Mongol

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mongolak
Монголчууд
ᠮᠣᠩᠭ᠋ᠣᠯᠴᠤᠳ
YuanEmperorAlbumGenghisPortrait.jpg
Gengis Khan, mongol ezagunena
Biztanleak guztira ~6-10 milioi (2010)
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak  Txina 5.981.840?
 Mongolia 2.921.287
 Errusia 983.000
 Hego Korea 34.000
 AEB 15.000–18.000
 Kirgizistan 12.000
Hizkuntza Mongoliar hizkuntzak
Erlijioa Budismo tibetarra, xamanismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak Tungusak, turkiar herriak

Mongolak Erdialdeko Asiako talde etnolinguistiko bat dira, gaur egungo Mongolia, Errusiako Buriatia, Kalmukia, Tuva eta Jakutia eta Txinako Barne Mongolian bizi direnak. Herri nomadak dira, lamaismoaren jarraitzaileak, eta mongoliar hizkuntzak erabiltzen dutenak.

2,3 milioi mongol inguru bizi dira Mongolian, 6 milioi Barne Mongolian eta beste 2 milioi gainerako lekuetan. Daur, buriata, evenk, dordob, turvan eta kalmukak ahaideak dira.

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mongol terminoak hainbat talde biltzen ditu, berez mongol deitu izan direnez gain (horiek khalkha izenarekin ere ezagutzen dira): buriatak, oiratak, kalmukak eta hegoaldeko mongolak (zenbait talde txikiago).

VIII. mendean agertu zen lehen aldiz "mongol" hitza Tang dinastiaren mendeko Txinan. Ondoren, XI. mendearen bukaeran berriro agertu zen Liao dinastian.

Gengis Khanen sasoian, XII. mendean inperio batean bildu zituenez geroztik hasi zen erabiltzen modu arruntagoan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mongol Aldatu lotura Wikidatan