Frantziar Indotxina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Indotxinar Batasuna
Union Indochinoise (1887 - 1946)
Federation Indochinoise (1946 - 1954)

1887 – 1954
Kolonia
Flag of Colonial Annam.svg
French indochina map.png
Hedapena
Hiriburua Saigon (1887-1902)
Hanoi (1902-1954)
Hizkuntza(k) frantses; vietnamera, khemerera, laosera.
Dirua Indotxinar Batasunako piastra
Aurrekoak
Flag of Central Vietnam (1885-1890).svg Annam
Flag of France.svg Kotxintxina
Flag of Cambodia under French protection.svg Kanbodiako Frantziar Protektoratua
Flag of French Laos.svg Luang Prabangko Erresuma
Flag of Vietnam (1802-78).gif Vietnamgo Inperioa
Flag of Thailand 1855.svg Siam
Ondorengoak
Ipar Vietnam Flag of Vietnam.svg
Hego Vietnam Flag of South Vietnam.svg
Laosko Erresuma Flag of Laos (1952-1975).svg
Kanbodiako Erresuma Flag of Cambodia.svg

Frantziar Indotxina (frantsesez: Indochine française; vietnameraz: Đông Dương thuộc Pháp; khmereraz: សហភាពឥណ្ឌូចិន; laoseraz: ຝຣັ່ງແຫຼັມອິນດູຈີນ) 1888. urtetik aurrera Indotxinako kolonia frantsesei eman zitzaien izena izan zen. Kotxintxina, Kanbodia, Annam, Tonkin eta Laos ziren Frantziako Indotxina osatzen zuten koloniak. Bigarren Mundu Gerran (1941) japoniarrek menderatu zuten frantsesen lurraldea. Haiek alde egin zutenean, burujabetzaren aldeko gerrek 1950 arte iraun zuten. Urte horretan Indotxinako Federazioa eratu zen, Vietnam, Laos eta Kanbodia elkarturik.

Indotxinako Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Indotxinako Gerra»

1946-1954 bitartean Frantziaren eta Vietminhen artean gertatu zen gerra. Bigarren Mundu Gerran, japoniarrak Frantziako Indotxinan sartu ziren (1941). Ho Chi Minhek, Indotxinako alderdi komunistaren buruzagiak, Vietminh alderdia sortu zuen, kanpoko gudarosteei aurre egiteko eta independentzia lortzeko. Bigarren Mundu Gerra bukatu ondoren, Vietminhek hartu zuen aginpidea eta Vietnamgo errepublika sortu zuen. Frantziak bere aldetik ez zuen bere inperio koloniala galdu nahi eta L’Union française (Frantziako elkartasuna) eratu zuen, horrela beste izen batez koloniak mantentzeko. Frantses gobernuak lurralde horri erreinu independente modura eutsi nahi zion, baina Frantziako elkartasunaren barruan. 1948 urtean frantses armada berriro Indotxinan sartu zen, Haiphong hiria bonbardatu ondoren (1948). Vietminhen barruan komunistak, burgesak eta abertzaleak elkartu ziren, fronte bakar eta indartsu batean Frantziaren kontra. Vietminh-go armadak, Giap jeneralak zuzenduta, Cao Bangeko gudua irabazi zuen (1950), baina gero frantsesek kontraeraso batez lurralde osoa berriro menderatu zuten. Azkenean Giap jeneralak Diên Biên Phu inguratu zituen frantsesak, eta Frantziako gudarostea errenditu egin zen (1954). Genevako bake itunean, Indotxina bi estatuetan banatua gelditu zen: Vietnamgo errepublika demokratikoa iparraldean eta Vietnamgo errepublika hegoaldean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantziar Indotxina Aldatu lotura Wikidatan