Monako
- Artikulu hau herrialdeari buruzkoa da; pertsona erlijiosoa gaitzat duena beste hau da: «Monje»
Monakoko Printzerria Principauté de Monaco Principatu de Múnegu Principato di Monaco Principat de Mónegue |
|||
---|---|---|---|
|
|||
Goiburua: Deo Juvante (Jainkoaren Laguntzarekin) |
|||
Nazio ereserkia: Hymne Monégasque |
|||
Hiriburua (eta hiri handiena) |
Monako1 43°44′N 7°24′E / 43.733°N 7.400°E / 43.733; 7.400 |
||
Hizkuntza ofiziala(k) | Frantsesa | ||
Gobernua
Printzea
Estatu Ministroa |
Printzerri palamentarioa Alberto II.a Michel Roger |
||
Sorrera - Grimaldi Etxearen hasiera |
1419 |
||
Eremua
• Guztira
• Ura |
1,95 km² (193.) % % 0,0 |
||
Biztanleria
Herritarra |
35.656 (210.) 32.020 18.285 biztanle/km² (1.) monakoar |
||
Dirua | Euroa (€) (EUR ) |
||
Ordu eremua • Udan (DST) |
CET (UTC +1) CEST (UTC +2) |
||
Interneteko domeinua | .mc | ||
Telefono aurrezenbakia | +377 |
||
1 Monako hiri-estatua da.
|
Monako (frantsesez: Monaco, okzitanieraz: Mónegue, monakoeraz: Munegu) Mendebaldeko Europako hiri-estatu bat da, Mediterraneoaren ertzean kokatua, Frantziak guztiz inguratua, Italiatik kilometro gutxira. Munduko estatu txikienetakoa da, eta biztanle dentsitate handienetakoa du. Auzo populatuena Monte Carlo da.
Eduki-taula
Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hiriaren izena Monoikos («etxe bakarra») grezierazko hitzetik dator. Mitologiak dioenez, Herkules greziar heroiaren etxea izan adierazten du.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Mediterranear Itsasoa hegoaldean
- Frantziako Itsas Alpeak departamentua ipar, ekialde eta mendebaldean.
Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Datu klimatikoak (Monako) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 12.3 | 12.5 | 14.0 | 16.1 | 19.4 | 23.0 | 25.8 | 25.9 | 23.8 | 19.9 | 16.1 | 13.4 | 18.5 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 10.2 | 10.4 | 11.8 | 13.9 | 17.1 | 20.8 | 23.5 | 23.7 | 21.6 | 17.8 | 14.0 | 11.4 | 16.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 8.1 | 8.2 | 9.6 | 11.6 | 14.8 | 18.5 | 21.2 | 21.5 | 19.3 | 15.6 | 11.9 | 9.3 | 14.1 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 82.7 | 76.4 | 70.5 | 62.2 | 48.6 | 36.9 | 15.6 | 31.3 | 54.4 | 108.2 | 104.2 | 77.5 | 768.5 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 6.8 | 6.4 | 6.1 | 6.3 | 5.2 | 4.1 | 1.9 | 3.1 | 4.0 | 5.8 | 7.0 | 6.0 | 62.7 |
Eguzki orduak | 148.8 | 152.6 | 201.5 | 228.0 | 269.7 | 297.0 | 341.0 | 306.9 | 240.0 | 204.6 | 156.0 | 142.6 | 2668.7 |
Iturria: www.visitmonaco.com[1] |
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Monakoko ekonomia Frantziako ekonomiari loturik dago zeharo, eta Frantziako datu orokorretan jasotzen da Monakoko ekonomiaren zenbait adierazleren berri (barne produktu gordina adibidez). Garrantzi handiko turismo gunea eta oso lurralde aberatsa da. Turismoa erakartzeko baliabide nagusiak kasinoa eta klima dira. Dena dela, turismoaren inguruan antolaturiko zerbitzuen jardueraz gainera, bereziki azpimarratzekoa da bankuen eta finantzen alorra; Monakoko abantaila fiskalak direla-eta, nazioarteko hainbat bankuk Monakon finkatu dituzte beren egoitzak (zuzeneko zergak oso arinak dira eta banku sekretua gordetzen da).
Badira, orobat, zenbait industria arin: botikagintza, elektronikako gaiak, papergintza. Estatuak du hainbat salgairen gaineko monopolioa, adibidez, tabakoa, telefono sarea, posta, eta hotel, banku eta industriatik jasotzen du urteko irabazien %55 inguru. Azken urteotan Monakoko gobernuak neurri bereziak hartu ditu nazioartean bere itxura hobetzearren, adibidez legez kanpoko jardueretan irabazitako dirua zuritzen dutenen kontrako zigorrak ezarriz eta finantza erakundeei era horretako jardueren kontra borrokatzeko laguntza eskatuz.
Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Monakoko biztanle gehienak frantsesak (%47) dira, eta oso gutxi dira Monakoko bertakoak (%16); atzerritik joandako gehienak aberatsak dira, eta zergak ordaindu beharrik ez izateko eskuratzen dute Monakoko hiritartasuna. Bizi maila oso altua da eta bizi itxaropena 78 urtekoa, batez beste. Erlijio nagusia, katolizismoa da.
Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Monakoko printzerria udalerri bakar batek osatzen du. Hala ere, administraziorako hamar auzo edo quartier delako guneetan banatzen da. Auzo guztietan ezagunena Monte-Carlo dugu, hotelak eta kasino famatua dauden tokia.
Politika eta gobernua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Monako ez da, berez, Europar Batasuneko kidea, baina hartatik oso hurbil dago Frantziarekin duen aduana batasunaren ondorioz, eta euroa du diru ofiziala.
Azken 700 urteetan Grimaldi familia egon da Monakoko agintean, herentziaz jasotzen baita errege kargua. Gaur indarrean dagoen konstituzioa 1962. urtekoa da, eta Rainiero III.a erregeak aldarrikatu zuen; orduan ezarri zen monarkia konstituzionala. Aginpide legegilea erregearen eta nazio biltzarraren esku dago, eta betearazlea erregearen eta estatu ministroa buru duen gobernu kontseiluaren esku. Ez dago alderdi politikorik.
1993an Nazio Batuen Erakundean sartu zen Monako. 1997az gero Michel Leveque da estatu ministroa. Rainiero III.a 2005ean hil zen, eta haren seme Alberto II.ak eskuratu zuen errege titulua.
Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Frantsesa da hizkuntza ofizial bakarra printzerrian, baina jatorrizko mintzaira ere badira: alde batetik, monakoera, ligurieraren dialekto bat; bestetik, proventzera, okzitanieraren dialekto bat, monakoerarekin ere senidetua.
Ingelesa eta italiera ere erabiltzen dira.
Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
AS Monaco da hiriko futbol talde nagusia, eta Frantziako Ligan jokatzen du.
Munduan ospe handia du, orobat, 1 Formulako Monakoko Sari Nagusiak.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ "Climatological information for Monaco" – www.visitmonaco.com
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Monako |
- (Ingelesez)(Frantsesez)Monakoko webgune ofiziala
Okzitaniako eskualde historikoak | ||
---|---|---|
Auvernia • Bearno • Borboierria • Dofinerria • Gaskoinia (horren barruan: Armagnac, Bigorra eta Arango harana) • Guiena (horren barruan: Agenés, Carcin, Peiregord eta Roergue) • Limousin (horren barruan Limousingo leinua) • Languedoc (horren barruan: Foix Herria eta Fenolleda) • Monako • Okzitaniako haranak • Nizar herria • Proventza (horren barruan: Comtat Venaicin) • Velai (antzinean Languedoc-en) • Vivarés (antzinean Languedoc-en) La Gàrdiako barrendegia |
Okzitaniako lurraldeak | ||
---|---|---|
Frantzian: Allier • Ardeche • Aveyron • Aude • Alpe Garaiak • Proventza Garaiko Alpeak • Itsas Alpeak • Ariege • Bouches-du-Rhone • Cantal • Cher • Charente • Correze • Creuse • Dordoina • Drome • Herault • Gard • Garona Garaia • Gers • Gironda • Indre • Isere • Landak • Loira • Loira Garaia • Lozere • Lot • Lot-eta-Garona • Pirinio Atlantikoak • Pirinio Garaiak • Ekialdeko Pirinioak • Puy-de-Dome • Tarn • Tarn-eta-Garona • Var • Vaucluse • Vienne • Vienne Garaia Espainian: Arango harana (Katalunia) Italian: Turin • Cuneo (Piemonte) • Guardia Piemontese (Calabria) • Liguria Monakon: Monako |
|