Guadalupe (departamendua)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Guadalupe (971)
Guadalupe (departamendua)
Eskualdea Guadalupe
Prefetura Basse-Terre
Azpiprefeturak Pointe-a-Pitre
Kokapen mapa
Biztanleria 448.713
(2005)
Dentsitatea 258 bizt / km²
Eremua 1.703 km²
Barrutiak 3
Kantonamenduak 43
Herriak 34
Departamendu
burua
Josette Borel-Lincertin (kontseilu orokorra)
Jacques Gillot (eskualde kontseilua)
(PS)
Kontseilu Orokorraren webgunea
Artikulu hau Frantziako eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Guadalupe».

Guadalupe[1] (frantsesez Guadeloupe, ɡwadəlup ahoskatua; Antillar kreolez: Gwadloup) Frantziako itsasoz haraindiko departamendua (DOM) eta eskualdea da, Antilletako uhartedi txikia. Hego Amerikako kostatik 600km iparraldera dago eta Dominikar Errepublikaren ekialdean.

Prefektura Basse-Terre hirian dago.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Extremaduran (Espainia) dagoen Guadalupe herritik datorkio, Ama Birjina han agertu omen zelako. Guadalupek arabieraz Wad al luben "ibai ezkutua" esan nahi du. Iraganean Karukera izena zuen, "Ur ederren uhartea"

Uharteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

# Uharte Bizt. (2010) Bizt. (99) Hazkunde Azalera (km²) Dentsitate
1 Grande-Terre 197.620 196.767  %+0,43 586,68 km² 337
2 Basse-Terre 189.713 172.693  %+9,86 847,82 km² 224
3 Marie-Galante 11.561 12.488  %-7,42 158,01 km² 73
4 Terre-de-Haut 1.787 1.729  %+3,35 5,22 km² 342
5 La Désirade 1.579 1.620  %-2,53 21,42 km² 74
6 Terre-de-Bas 1.095 1.269  %-13,7 7,58 km² 144
7 Petite-Terre 0 0 _ 1,70 km² _

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

# Hiria Bizt.(10) Bizt. (99) Hazkunde Uhartea
1 Pointe-à-Pitre 131.523 132.751  %-0,93 G-T & B-T
2 Basse-Terre 35.545 36.126  %-1,61 Basse-Terre
3 Sainte-Anne 24.192 20.410  %+18,5 Grande-Terre
4 Petit-Bourg 23.199 20.528  %+13,0 Basse-Terre
5 Le Moule 22.381 20.827  %+7,46 Grande-Terre
6 Sainte-Rose 20.155 17.574  %+14,7 Basse-Terre
7 Capesterre-Belle-Eau 19.321 19.568  %-1,26 Basse-Terre
8 Morne-à-l'Eau 16.725 17.154  %-2,50 Grande-Terre
9 Lamentin 15.913 13.434  %+18,5 Basse-Terre
10 Saint-François 14.797 10.659  %+38,8 Grande-Terre

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guadalupen bizi izan ziren lehenengo pertsonak Arawak amerindiarrak izan ziren, arrantzaz eta nekazaritzaz bizi zen herri baketsua, kristo aurreko 330. urtean. Geroago irla Karibeko indioengatik izan zen inbaditua, gaur egungo Venezuelatik etorriak, eta hauek izan ziren irlari Karukera izena eman ziotenak. Europarrentzat, Guadalupe 1493. urtean izan zen aurkitua Kristobal Kolonen eskutik.

Frantziak 1635. urte inguruan kolonizatu zuten uhartea, eta karibetar indioak bakandu zituzten hauek esplotatzeko saiakera antzuaren ondoren. Afrikako esklaboak eraman zituzten eta azukre kaña sartu zuten uhartean, Guadalupeko errekurtso ekonomiko nagusiena. Esklabizazioaren indargabetzearen ondoren, eta azukre kañaren landaketak utzi ondoren, uhartearen erakargarritasuna erabili zen.

Gaur egun Guadalupeko biztanleria, amerindiar, europar, afrikar eta indiarren nahasketa bat da. Elkarrekin kultura kreolea sortu zuten eta lasaitasunean bizitzea proposatu zuten.

Pertsonaia ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Guadalupe (departamendua)



Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
LocationNorthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina uharte amerikarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
LocationSouthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)