Vatikano Hiria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vatikano Hiriko Estatua
Stato della Città del Vaticano
Status Civitatis Vaticanae
Bandera Armarria
Ereserkia: "Inno e Marcia Pontificale"
"Aita Santuaren Ereserki eta Martxa"
██ Vatikano Hiria ██ Europa
██ Vatikano Hiria ██ Europa
Hiriburua Vatikano Hiria (hiri estatua)
41°54.2′N 12°27.2′E / 41.9033°N 12.4533°E / 41.9033; 12.4533
Hizkuntza ofiziala(k) Latina, italiera
Gobernua Monarkia absolutu,[1] eklesiastiko[2] eta teokrazia elektiboa[3]
 -  Aita Santua Frantzisko
 -  Estatu Idazkaria Pietro Parolin
 -  Gobernuko Presidentea Giuseppe Bertello
Legebiltzarra Pontifize-Batzordea
Independentzia Italiako Erresumarengandik
 -  Laterango Ituna 1929ko otsailak 11 
Eremua
 -  Guztira 44 ha (249.)
109 akre
Biztanleria
 -  2014 zenbatespena 842[2] (251.)
 -  Dentsitatea 1877/km2 (6.)
4.859/sq mi
Txanpona Euro (€) (EUR)
Ordu-eremua CET (UTC+1)
 -  Udan (DST) CEST (UTC+2)
Zirkulazioa errepidean eskuinean
Aurrezenbakia +379

Vatikano Hiria[4] (italieraz, Stato della Città del Vaticano) —Vatikanoa edo Egoitza Santua ere deitua[5]munduko estaturik txikiena da (0,44 km²), Eliza Katolikoaren hiriburu eta egoitza nagusia. Erromako (Italia, Europa) hiriaren barnean dagoenez, herrialde itsasgabea da. Estatu-burua Aita Santua da. Mila biztanle izanik, munduan jende gutxien duen estatua da. Egoitza Santuaren menpekoa da (latinez, Sancta Sedes) eta bertan daude Jauregi Apostolikoa (Aita Santuaren egoitza) eta Erromatar Kuria. Sarritan Egoitza edo Aulki Santua eta Vatikano Hiria nahasten badira ere, argi bereizi behar dira: Aulki Santua Eliza Katolikoko zuzendaritza gunea da; Vatikano Hiria, aldiz, estatu independentea (nahiz eta Aulki Santuak, Nazio Batuen Erakundeko begiralea denez, ez duen NBErekin harreman zuzenik).

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vatikanoko mapa

Vatikano hiria Erroma barnean dagoen lurralde txiki bat da. Hiriaren mendebaldean dago kokatuta, Tiber ibaiaren eskuinaldean eta 4 km luzeko mugak ditu.

Erroman bertan, Vatikanoko lurretatik kanpo, baina haren subirautza pean (enbaxaden antzera) beste hiru basilika ditu:

Eta, haiekin batera, Castelgandolfo jauregia, Erromatik kanpo, ordea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erroma izango zen hiri zaharraren inguruko muinoetako bat etruskoek erabili zuten, beste inork baino lehenago, hilerri gisa, K.a. VI. mende inguruan. Hildakoak hirietako harresietatik kanpo ehorzteko ohitura zuten, eta haien nekropolia Vatika azpimunduko jainkosak gordetzen omen zuen[6].

Mende batzuk geroago muinoaren hegian zirko bat eraiki zuten eta, kondairaren arabera, hantxe exekutatu zuten San Pedro. Horregatik, Konstantinok, Erromako lehen enperadore katolikoak, santutegi bat eraikiarazi zuen muinoaren oinean. Ordurako Muino Vatikanoa esaten zioten[6].

Eta haibat mende gehiago joan ziren aita santuaren jauregia eta San Pedroren omenezko basilika berria hantxe eraiki arte. Horrenbestez, eliza katolikoaren egoitza nagusiak jainkosa pagano baten izena du[6].

Geroago Aita Santuaren mendean zeuden estatu handiak murriztuz joan ziren ahala Elizaren gobernupeko lurraldeak eta horien izaera kolokan izan ziren denbora luzean. Italiaren batasunak areagotu egin zuen auzi hura. Garibaldiren osteek Erroma hartu zutenean Aita Santuaren egoitzaren mugak zehaztu beharra ikusi zen. Baina Pio IX.a Aita Santuak eta haren ondorengoek ez zuten Italiako gobernu berriaren proposamena onartu[6].

Azkenik, 1929an Mussolinik eta Pio XI.a Aita Santuak Vatikanoko hiriaren burujabetasuna hitzartu zuten Letranen. Aita Santua da estatu burua. Aginpide osoa du, eta, estatu idazkariaren lehendakaritzapean, kardinalen batzorde baten bitartez erabiltzen du aginpidea. 1963an, Joan XXIII.ak Bigarren Kontzilioari hasiera eman zion eta 1965ean, berriz, Paulo VI.ak amaiera eman zion. 1978tik 2005era, Joan Paulo II.a izan zen aita santua eta Vatikano Hiriko buruzagia. 2001ean, Joan Paulo II.ak Vatikano Hiriko Estatuko oinarrizko legea eman zuen, eta gaur egun lege hori dago oraindik ere indarrean. 2005ean, Benedikto XVI.a izendatu zuten aita santu[6].

2014ko azaroaren 13an jakin zenez, etxerik gabekoentzat San Pedro plazan dutxak jarriko zituzten. Dutxa hauek Vatikano inguruetan lo egiten zuten etxerik gabekoentzat ziren. San Pedro basilikan erromesek erabiltzen zituzten bainugelatan jarriko zituzten dutxak[7].

Gobernua eta politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Santuak bere baitan biltzen ditu Eliza Katolikoaren eta Vatikano Hiriaren buruzagitza gorenak. Aita Santua kardinalek aukeratzen dute aurrekoa hil ondoren, konklabe deritzan prozesuan. Behin bere onarpena eman ondoren, hautatua Aita Santu bihurtzen da.

Vatikano Hiriaren eguneroko gobernua Estatu Idazkaritzak darama. Hala ere, ez dago botere banaketarik, funtzio banaketa baizik; botere guztiak Aita Santuak ditu, baina delegazio bidez beste erakunde batzuei uzten dizkie.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vatikanoarenko ekonomia turismora bideratuta dago nagusiki. Horrela, diru sarrera nagusiak liburu, oroigarri, seilu eta txanponak saltzetik datozkio, Vatikanoko Museorako sarrerez gain. Nolanahi ere, mundu osoko katolikoek (apezpiku, apez eta laikoek) ematen dioten diruak ekonomia orekatzen laguntzen du.

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak bere telefono sistema, postetxea eta irratia ditu, banketxea, dirua, dendak, eta botika bat, eta baita ehundik gora suitzar goardiez osatutako gudarostea ere. Oinarrizko lehengai gehienak (elikagaiak, ura, argindarra, gasa…) inportatu egiten ditu.

Hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vatikano Irratia 1931n eraiki zuen Guglielmo Marconi irratiaren asmatzaileak. Munduko irratirik zaharrenetakoa da, beraz. Gaur egun, 47 hizkuntzatan emititzen du, eta mundu guztian entzun daitezke haren programak, Internet bidez.

L'Osservatore Romano egunkaria 1861ean sortu zen, Aita Santuaren eta Elizaren apologia egin eta haien ekintzen berri emateko. Gaur egun, italieraz egunero argitaratzen den edizioaz gain, beste hizkuntza batzuetan astekari gisan argitaratzen da.

Vatikanoko Telebista Zentroak programa erlijiosoak ekoitzi eta nazioarteko hainbat telebistari saltzen dizkie, batez ere Aita Santuaren bidaia eta ekitaldiei buruzkoak.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vatikano Hiria1
UNESCOren gizateriaren ondarea
StPetersBasilicaEarlyMorning.jpg

San Petri basilika eta Jauregi Apostolikoaren arratseko ikuspegia

Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iv, vi
Erreferentzia 286
Kokalekua Vatikano HiriaVatikano Hiria
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 1984 (VIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Estatistikaren alorreko txiste ezagun batek dioen moduan, Vatikanoan bi Aita Santu daude kilometro koadroko (estatuak kilometro koadro erdiko eremua du).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   , http://www.vaticanstate.va/EN/State_and_Government/StateDepartments/index.htm .
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman factbook izeneko erreferentziarako
  3. Gerhard Robbers (2006) Encyclopedia of World Constitutions. Infobase Publishing. ISBN 978-0-81606078-8. p. 1009
  4.   38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-12-29 .
  5. Vatikano Hiriak eta Egoitza Santuak izaera juridiko desberdina dute nazioarteko zuzenbidean [1]
  6. a b c d e «Vatikanoaren jatorri paganoa», Argia, 2014-11-09, CC-BY-SA lizentzia
  7. «Etxerik gabekoentzat San Pedro plazan dutxak jarriko dituzte», EiTB, 2014-11-13

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vatikano Hiria Aldatu lotura Wikidatan