Windows 8

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Windows 8 logo and wordmark.svg
Windows logo - 2012.svg
Windows 8 pre-login.png

Windows 8 hasierako pantaila
Garatzailea
Informazio orokorra
Windows
Sistema eragilea
Software jabeduna
Yes check.svg

Windows 8 Microsoft Windows sistema eragilearen azken bertsioa da, Microsoft korporazioak mota guztietako ordenagailuetan eta tabletetan erabiltzeko ekoitzia. Interfaze berria dakar, Metro izenez ezaguna, sagu eta teklatuaz gain ukipen pantailekin ere erabilpen aproposa ahalbidetzeko.

Microsoftek Windows 8ren bertsio finala kaleratu zuen 2012ko urriaren 26an,[1] aurreko bertsioa, Windows 7, kaleratu eta 3 urtera. Aurretik, 2012ko otsailaren 29an, beta bertsioa kaleratu zen, Consumer Preview izenekoa.

Windows 8ren edizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Windows 8k hurrengo edizioak ditu salgai: edizio estandarra, Pro edizioa, Enterprise edizioa eta RT edizioa tablet PCentzako. Edizio guztiek dakartzate hizkuntza paketeak sartuta.

Windows 8 Single: Bertsioaren home edo starter edizioa da. Windows sistema erabiltzeko ezaugarri basikoak besterik ez ditu, eta kasu batzuetan ez da oso egonkorra.

Windows 8: Bertsioaren edizio estandarra da, eta x86 eta x86-64 ordenagailu antolaketetan eraikitzen da. Edizio honek etxeko erabiltzaileei zuzenduta dago, eta Windows 8ren ezaugarri berri nagusiak biltzen ditu, hala nola hasiera pantaila berria, laukitxoak, Windows Store aplikazio denda, Internet Explorer 10, Microsoft kontuarekin integrazioa, Windows mahaigaina tradizionala, eta abar.

Windows 8 Pro: Windows 7 Professional eta Ultimate bertsioen ondorengoa da, eta enpresa txikietako erabiltzaileei zuzenduta dago. Windows 8ren ezaugarri berri guztiak ditu, eta gainera urrutiko mahaigainaren zerbitzari modura lan egin dezake, Windows Serverren parte hartzeko aukera ematen du, BitLocker bidezko zifraketa ahalbidetzen du, eta ordainpean Windows Media Center ere erabilzeko aukera ematen du.

Windows 8 Enterprise: Windows 8 Pro edizioaren ezaugarri guztiez gain, teknologia informatikoen (IT) antolaketekin erabil daiteke.

Windows RT: Tablet moduko gailuentzako edizioa da, eta ezaugarriak ukipen pantailetan erabiltzeko moldatuta daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Windows 8 Aldatu lotura Wikidatan


Microsoft Windowsen historia
MS-DOSen oinarrituak: 1.0 | 2.0 | 3.x | 95 | 98 | 98 SE | Me
NTn oinarrituak: NT 3.x | NT 4.0 | 2000 | XP | Server 2003 | Vista | Home Server | Server 2008 | 7 | 8 | Phone 8
CEn oinarrituak: CE 3.0 | Mobile | CE 5.0 | CE 6.0 | Phone 7
Hurrengo bertsioak: Phone 9