Poitiers
Poitiers |
||
---|---|---|
Poitou-Charentes | ||
|
||
Izen ofiziala | Poitiers | |
Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia |
Frantzia Poitou-Charentes Vienne (86) Poitiers (burua) |
|
Alkatea | Alain Claeys (2008–2014) | |
Herritarra | poitersar | |
Koordenatuak | 46°34′55″N 0°20′10″W / 46.58194°N 0.33611°WKoordenatuak: 46°34′55″N 0°20′10″W / 46.58194°N 0.33611°W | |
Eremua | 42,11 km2 | |
Posta kodea | 86000 |
|
Biztanleria | 91.394 bizt. (2006) | |
Dentsitatea | 2.170,36 bizt./km² | |
Aglomerazioa | Poitiers | |
INSEE kodea | 86194 | |
http://www.mairie-poitiers.fr/ |
Poitiers[1] (frantsesez pwatje ahoskatua) Frantziako mendebaldeko hiria da, Poitou-Charenteseko eskualdearen eta Vienneko departamenduaren hiriburua.
Eduki-taula
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Poitiers Seuil du Poitou izeneko jalkitze-ordokian dago, alde batetik Armorikako eta Erdialdeko Mendiguneak bereizten dituena eta bestetik Akitaniako eta Parisko arroak lotzen dituena. Boivre eta Clain ibaien arteko muinon batean dago. Hirigunea 130 metroko altuera duen muinoaren tontor eta aldapetan dago.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Limonum izena izan zuen hiriak K. o. III. mendera arte. Elizbarruti garrantzitsu bateko buru izan zen, eta Galiako erlijiogune nagusietakoa bihurtu zen.
732. urtean Karlos Martelen armadak Abd al Rahman ibn Abd Allah al-Gafiqi musulmanaren osteak menderatu zituen gudua, izen bereko hiritik 20 km-ra gertatua. Akitania alderik alde garaile igaro ondoren, Toursera abiatu zen Abd al Rahman, baina Karlos Martelekin egin zuen topo. Haren armada erraz nagusitu zitzaion Abd al Rahami, eta han hil zen Abd al Raham. Europako sarrera galarazi zien garaipen horrek musulmanei.
Normandiarrek behin baino gehiagotan hustu zuten IX. mendean. 1173-1178 bitartean, hiri-gutuna jaso zuen Henrike II.a Plantageneten eskutik, eta 1360an Ingalaterraren mende geratu zen. Bertrand du Guesclinek berreskuratu zuen Frantziarentzat 1372an, eta, Ehun Urteko Gerra amaitutakoan, Karlos erregegaiaren egoitza izan zen eta bertan egokitu zuen legebiltzarra (1423-1436).
1654. urtetik Frantziako iraultzara arte, Poitouko hiriburua izan zen.
Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Industria (altzairugintza, metalurgia, larrugintza, zurgintza, tresneria mekanikoak) da bertako ekonomia-jarduera nagusia. Poitiers-Biard aireportua eskualdeko aireportua da.
Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Monumentu ugari gorde ditu hiri zaharrak. Aipagarriak dira, besteak beste, Notre-Dame-la-Grande eliza erromanikoa (XII. m.), San Petri katedrala gotikoa (XII-XVI. m.), San Joan bataiotegia (IV. m., Frantzian dagoen kristau-eraikinik zaharrena ziur asko), XIX. mendeko udaletxea, XII. mendeko dukearen jauregia eta hainbat museo.
Hiritik hurbil Futuroscope parke tematikoa dago.
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1900. urtean sortutako Stade Poitevin herriko kirol-kluba da. Boleibol talde bat (Pro A ligan), saskibaloi talde bat, futbol talde amateurra eta errugbi talde profesionala ditu.
PB86 edo Poitiers Basket 86 proA mailan dabil.
Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Poitiersko Unibertsitatea 1431n sortu zuten, egungo Frantziako bigarren zaharrena izanik. Ikasle ospetsuak (François Rabelais; René Descartes; Francis Bacon) izan ditu eta egun 27.000 inguru ditu. Zientziak, geografia, historia edo hizkuntzak irakasten ditu. Gainera hiriak bi ingeniaritza eta bi enpresa goi-eskolak ditu.
Poitiersar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Hilario Poitierskoa, bertoko apezpikua
- Venantius Fortunatus, latindar poeta eta apezpikua
- Camille Guérin, biologoa
- Michel Foucault, fiolosoa
- Joël Robuchon, sukaldaria
- Brian Joubert, izotz-patinatzailea
- Jean-Pierre Raffarin, politikaria
- Jean-Pierre Thiollet, idazlea
Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Northampton (GBR)
- Marbourg (DEU)
- Lafayette (Luisiana) (USA)
- Coimbra (PRT)[2]
- Jaroslav (RUS)
- Moundou (TCD)
- Iaşi (ROU)
- Eggelsberg (AUT)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia, 36. araua: Frantziako Errepublikako eskualde-, departamendu- eta hiriburu-izenak, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0036.pdf.
- ↑ (Portugesez) Câmara Municipal de Coimbra, Acordos de Geminação, http://www.cm-coimbra.pt/index.php?option=com_content&task=view&id=62&Itemid=128.
Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Poitiers |
- (Frantsesez) Hiriko webgune ofiziala