Guyana Frantsesa
- Artikulu hau Frantziako departamenduari buruzkoa da; eskualdea gaitzat duena beste hau da: «Guyanak»
Guyana (973) | |
---|---|
Eskualdea | Guyana |
Prefetura | Cayenne |
Azpiprefeturak | Saint-Laurent-du-Maroni |
Biztanleria | 195.506 (2005) |
Dentsitatea | 2 bizt / km² |
Eremua | 86.504 km² |
Barrutiak | 2 |
Kantonamenduak | 19 |
Herriak | 22 |
Departamendu burua |
Pierre Désert (kontseilu orokorra) Antoine Karam (eskualde kontseilua) (PS) |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Guyana[1][2] (frantsesez Guyane edo Guyane française), sarri Guyana Frantsesa[1] Guyana estatutik bereizteko, Frantziako itsasoz haraindiko departamendua (DOM) eta eskualdea da, Hego Amerika iparraldean kokatua.
Hego Amariketako ipar-ekialdeko itsasertzean, Guyanetako Mendigunearen, Surinamen eta Brasilen artean dago. Mugak Maroni ibaia mendebalean eta Oyapock ibaia ekialdean ditu, Tumuc-Humak mendia hegoaldean. 91.000 km2ko azalera du. Prefektura Cayenne hirian dago.
Eduki-taula
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lurralde ia osoa oihanak estaltzen du. Biztanle gehienak itsasertzean bizi dira, oihanetako indiar ibiltariak izan ezik.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itsasertzean lantzen dira gai nagusiak (azukre kanabera, banana, arroza, mandioka, artoa, tabakoa). Arrantzak ez du garrantzi handirik. Oihanean zur bikaineko zuhaitzak ditu, eta meategi aberatsak ere bai (Kaw eskualdean bauxita meategi handiak), baina batzuk zein besteak ustiatu gabe. Frantziak 1966an espazioaren ikerketarako zentro bat eraiki zuen itsasertzean.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XVII. mendekoak dira Guyanari buruzko lehen berriak; Cayenne 1637an sortu zen. Frantsesak eta holandarrak kolonizatzen saiatu ziren, eta konpainia frantses bat finkatu zen bertan. Ingelesek eta ondoren holandarrek hartu zuten (Bredako hitzarmena, 1667), eta d’Estrées almiranteak beretu zuen azkenik.
Kolonizatzen saiatu arren, XVIII. mendean ahalegin guztiek huts egin zuten eta kolono asko hil ziren. Esklabotza berriro indarrean jarri zenean (1804), beltzek ihes egin zuten. Portugalen mendean egon ondoren (1809-1814), esklabotasunean oinarrituriko kolonizazio frantsesa galdu egin zen hura indarrik gabe utzi zenean (1848-1849). 1852an kartzela eraiki zen bertan (1945ean kendua).
Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hizkuntza ofizial bakarra frantsesa da, baina guyanar kreolera ere mintzatzen da.
Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Frantziar Guyana 2 barruti, 19 kantonamendu (ez erakutsiak) eta 22 udalerrietan banatzen da:
Saint-Laurent-du-Maroniko barrutia |
Cayenneko barrutia |
---|---|
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/09/01 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b 139. araua, Euskaltzaindia, http://euskaltzaindia.fr/dok/arauak/Araua_0036.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-9-22 .
- ↑ Euskaltzaindia (2006-5-26), Frantziako Errepublikako eskualde-, departamendu- eta hiriburu-izenak, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0036.pdf .
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guyana Frantsesa |
- (Frantsesez) Guyanako prefektura webgune ofiziala
Frantziako eskualdeak | ||
---|---|---|
Frantzia metropolitarra : Akitania • Alsazia • Auvernia • Borgoina • Bretainia • Centre-Val de Loire • Champagne-Ardenne • Franche-Comté • Île-de-France • Korsika • Languedoc-Roussillon • Limousin • Lorrena • Midi-Pyrénées • Nord-Pas-de-Calais • Normandia Garaia • Normandia Beherea • Pays de la Loire • Pikardia • Poitou-Charentes • Provence-Alpes-Côte d'Azur • Rhône-Alpeak Itsasoz haraindiko eskualdeak : Guadalupe • Guyana • Martinika • Mayotte • Réunion |
Amerikako herrialde eta lurraldeak | |||
Ipar Amerika eta Karibea |
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu Batuak • Antigua eta Barbuda • Bahamak • Barbados • Belize • Costa Rica • Kuba • Dominika • Dominikar Errepublika • El Salvador • Grenada • Guatemala • Haiti • Honduras • Jamaika • Kanada • Mexiko • Nikaragua • Panama • Saint Kitts eta Nevis • Santa Luzia • Saint Vincent eta Grenadinak • Trinidad eta Tobago
|
Hego Amerika |
Estatu burujabeak: Argentina • Bolivia • Brasil • Txile • Kolonbia • Ekuador • Guyana • Paraguai • Peru • Surinam • Uruguai • Venezuela
|