Zipre

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zipreko Errepublika
Κυπριακή Δημοκρατία
Kıbrıs Cumhuriyeti
Zipreko bandera
Bandera

Zipreko armarria
Armarria

Goiburua: Ez du
Nazio ereserkia:
Imnos is tin Eleftherian5
Zipre: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Nikosia
35°8′N 33°28′E / 35.133°N 33.467°E / 35.133; 33.467Koordenatuak: 35°8′N 33°28′E / 35.133°N 33.467°E / 35.133; 33.467
Hizkuntza ofiziala(k) Greziera eta Turkiera
Gobernua
Presidentea
Errepublika
Demetris Christofias1
Independentzia
- Aldarrikatua
- Onartua
Erresuma Batutik
1960 abuztuaren 16
1960 abuztuaren 164
Eremua
• Guztira
• Ura

9.250 2 km² (161.)
arbuiagarria
Biztanleria
• Zenbatespena (2003)
• Errolda (2001)
• Dentsitatea

Herritarra

818.200 3 (155.)
689.565 3
84 biztanle/km² (111.)

zipretar
Dirua Euroa (€) (CYP)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
UTC (UTC +2)
Bai (UTC +3)
Interneteko domeinua .cy
Telefono aurrezenbakia +3576
1 Iparraldeak beste presidente bat du: Ipar Zipreko Turkiar Errepublika (IZTE)
2horietatik 5.895 km² hegoaldean eta 3.355 km² iparraldean
3IZTEko 230.000 biztanleak ez daude barne
4Turkiak ez onartua, IZTE onartzen baitu. Nazioartean IZTE Turkiak bakarrik onartzen du
5Greziako ereserkia ere bada.
6IZTEn +90-392 (Turkiako sarrera zenbaki bat) erabiltzen da.



Zipre[1][2] (grezieraz, Κύπρος, Kypros; turkieraz, Kıbrıs) Mediterraneoko uhartea da, Turkiatik 113km-ra kokatua hegoaldean. Bertan dago Zipreko Errepublika, nazioartean onartua den estatu bat baina uhartearen hegoaldeko bi herenak besterik kontrolatzen dituena. Europar Batasuneko estatua da. Iparraldeko herena Turkiak okupatua izan zen 1974. urtean, Ipar Zipreko Turkiar Errepublika ezarriz. Azken lurralde hau Turkiak besterik ez du onartu. Uhartean, Akrotiri eta Dhekeliako Erresuma Batuaren barrutiak ere aurki daitezke.

Zipre Mediterraneo itsasoko uharterik handiena da, Siriaren mendebaldean eta Turkiaren hegoaldean. Hiriburua Nikosia da. Nikosia iparraldeko eta hegoaldeko zatien arteko mugak erdibitua dago. Iparraldeko zatiko hiri nagusiak Kirenia eta Famagusta (portua) dira, eta hegoaldeko zatikoak, berriz, Limasol (portua), Larnaka eta Pafos.

Hizkuntza ofizialak: greziarra eta turkiera. Etniak: greziarrak, % 78; turkiarrak, % 16; besteak, % 4. Erlijioak: ortodoxoak (% 78), musulmanak (% 18), besteak (% 4).

Zipre 1960. urtean sartu zen Nazio Batuen taldean.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Zipreren banaketa administratiboa»

Zipreko Errepublika 6 barrutitan banatzen da. Barruti hauek udalerritan banatzen dira.

Zipreko mapa Barrutiak
Nikosia Larnaka Limassol Pafos Akrotiri Kyrenia Famagusta DhekeliaCyprus districts named.png
Irudi honen inguruan
Famagusta
Kyrenia
Larnaka
Limasol
Nikosia
Pafos
Zipreko mapa.

Biztanleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zipretarrak bi etnia nagusitan daude banatuak, greziarrak eta turkiarrak. Gainerakoak armeniarrak dira gehienak. Bi gizatalde nagusi horietatik, greziarrak erlijioz kristau ortodoxoak dira, oro har, eta turkiarrak musulman sunniak.

1974. urtean Turkiako gudarosteak Zipreko iparraldea hartu zuelarik, barne emigrazio handiak izan dira Zipreko uhartean, eta horrela, gaur egun, uharteko greziar jatorriko zipretarrak hegoaldean bizi dira (Zipreko Errepublika) eta turkiar jatorrikoak, berriz, iparraldean (Zipre Iparraldeko Turkiar Errepublika); kanporako joera ere oso handia izan da, eta kanpoan Zipren bertan adina zipretar dago. Zipreko uhartean bizi diren greziarren eta turkiarren artean desberdintasun nabarmenak antzematen dira, bizimoduan, ohituretan eta baita hezkuntzan ere (hezkuntza sistema bereziak dituzte grezieraren eta turkieraren erabiltzaileentzat, greziarrena estatuaren eskumenekoa, eta turkiarrena Zipre Iparraldeko Turkiar Errepublikaren eskumenekoa). Bai komunitate batean eta bai bestean oso apala da alfabetatu gabeko herritarren tasa. Uharteko baliabide ekonomiko urriak direla-eta, zipretar asko beste herrialde batzuetara joan da lan egitera, batez ere, Ziprek burujabetasuna lortu zuen ondorengo urteetan, Britainia Handira gehienbat.

Gobernua eta administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zipreko etnien banaketa politikan ere nabarmentzen da, komunitate bakoitzak bere erakundeak eta gudarostea baititu. Zipreko Errepublikan, nazioartean ezagutzen den errepublikan, sistema presidentzialista dute. Lehendakaria da estatuburua eta berak du aginpide betearazlearen ardura. Legegintzaren ardura ordezkarien ganberaren esku dago.

1960ko konstituzioaren arabera (1985ean berridatzi zen) greziarren eta turkiarren artean banatu behar ziren gobernu erakundeak eta legebiltzarreko eserlekuak (% 70 greziarrentzat, % 30 turkiarrentzat), baina 1974. urtean Turkiako gudarosteak uhartearen iparraldea hartu ondoren turkiarrek beren konstituzioa osatu zuten 1975ean, eta turkiarrek Zipreko Errepublikako erakundeetan parte hartzeari utzi zioten; nazioartean estatu burujabe gisa onartua ez den arren, beren lehendakaria, legebiltzarra eta epaitegiak antolatu zituzten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zipreren banaketa-lerroa.

Greziar ofizialen estatu kolpearen ondoren Turkiak Zipreko iparraldea okupatu zuen, eta 1983. urtean Zipre Iparraldeko Turkiar Errepublika osatu zen bertan, oraindik nazioarteko ezagutza jaso ez duena. 1983an Spyros Kyprianou berretsi zuten Zipreko lehendakari karguan (1977an hartu zuen aginpidea), eta Rauf Denktashek, berriz, Zipre Iparraldeko Turkiar Errepublika aldarrikatu zuen. Harrez geroko Zipreko bizitza banaketa horrek markatua izan da, alor guztietan, esan den bezala. Hurrengo urteetan, bi alderdien arteko elkarrizketak bultzatu ziren, eta Nazio Batuek bi komunitateen arteko berdintasun politikoan oinarrituriko estatu federala osatzeko proposamena onartu zuen.

1988ko Zipreko lehendakaritzako hauteskundeak Vassiliouk irabazi zituen, eta 1993koak, berriz, Clerise, Bilkura Demokratikoaren Alderdiko eskuin adarreko hautagaiak. 1992an Nazio Batuek bi komunitatez eta bi eskualdez osaturiko herrialde izendatu zuten uhartea, eta bi komunitateen arteko eskubide berdintasuna onartu zuen. 1995ean Zipre Europar Batasunean sartuz herrialdearen zatiketa gaindituko zelako iritzia zabaldu zen, eta helburu horri begira 1997an Cleridesen eta Denktashen arteko elkarrizketak egin ziren, Nazio Batuen gidaritzapean. Elkarrizketa haien helburua zen uhartea Europar Batasunean sartu aurretik bi zatien bateratzea nola bideratu erabakitzea. Baina Europar Batasunak Zipreko greziar alderdiko agintariekin elkarrizketak izan zituen, eta horrek Zipre barruko elkarrizketak etenarazi zituen. Azkenik, 1998an Zipreko greziar alderdia Batasunean sartzeko urratsak egiten hastea erabaki zen, turkiar aldea kanpoan utzita.

2003ko hauteskundeetan, Tassos Papadopulos aukeratu zuten lehendakari. 2004an, Zipre Europako Batasunean sartu zen. Urte horretan bertan, NBEk erreferendum batera deitu zituen Zipreko bi komunitateak herrialdea bateratu ala ez erabakitzeko. Papadopulos lehendakariak ezezko botoa eskatu zuen, eta Zipreko hiru greziarretik bik ezetz esan zioten proposamenari; eta, nahiz turkiarren artean baietzak irabazi, proposamena ez zen onartu, NBEk bi komunitateen baietza eskatua zuelako.

2008ko hauteskundeetan, Dimitris Christofias aukeratu zuten lehendakari, Zipreko Alderdi Komunistako idazkari nagusia. 2008ko irailean, Zipreko buruzagi greziarrak eta turkiarrak negoziazioetan hasi ziren 1974. urteaz geroztik uhartea bitan banatua daukan zatiketari amaiera emateko.

2014ko urriaren 7an zabaldu zenez, urriaren 9an uhartearen bateratzeari buruz hitz egiteko bilera bat zeukaten Nikos Anastasiadis Zipreko presidenteak eta Dervis Eroglu buruzagi turko-zipretarrak. Baina Anastasiadisek bertan behera utzi zuen bilera, Turkiako Gobernuak urriaren 20tik aurrera Zipreko uretan zegoen Salbuespen Ekonomikoko Eremura azterketa sismikoak egiteko ontzi bat bidaliko zuela adierazi ondoren[3].

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zipreko ekonomiaren nondik norakoa aztertzerakoan oso kontuan hartu beharra dago, gainerako gaietan bezala, iparraldearen eta hegoaldearen arteko zatiketa.

Zipreko gobernuaren eskumeneko partean, hau da, parte greziarran, ekonomia nahiko aurreratua da, baina kanpoko eraginen mendekotasuna oso handia da. 1990eko hamarraldian ekonomiaren hazkundean ikusten denez, gorabehera nabarmenak izan dira azken urteetan batetik egoera politiko nahasiaren eraginez eta Mendebaldeko Europako ekonomiaren egoeraren gorabeheren eraginez, bestetik. Turismoa indar handia hartzen ari da, eta bertako zerga abantailez baliatzen diren atzerriko enpresek ere laguntza handia eman diote bertako ekonomiari.

Turkiar aldea, berriz, lurralde azpigaratua da ekonomiari dagokionez, eta Turkiak bakarrik ezagutzen duenez errepublika hori estatu burujabe gisa, zailtasun handiak dituzte atzerriko inbertsioak erakartzeko; nazioarteko enbargopean dago. Bertako ekonomia nekazaritzan oinarritua da, baina Turkiaren laguntzaren mende dago. Turkiak laguntzak ematen ditu turismorako, heziketarako eta industriarako, besteak beste, bertako ekonomiaren ahultasuna dela-eta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zipre Aldatu lotura Wikidatan
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: zipre .