Galdera-marka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Galdera-marka

Galdera-marka galdera adierazten duen perpaus baten amaieran doan "?" ikurra da.

Zenbait hizkuntzatan, gaztelaniaz eta galizieraz adibidez, perpausaren hasieran alderantzizko galdera-marka (¿) ere adierazten da.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Quaestio.svg

Galdera-marka latinezko quaestiō (QVAESTIO) hitzetik dator, garaian Qo gisa laburbiltzen zena. Denborarekin Q letra o-aren gainean idazten hasi zen eta hortik eratorri zen gaur egungo ikurra. Bada beste hipotesi alternatibo bat, ahozkera identifikatzeko ezartzen zen irudi ondulatu batetik zetorrela dioena.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Galdera-marka Aldatu lotura Wikidatan