San Marino

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Europako herrialdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Marino (argipena)».
San Marinoko Errepublika
Repubblica di San Marino
San Marinoko bandera
Bandera

San Marinoko armarria
Armarria

Goiburua: Libertas
(Askatasuna)
Nazio ereserkia:
Inno Nazionale della Repubblica
San Marino: kokalekua
Hiriburua San Marino
43°56′N 12°27′E / 43.933°N 12.450°E / 43.933; 12.450Koordenatuak: 43°56′N 12°27′E / 43.933°N 12.450°E / 43.933; 12.450
Hizkuntza ofiziala(k) Italiera
Gobernua
Kapitain erregenteak
Errepublika
Gianfranco Terenzi
eta Guerrino Zanotti
Sorrera
301 irailaren 3
Eremua
• Guztira
• Ura

61 km² (190.)
arbuiagarria
Biztanleria
• Zenbatespena (2005)
• Dentsitatea

Herritarra

32.471 (212.)
533 biztanle/km² (13.)

sanmarinoar
Dirua Euroa (EUR)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
CET (UTC +1)
Bai (UTC +2)
Interneteko domeinua .sm
Telefono aurrezenbakia +378 (Italiatik 0549)


San Marino (italieraz Repubblica di San Marino) munduko estatu txikienetakoa eta errepublika zaharrena da, 301 urtean Marinus erromatar harginak sortua. Estatu itsasgabea da eta Italiak guztiz inguratzen du. Italiako Emilia Romaña eta Marketako eskualdeen artean dago, Itsaso Adriatikotik gertu. Hiriburua San Marino da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guaita gaztelua

Estatu independente txikienetako bat da San Marino (Vatikanoko Hiria eta Monako bakarrik dira txikiagoak), eta munduko bigarren errepublika txikiena da, Naururen ondoren. Europako hegoaldean dago, Italiako penintsularen erdialdean eta Itsaso Adriatikotik hurbil, Italiako estatuko Emilia-Romagna eta Marche eskualdeen artean. Apeninoen mendikatearen barnean kokatzen da eta, horren ondorioz, orografia menditsua du. Gailurra Titano mendia da (749 metro). Ez du ibai garrantzitsurik. Klima mediterraniarra du, uda bero eta negu epelekin.

Hiri nagusia Sarravalle da, iparraldean, bertan bizi baita San Marinoko biztanle guztien heren bat ia. Hiriburua San Marino da, 4.000 biztanle inguru du eta Titano mendiaren maldetan dago kokatua. Aipagarria da halaber Borgo Maggiore hiria, mendiaren behealdean dagoena.

Biztanleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Marinoko biztanleen ezaugarriak italiarrenak berak dira; italiera da haien hizkuntza, eta katolikoak dira gehienak, italiarrak bezala. San Marinoko hamar biztanletik bederatzi hirialdean bizi dira.

Gobernua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italia XIX. mendean bateratu zen arte, bertan izan ziren hiri-estatu ugarietako bat izan zen San Marino, eta gaur egun geratzen den bakarra da. Herrialdearen independentzia Italiarekin duen adiskidetasunezko itun batek bermatzen du; lehen aldiz 1862an izenpetu zen, eta 1939an eta 1971n berrikusi; azken zuzenketaren ondoren, aduana sindikatu bat sortu behar izan zuen San Marinok, eta Italiak San Marinori urtero dirulaguntza emateko konpromisoa hartu behar izan zuen, San Marinoko aurrekontua osatzeko. Errepublika antolatzen dute legeak Erdi Aroan aldarrikatuak dira.

San Marinoren segurtasunaz arduratzen den polizia, Polizia Civile edo San Marinoko Polizia Zibila da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elezeharraren arabera, IV. mendean, Marino dalmaziar hargina eta harekin batera Diokleziano enperadorearengandik ihesi zihoazen esklabo batzuk Titano mendian babestu ziren. Kristau talde bat sortu zen, eta herri bat, geroago, sortzailearen izenaz deitu zena. X. mendea arte, San Marinoko herriak bere legeak izan zituen, eta geroago, Lonbardiakoak hartu zituen. IX. mendetik errepublika da. XI. mendean San Marinok komuna bat osatu zuen, bere estatutuekin, eta gremio bakoitzeko ordezkariekin. Hurrengo mendean, inguruko jauntxoen erasoak gorabehera, burujabetasunari eutsi zion, lurraldearen kokapenari eta mendietako gotorlekuei esker. Rimini hiriko Malatesta familiaren erasoen aurrean, Urbinoko Montefeltro familiaren laguntza izan zuen, eta onik atera zen guelfoen eta gibelinoen arteko liskarretatik. XV. mendearen erdialdean errepublika bihurtu zen, 60 kidez osatutako Batzorde Nagusia zuena. XVI. mendean zenbait erasori aurre egin zion, eta urte batzuetan Cesar Borgiaren mendean egon arren, burujabetasuna gorde zuen. XVII. mendean, Batzordea oligarkia baten aginpidean geratu zelarik, errepublika gainbehera etorri zen. 1631an Aita Santuak onartu zuen. 1739an burujabetasuna galdu zuen, Aita Santuaren estatuen mendean erori baitzen. 1797an Napoleonek eta 1815ean Vienako Kongresuak San Marinoren burujabetasuna berretsi zuten. Italiako Risorgimiento delakoan italiar abertzaleen babesleku izan zen. Italiako estatua sortu zenean adiskidetasun hitzarmenak izenpetu zituzten bi herrialdeek, 1897an eta 1939an. 1906tik aurrera Kontseilu Orokorra demokratikoago bihurtu zen, aurretik zuen joera elitista baztertuz. Mundu Gerretan Italiarekin batera jokatu izan du. Bigarren Mundu Gerran Hitlerrek okupatu zuen. Epe labur batean aliatuek askatu zuten arren, nazien eskuetan erori zen berriz. 1945ean askatasuna lortu eta sozialista eta komunistek gobernatu zuten. 1957an, alderdi kristau demokrata eta sozialdemokratak osaturiko ezkerreko koalizioa batek hartu zuen gobernuaren buruzagitza. Koalizio horrek 1973 arte iraun zuen, baina, eztabaida politikoak sortu baitziren, gobernualdi laburreko garai bat hasi zen. 1978an komunistak buru ziren koalizioa igo zen berriro agintera. Berriz hautatu zuten 1983an, baina finantza eskandalu bat zela-eta, 1986an nagusitasuna galdu zuen; urte horretan bertan, kristau-demokraten eta komunisten arteko koalizio bat sortu zen. 1992ko martxoan, kristau demokratek beste koalizio bat osatu zuten sozialistekin, eta haiek lortu zuten berriz ere nagusitasuna 1993ko maiatzeko hauteskundeetan. 1988an, Europako Kontseiluan sartu zen; 1992an, berriz, Nazio Batuen Erakundean, eta, 2002an, euroa hartu zuen dirutzat, nahiz Europako Batasunean ez egon. Estatu burujabea den arren, arlo askotan Italiarekiko dependentzia handia du.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «San Marinoren banaketa administratiboa»
San Marino.png

San Marino bederatzi udalerritan banatuta dago. Udalerri bakoitzak castello (gaztelu) izena hartzen du.

Hiri nagusiak Serravalle/Dogano, Borgo Maggiore, Murata eta Domagnano dira.

Borgo Maggiore gaineko ikuspegia

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Marinoko ekonomia jarduera nagusiak industria, turismoa, merkataritza, nekazaritza eta eskulanak dira. Finantza-arloa ere aipagarria da. Posta zigiluak dira San Marinoko beste diru sarrera garrantzitsua. Ez dago mea baliabide aipagarririk. Esportazioei dagokienez, bertako mahatsez eginiko ardoa, egur makinak, kimika eta zeramika gaiak aipatu behar dira; garai batean eraikuntzarako gaiak oso garrantzitsuak ziren esportaziorako, baina gaur egun, Titano mendiko harrobiak itxi baitira, ez dago halakorik. Laborantza gaietan, garia, artoa, garagarra eta mahatsa egiten dira. Abere hazkuntzak eta esnegintzak ere badute garrantzirik. Industrian, industria arina da gaur egun nagusi; ekoizten diren gai nagusiak hauek dira: margogaiak, papera, metalezko lanak, jantziak, oinetakoak, altzariak, elikagaiak eta kosmetika gaiak. Elikagai asko inportatzen dute Italiatik. Barne produktu gordina italiarraren parekoa da.

Eurogunean ofizialki sartutako herrialdea ez den arren, Europako Batasunarekin izenpetu dituen itunen ondorioz, euroa erabiltzen da bertan. Gainera, txanponetan haren irudia agertzen da. Horrek balio handia ematen dio, txanponen bildumatzaileek asko baloratzen baitituzte halako herrialde txikietakoak. Gauza bera gertatzen da posta zigiluekin ere.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Marino Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]