Errepublika
Wikipedia(e)tik
Errepublika estatu baten gobernu mota bat da eta bertan Erregea ez da Estatu Burua. Orokorrean, Herriak demokratikoki aukeratzen du Estatu Burua, Presidente edo Lehendakari izena hartzen duena. Izenaren jatorria latinetikoa da: Res publica = Gauza publikoa.
Bi ezberdintasun nagusi daude Errepublika eta Monarkiaren artean:
- Estatu Buruaren aldizkako aldaketa, Errepublikan herri aukeraketa bidez, monarkian ez bezala estatu burutza mugagabea baita (hil ala uko egin arte)
- Estatu Buruaren aukeraketa zuzena, monarkian ez bezala errege-erreginak oinordetzaz egiten baita (edo Aita Santu aukeraketa bidez Vatikanoan)
Diktadura batzuk errepublikatzat dute haien burua, aristokraziak gobernatzen ez duela adierazi nahian.
Azkenik, San Marinokoa da errepublikarik zaharrena, 301. urtean sortutakoa.
Eduki-taula
Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Egun, errepublika gobernu mota zabaduena da munduan zehar. Hala ere, errepublika hainbat sistema ekonomiko eta demokratikoekin elkartu daiteke, eredu errepublikar ezberdinak sortuz:
- Ameriketako Estatu Batuak, Alemania errepublika federalak dira, demokrazia ordezkakor bidez gobernatua.
- Suitza estatuen (kantoien) federazioa da, demokrazia ordezkakor eta zuzenaren arteko elkarketa bidez gobernatua.
- Errusia errepublika (estatu) erdi-autonomoen federazioa da, mendeko probintzia batzuk barne.
- Iran errepublika teokratikoa da.
- Kuba errepublikak bere konstituzioan bere burua sozialista definitzen du eta gobernuburua sufragio unibertsalez hautaturiko lege-biltzarrak hautatzen du.
Frantziar Estatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Frantziako Lehen Errepublika (1792-1804).
- Frantziako Bigarren Errepublika (1848-1852).
- Frantziako Hirugarren Errepublika (1870-1940).
- Frantziako Laugarren Errepublika (1946-1958).
- Frantziako Bosgarren Errepublika (1958az geroztik).
Espainiar Estatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Errepublika |