Nazioarteko Diru Funtsa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
NDFren egoitza nagusia Washington Hirian

Nazioarteko Diru Funtsa edo NDF Nazio Batuen Erakundearen erakunde espezializatua da, kanpo-merkataritza bultzatzeko eta txirotasuna murrizteko helburua duena, 1944ko uztailaren 22an Bretton Woodsen (Estatu Batuak) egindako Nazio Batuen Erakundearen konbentzioan sortua. Gaur egun, 185 herrialde ditu kide. Egoitza Washington Hirian du.

Bere eginkizunak moneta trukaketen indizeak eta ordainketa balantzak ikuskatzea edo laguntza ekonomikoa zein teknikoa eskaintzea dira. Bere helburuak, erakundeak berak dioen bezala, "kooperazio ekonomiko globala suspertzea, finantza egonkortasuna ziurtatzea, nazioarteko sal-erosketak erraztea, garapen iraunkorra eta lan tasak bultzatzea eta pobrezia murriztea" dira.

Laguntza eta kritika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finantza zailtasuna larriak pairatzen dituzten herrialdeei laguntza ematea erakunde honen helburu nagusia da. Ordainketa balantzan arazoak dituzten herrialde bazkideek maileguak edo bere ekonomia sistema antolatzeko laguntza eskatu ditzakete. Ordainetan, hainbat egitura erreforma martxan jartzea eskatzen zaie, krisialdia areagotu ez dadin eta, batez ere, etorkizunean krisialdi gehiagorik nozitu ez dezaten.

Hala ere, jokabide horrek kritika ugari ekarri ditu. Europako eta AEBetako korporazioei laguntzen zieten diktadurak babestea leporatu diote. Demokrazia, giza eskubideak edo lan-eskubideak kontuan ez hartze ere egotzi zaio. Polemikak mugimendu altermundialistaren sorrera bultzatu du.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nazioarteko Diru Funtsa Aldatu lotura Wikidatan