Pitcairn uharteak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pitcairn, Henderson, Ducie and Oeno Islands
Pitkern Ailen
Pitcairn, Henderson, Ducie and Oeno Islands
Pitkern Ailen
Pitcairn uharteetako bandera
Bandera

Pitcairn uharteetako armarria
Armarria

Nazio ereserkia:
Come Ye Blessed
Pitcairn uharteak: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Adamstown
25°04′S 130°06′W / 25.067°S 130.100°W / -25.067; -130.100Koordenatuak: 25°04′S 130°06′W / 25.067°S 130.100°W / -25.067; -130.100
Hizkuntza ofiziala(k) ingelesa, pitcairnera
Gobernua
Erregina
Gobernadorea
Alkatea
Monarkia konstituzionala
Elisabet II.a
Victoria Treadell
Eremua
• Guztira
• Ura

62 km² (?)
% 0
Biztanleria
• Zenbatespena (2007)
• Dentsitatea

Herritarra

50 (235.)
1 biztanle/km² (197.)

Pitcarniar
Dirua Zeelanda Berriko dolarra (NZD)
Ordu eremua ez du (UTC )
Interneteko domeinua .pn
Telefono aurrezenbakia +64


Pitcairn uharteak (ingelesez: Pitcairn Islands, ˈpɪtkɛərn ahoskatua; pitkerneraz: Pitkern Ailen) Polinesiako uhartedi bat da. Uhartediko bost uharteetatik batek baino ez du biztanlerik: Pitcairnek. Jadanik Ozeano Barean dagoen britainiar azken kolonia da, bere biztanleak HMS Bounty itsasontziko matxinatuen eta haiekin joan ziren tahitiarren ondorengoak direla famatua da. Bederatzi familietatik 46 biztanle izaki, uhartedia ezaguna da, halaber, munduko herrialde txikiena delako (burujabe izan ez arren).

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartea edo atoloia Mota Hedadura
(km²)*
Hedadura guztira
(km²)
Bizt.
Mar.2007
Koordenatuak
Ducie uhartea Atoloia 0.7 3.9* - 24°40′09″S 124°47′11″W / 24.66917°S 124.78639°W / -24.66917; -124.78639
Henderson uhartea koralezko uhartea 37.3 37.3 - 24°22′01″S 128°18′57″W / 24.36694°S 128.31583°W / -24.36694; -128.31583
Oeno uhartea Atoloi 0.65 16.65* - 23°55′26″S 130°44′03″W / 23.92389°S 130.73417°W / -23.92389; -130.73417
Pitcairn uhartea sumendizko uhartea 4.6 4.6 48 25°04′00″S 130°06′00″W / 25.06667°S 130.10000°W / -25.06667; -130.10000
Pitcairn uhartedi uhartedia 43.25 62.45 48 23°55′26″S 124°47′11″W / 23.92389°S 124.78639°W / -23.92389; -124.7863925°4′0″S 124°47′11″W / 25.06667°S 124.78639°W / -25.06667; -124.78639

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pitcairn uharteek, antzinean, polinesiar jatorrizko biztanleak zituzten, uhartedira 800. urtearen inguruan ailegatuak. Hauek Pitcairn eta Henderson uharteetan bizi ziren eta urruneko Mangareva uhartearekin harreman komertzialak izan zituen. Baina Mangarevaren arazoek merkataritza suntsitu zuten eta uharteen biztanleriarekin bukatu.

1606ko urtarrilaren 26an Henderson, Ducie eta Pitcairn uharteetara ailegatu lehendabiziko europarra Pedro Fernandes de Queirós portugaldarra izan zela uste da, baina hau ez da fidagarria.

1767an Pitcairn uhartea berriz aurkitu zuten, eta 1790an HMS Bounty ontziko matxinatuek zenbait menderen ostean uharteko lehendabiziko biztanle bihurtu ziren. 1791en Ducie uhartea aurkitu zuten, 1819an Henderson eta 1824an Oeno.

Pitcairn 1838an britainiar kolonia bihurtu zen, eta 1850ean uhartea biztanlerik gabe geratu zen biztanle guztiak Norfolk uhartera joan zirenean. 18 hilabete geroago, 17 pitcairniar uhartera itzuli ziren. Geroztik biztanle gehien izan duen momentuan 223 ziren, baina gehienak Zeelanda Berrira emigratu zirenez, normalean 50 biztanle baino ez dago.

1838an uhartea emakumeen boto onartu zuen lehendabiziko lurraldea izan zen. 2004ko abenduaren 15an, eskandalua izan zen uhartean, biztanleriaren parte handi bat pedofiliari loturiko salaketa bati lotua izan zenean.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenez, Pitcairn uharteen gobernatzailea Zeelanda Berriko Britainiar Mandatari Gorena da, gaur egun Richard Fell. Baina uhartean bizi ez zenez, eguneroko lana Uharteko Biltzarraren (Island Council) presidenteari zegokion. Posturako hauteskundeak hiru urtero egiten ziren. Hala ere, 1998ko erreforma konstituzionala eta gero, bere betebeharrak Pitcairneko alkateari dagozkio 1999a eta gero.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pitcairn uharteak Aldatu lotura Wikidatan