa.

2009ko urtarrilaren 1era arte, Groenlandia administratiboki hiru barrutitan (landsdele) banatuta zegoen: Avannaa (Nordgrønland, danieraz), Tunu (Østgrønland, danieraz), Kitaa (Vestgrønland, danieraz)

2009an banaketa administratiboa aldatu eta herrialdea lau udalerritan banatu zuten.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria Azalera Biztanleria Mapa
Kujalleq 32.500 km² 12.400 bizt. (2010) G-Kujalleq-name.svg
Qaasuitsup 660.000 km² 25.700 bizt. (2010) G-Qaasuitsup-name.svg
Qeqqata 115.500 km² 15.300 bizt. (2010) G-Qeqqata-name.svg
Sermersooq 635.600 km² 27.500 bizt. (2010) G-Sermersooq-name.svg

Thule aire-basea (Ameriketako Estatu Batuek atzerrian duten aire baseetako bat) Qaasuitsup udalerriaren barnean dago.

Udalerririk gabeko eskualdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar-ekialdeko Groenlandiako natura parkea ezein udalerritan sartuta ez dagoen eskualde bat da.

Udalerria Azalera Biztanleria Mapa
Ipar-ekialdeko Groenlandiako natura parkea 972.000 km² 70 bizt. (2010) G-National park-names.svg

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inuit hizkuntza eta dialekto nagusien mapa. Groenlandiera da hizkuntza horietatik hiztun gehien duena.

2005ean uhartean 56.375 pertsona bizi ziren uhartean (0.025 biz./km2), haietatik 14.501 Nuuk hiriburuan.

Etniei dagokienez, biztanle gehienak (%87) inuiten eta europarren arteko nahastekoak dira, groenlandiarrak alegia.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Groenlandiako estatu burua Danimarkako erregina da. Danimarkako gobernuak batzorde gorena aukeratzen du Danimarkako gobernua eta monarkia ordezkatzeko.

Groenlandiak 31 kideko parlamentua du. Gobernu burua lehen ministroa da.

Danimarka ez bezala, Groenlandia ez da Europako Batasuneko kide. 1985ean bertako gobernuak Europako Ekonomia Erkidegoa uztea erabaki zuen.

2008ko azaroaren 25ean independentziako aukera zabaltzen zuen autonomia estatutua bozkatu zuten erreferendumean. Herritarren %75,54k alde bozkatu zuen.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko azaroarren 29an, sozialdemokratek hauteskundeak irabazi zituzten[3].

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Groenlandiera da hizkuntza nagusia, eskimo-aleutar jatorrizkoa. Daniera ere ofiziala da, baina mintzaira gutxitua da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Groenlandia Aldatu lotura Wikidatan


Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
LocationNorthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina uharte amerikarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
LocationSouthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)