Saint Kitts eta Nevis
Saint Kitts eta Nevisko Federazioa Federation of Saint Christopher and Nevis |
|||
---|---|---|---|
|
|||
Goiburua: Country Above Self | |||
Nazio ereserkia: O Land of Beauty! errege-ereserkia: God Save the Queen |
|||
Hiriburua (eta hiri handiena) |
Basseterre 17°18′N 62°44′W / 17.300°N 62.733°W |
||
Hizkuntza ofiziala(k) | Ingelesa | ||
Gobernua
Monarka
Gobernadorea Lehen Ministroa |
Monarkia parlamentarioa Elisabet II.a Cuthbert Sebastian Denzil Douglas |
||
Independentzia Erresuma Batutik |
1983ko irailaren 19a | ||
Eremua
• Guztira
• Ura |
261 km² (207.) % Mespretxagarria |
||
Biztanleria
• Zenbatespena (2005)
• Dentsitatea Herritarra |
42.696 (209.) 164 biztanle/km² (64.) sankistar |
||
Dirua | Karibe Ekialdeko Dolarra (XCD ) |
||
Ordu eremua • Udan (DST) |
UTC (UTC -4) (UTC -4) |
||
Interneteko domeinua | .kn | ||
Telefono aurrezenbakia | +1-869 |
Saint Kitts eta Nevisko Federazioa Karibe itsasoko herrialdea da. Leeward Uharteetako Saint Kitts eta Nevis uharteek osatzen dute. Amerikako herrialderik txikiena da bai azaleran bai biztanle kopuruan. Hiriburua eta estatu federalaren gobernua uharte handiena den Saint Kittsen dago (lehen Saint Christopher deitzen zena). Estatu txikiagoa den Nevis (lehen Nuestra Señora de las Nieves deitutakoa) Saint Kittseko hego-ekialdetik 3 km-ra dago.
Historikoki, Britainia Handiko kolonia den Angila ere batasun honen barruan zegoen, eta horrela Saint Christopher-Nevis-Angila bezala ezagutzen zen. Nahiz eta geografikoki Saint Kitts eta Nevis Leeward Uharteetan egon, hainbat uhartek osatutako uhartedietatik gertu daude. Ipar-ipar-mendebaldean Saint Eustatius, Saba, Saint Barthélemy eta Saint Martin uharteak daude. Ipar-ekialdean Antigua eta Barbuda eta hego-ekialdean Montserrat aurkitu ditzakegu.
Hiriburua Basseterre da.
Eduki-taula
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herrialdeak bi uharte nagusi ditu, Saint Kitts eta Nevis.
Uharteak jatorri bolkanikoa dute, erdian gailur zabal eta oihanez estaliak dituztenak. Garaiena Liamuiga mendia da (1.156 m). Gailur hauetako malda pikoak ia populatu gabe daude, biztanleen gehiengoa itsasertzeko zabaldietan bizi baita. Hainbat ibai jeisten dira gailurretatik bi uharteetan, bertakoei edateko urez hornituz. Saint Kitts uhartean aintzira txiki bat dago.
Uharteetako klima tropikal hezea da eta urteko batez besteko tenperatura 26,7°C.
Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Saint Kitts eta Nevis hamalau parrokiatan banatzen da, horietatik bederatzi Saint Kittsen daude eta beste bostak Nevisen:
Saint Kitts[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Christ Church Nichola Town
- Saint Anne Sandy Point
- Saint George Basseterre
- Saint John Capisterre
- Saint Mary Cayon
- Saint Paul Capisterre
- Saint Peter Basseterre
- Saint Thomas Middle Island
- Trinity Palmetto Point
Nevis[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Saint George Gingerland
- Saint James Windward
- Saint John Figtree
- Saint Paul Charlestown
- Saint Thomas Lowland
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Saint Kitts eta Nevis uharte-biki federazio bat da non azukre eta turismoaren industria nagusiak dira bere ekonomiaren bereizgarri. Mende bat baino gehiagoz, azukrea izan da herrialdearen esportazio nagusia baina ekoizpen kostuen igoerak, munduko merkatu prezio txikiek eta harenganako mendekotasuna murrizteko gobernuaren esfortzuek nekazaritzako sektorearen dibertsifikazio gorakor batera eraman dute.
2005eko azken zatian, gobernuak azukre konpainia publikoa ixtea erabaki zuen galerak izan eta herrialdearen deficit fiskalaren erantzule esanguratsua zelako. Azukrea oraindik ere nekazaritza sektorea menperatzen duen bitartean, turismoa, esportaziora bideratutako fabrikazioa eta offshore bankuak garatzen ari dira eta herrialdearen ekonomian gero eta pisu gehiago daukate.
Turismoaren igoera moneta atzerritarren hazkundearen erantzule nagusia bilakatu da Saint Kitts eta Nevisen. Herrialdeak arroparen industria arrakastatsu bat ere garatu du eta Karibeko muntaketa elekronikoen industria handienetako bat dauka.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Commonwealtheko estatu kideak | ||
---|---|---|
Antigua eta Barbuda • Australia • Bahamak • Bangladesh • Barbados • Belize • Botswana • Brunei • Dominika • Erresuma Batua • Fiji (baliogabetua) • Ghana • Grenada • Guyana • India • Jamaika • Kamerun • Kanada • Kenya • Kiribati • Lesotho • Malawi • Malaysia • Maldivak • Malta • Maurizio • Mozambike • Namibia • Nauru • Nigeria • Pakistan • Papua Ginea Berria • Ruanda • Saint Kitts eta Nevis • Santa Luzia • Saint Vincent eta Grenadinak • Samoa • Seychelleak • Sierra Leona • Singapur • Salomon Uharteak • Hegoafrika • Sri Lanka • Swazilandia • Tanzania • Tonga • Trinidad eta Tobago • Tuvalu • Uganda • Vanuatu • Zambia • Zeelanda Berria • Zipre |