Milan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Milan

 Lombardia
Milango Duomoko enparantza.
Milango Duomoko enparantza.
Milango bandera

Milango armarria

Izen ofiziala Milano
Estatua
Eskualdea
Probintzia
 Italia
 Lombardia
Milan
Alkatea Giuliano Pisapia
Herritarra milandar
Koordenatuak 45°28′0″N 9°10′0″E / 45.46667°N 9.16667°E / 45.46667; 9.16667Koordenatuak: 45°28′0″N 9°10′0″E / 45.46667°N 9.16667°E / 45.46667; 9.16667
Milan non dagoen adierazten duen Italia-ko/-go/-eko mapa
Milan
Eremua 182 km2
Garaiera 120 m
Posta kodea 20100
Biztanleria 1.308.311 bizt. (2004)
Dentsitatea 7.188,52 bizt./km²
Sorrera Insubri herri zelta
K.a. 222 erromatarrek menperatua
http://www.comune.milano.it

Milan[1] (italieraz Milano, milaneraz Milan) Italiako hiriburu ekonomikoa da eta bigarren hiri handiena, Padaniako ordekan, pianura padana delakoan, kokatua. Lonbardiako hiriburua da.

Halaber, Europar Batasuneko bosgarren metropoli-barrutirik handiena da.

Milango katedralea eta Vittorio Emanuele II galeria

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiako iparraldeko zeltek fundatu zuten Milan, K. a. 600. urtean, gutxi gora behera eta erromatarrek konkistatua izan zen K. a. 222. urtean, "Mediolanum" izena emanik.

Mendeetan zehar erreinu desberdinek konkistatu zuten, hala nola Frantzia, Espainia (XVI. mendean) edo Austria (XVIII. mendean), baina, Frantziako Iraultza eta Napoleondar Gerrak igaro ondoren, hiria italiar nazionalismoaren zilborra bihurtu zen.

Gaur egun Milan, Europako gune ekonomiko garrantzitsua bilakatu da, industrian eta hirugarren sektore ekonomikoan (modan, bereziki) euskarritu den hiri kosmopolita.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Linate aireportua, 1961–1990)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 4.6 8.2 13.2 17.5 21.9 26.1 28.9 27.7 24.3 18.8 10.2 5.4 17.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 1.4 4.2 8.3 12.3 16.6 20.6 23.1 22.2 18.9 13.6 6.9 2.3 12.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.9 0.1 3.3 7.0 11.2 15.0 17.3 16.7 13.5 8.4 3.6 -0.9 7.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 64.3 62.6 81.6 82.2 96.5 65.4 68.0 93.0 68.5 99.7 101.0 60.4 943.2
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 7.2 6.7 7.9 8.3 8.1 7.6 5.8 7.1 5.2 6.8 8.5 6.3 85.5
Eguzki orduak 58.9 96.1 151.9 177.0 210.8 243.0 285.2 251.1 186.0 130.2 66.0 58.9 1915.1
Hezetasuna (%) 86 78 71 75 72 71 71 72 74 81 85 86 76.8
Iturria: MeteoAM [2]

Biztanleria eta ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak 1.308.735 biztanle ditu, eta bere hirigunea 4.280.820 biztanletakoa da. Era berean, gune metropolitarrak 7.400.000 pertsona ditu.

Askok eta askok Milan Italiako hiriburu ekonomikoa dela diote. Izan ere, Milan Europar Batasuneko hiririk aberatsenetarikoa da, Italiako Burtsaren egoitza eta gune komertzial eta finantzierorik nagusienetarikoa. Horrez gain, Milaneko Azoka Italiako inportanteena da, eta munduko handienetarikoa ere.

Milan mundu osoko Modaren hiriburuetariko bat da, Parisekin batera.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiako gune kultural garrantzitsua da, Erroma bezala, baina modu desberdinean. Nahiz eta historikoki bere presentzia Italiako kapitala baino askoz apalagoa izan den, gaur egun Milan, munduko lehenengo mailan dago musika, literatura, artea eta batez ere moda munduan.

Milango Katedrala hiriko lekurik ezagunena, bai bere arkitektura arranditsuagatik, baita bere esanahi katolikoagatik, katedrala da; Duomo bezala ezagututa. 1386. urtean eman zitzaion hasiera eta 1805. urtean ofizialki bukaera eman zitzaion bere eraikintzari.

Munduko katedralik haundiena da, Sevillakoaren ondoren, 40.000 pertsonak barruan egoteko ahalera baitu.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AC Milan eta FC Internazionale (Milango Inter) futbol taldeak hiriko kirol elkarte nagusien artean ditugu, Olimpia Milano saskibaloi taldearekin batera. Hirurek ibilbide arrakastatsua daukate Europa mailan historikoki.

Bestela, txirrindularitzaren arloan mundu mailan oso nabarmena da Milan-San Remo lasterketa klasikoa.

Hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Milandar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Milan