Wentzeslao IV.a Bohemiakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wentzeslao IV.a Bohemiakoa
Wentzeslao IV.a Bohemiakoa

Alemaniako erregea
1376 – 1400
Aurrekoa Karlos IV.a
Ondorengoa Roberto

Jaiotza 1361eko otsailaren 26a
Nuremberg
Heriotza 1419ko abuztuaren 16a (58 urte)
Nový hrad, Praga
Ezkontidea Joana Bavariakoa
Sofia Bavariakoa


Wentzeslao IV.a Bohemiakoa (txekieraz: Václav, alemanez: Wenzel; Nuremberg, 1361eko otsailaren 26aPraga, 1419ko abuztuaren 16a) Bohemiako erregea 1363-1419 bitartean eta Germaniako enperadorea 1378-1400 urteetan izan zen, Karlos IV.aren semea. Ez zuen aginpide sendoz gobernatzen jakin, ez Alemanian (matxinatu egin ziren Alemaniako hegoaldeko herriak) ez eta Bohemian ere, eta Joan Nepomuzeno hil zutenean (1393), nobleen eta elizako goi karguen esku utzi zuen Bohemiako aginpidea. Ez zen gai izan Bohemiak jasaten zuen gizarte eta izpiritu krisialdiari aurre egiteko eta Jan Hus txekiar erreformatzailearengan jarritako konfidantza galdu zuen. Hil ondoren husiten arteko gerra hasi zen. Haren anaia Sigismundo izan zuen ondorengoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wentzeslao IV.a Bohemiakoa Aldatu lotura Wikidatan