Club Brugge KV

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Club Brugge KV
Ezizena(k) Blauw-Zwart (nl) ("urdin-beltzak")
Sorrera 1891
Futbol zelaia Jan Breydel estadioa
(edukiera: 29.472 lagun)
Presidentea Belgika Bart Verhaeghe
Entrenatzailea Belgika Michel Preud'homme
Liga Belgikako Pro League
2014-15 Belgikako Pro League, 2.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1920an lehenengo liga eskuratu zuen taldea.
Club Bruggeko jokalariak 2005eko liga garaipena ospatzen.
Jan Breydel estadioa.

Club Brugge KV (izen osoa Club Brugge Koninklijke Voetbalvereniging) Belgikako futbol talde onenetakoa da, Brujas (Brugge) hirikoa.

Palmaresari dagokionez Belgikako bigarren taldea da, RSC Anderlechten atzetik. Europa mailako titulurik ez du baina bi final jokatu ditu, 1976an UEFA Kopan eta 1978an Europako Kopan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1890an Brugsche Football Club eratu zen. 1891ean ordea taldea berregituratu eta gaur egungo Football Club Brugeois eratu zen. Hau hartzen da taldearen fundazio datatzat. Belgikako hirugarren futbol talde zaharrena da beraz. Hasieratik talde lehiakorra osatu zuen, Ligan bigarren egin baitzute 1899, 1900, 1906, 1910 eta 1911ean. Lehenengo titulua ordea 1920an lortu zuen.

Bigarren titulurako asko itxaron behar izan zuen, 1968an irabazitako Kopararte hain zuzen ere. 1972an kluba berrizendatu zuten Club Brugge Koninklijke Voetbalvereniging eta orduan iritsi zen taldearen "urrezko aroa". Hamarkada honetan 4 Liga irabazteaz gain Europa mailan maila bikaina eman zuen Europako Kopa eta UEFA Kopako finalak jokatzeraino. Bietan Liverpool FC-k garaitu zuen.

Hurrengo hamarkadetan ere maila bikainean mantendu da RSC Anderlechti aurre eginez. Azkenengo Liga 2005ekoa du baina 2015 urtean bigarren gelditu da eta gainera Kopa irabazi du, berriz ere talde indartsua duela erakutsiz.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belgikan: 37[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Belgikako Liga (13): 1920, 1973, 1976, 1977, 1978, 1980, 1988, 1990, 1992, 1996, 1998, 2003, 2005.
  • Belgikako Kopa (11): 1968, 1970, 1977, 1986, 1991, 1995, 1996, 2002, 2004, 2007, 2015.
  • Belgikako Superkopa (13): 1980, 1986, 1988, 1990, 1991, 1992, 1994, 1996, 1998, 2002, 2003, 2004, 2005.

Nazio artean: 0[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1978

UEFA Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1976

Europako Errekopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • final aurrekoak 1992an.


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Club Brugge KV Aldatu lotura Wikidatan