Liechtenstein

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Liechtensteingo Printzerria
Fürstentum Liechtenstein
Liechtensteingo bandera
Bandera

Liechtensteingo armarria
Armarria

Goiburua: Für Gott, Fürst und Vaterland
(Jainkoagatik, Printzeagatik eta Aberriagatik)
Nazio ereserkia:
Oben am jungen Rhein
Liechtenstein: kokalekua
Hiriburua Vaduz
47°08′N 09°30′E / 47.133°N 9.500°E / 47.133; 9.500
Hizkuntza ofiziala(k) Alemana
Gobernua
Printzea
Erregeordea
Lehen ministroa
Monarkia konstituzionala
Hans-Adam II.a
Alois Liechtensteingoa
Klaus Tschütscher
Independentzia
1866
Eremua
• Guztira
• Ura

160 km² (189.)
% 0
Biztanleria
• Zenbatespena (2005)
• Errolda (2010)
• Dentsitatea

Herritarra

33.717 (206.)
35.981
224,9 biztanle/km² (56.)

liechtensteindar
Dirua Suitzar libera (CHF)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
CET (UTC +1)
CEST (UTC +2)
Interneteko domeinua .li
Telefono aurrezenbakia +423


Liechtenstein edo Lienchtensteingo Printzerria Europako erdialdean dagoen herrialde txikia da. Europako mikroestatuetako bat da. Ez da Europar Batasuneko kidea. Hala ere, 2011. urteaz geroztik, Europako Schengen deituriko zirkulazio askeko eremuko kide da.

Herrialdeko hiriburua Vaduz da, 5.143 biztanle inguru ditu.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Alemania du mugakide, mendebaldean eta hegoaldean Suitza eta ekialdean Austria.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Liechtensteingo historia»

Liechtenstein 1719ko urtarrilaren 23an sortu zen, Karlos VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak Vaduz eta Schellenberg batu eta printzerri titulua (Fürstentum) eman zienenean, Liechtenstein familiaren agintepean. Hala, Liechtenstein leinu ahaltsua Erromatar Germaniar Inperio Santuko estatu bateko subirano bihurtuta Inperioko Dietan eserleku bat eskuratu zuen. Hurrengo 120 urteetan Liechtensteingo printzeak ez ziren bertaratu.

Napoleondar Gerren ondorioz, Erromatar Germaniar Inperio Santua Frantziako Napoleon I.ak desegin zuen. Horrenbestez, estatuburu bakoitzak enperadorearenganako beharrak izateari utzi zion. Egungo argitalpenek gertakizun horiei egozten diete Liechtensteinen burujabetza. Napoleonen babespean Rhingo Konfederazioa sortzean, 1806ko uztailaren 25ean, Liechtenstein kidetu egin zen, harik eta 1813ko urriaren 19an desegin zen arte. Horren ondoren, Austriako Enperadorea buru zuen Germaniar Konfederazioarekin batu zen Liechtenstein.

XIX. mendean, beste aldaketa batzuk gertatu ziren: 1836an lehenengo lantegia, zeramika egiten zuen, zabaldu zen; 1861ean, estreinako aurrezki eta mailegu bankua sortu zen; Rhin ibaiaren gaineko bi zubi 1868an eraiki ziren; eta 1872an herrialdea zeharkatzen zuen burdinbidea egin zuten. Zio ekonomikoak zirela medio, Liechtensteinek armada 1868an desegin zuen.

Lehen Mundu Gerra bukatu arte, Liechtenstein Austriako Inperioari eta gero Austria-Hungariari hertsiki loturik zegoen. Nolanahi ere, horren ostean Liechtensteinek ez zuen bat egin Austriako Errepublika jaio berriarekin. Bigarren Mundu Gerran, Liechtenstein neutral izan zen. Hurrengo hamarkadetan, herrialdea aberastu egin zen, enpresen gaineko zerga baxuak erabili baitzituen konpainiak erakartzeko. Liechtensteingo printzea munduko seigarren agintaririk aberatsena da, ustez 5milia milioi dolar izanik.

Gobernua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liechtenstein monarkia konstituzionala da, horren buru Fürst edo printzea dago, gaur egun Liechtensteineko Hans-Adam II, honen aita 1989 urtean hil zenetik. Estatuaren sobiranotasuna printzeak eta hiritarren elkarbanatzen dute,eta hiritarrek parlamentua hautatzen dute. Landtag edo Liechtensteineko parlamentua hiritarrek hautaturiko 25 ordezkarik osatzen dute. Bost partaide dituen ganbera batek egunoroko gai politikoak lantzen ditu.

1984. urteko uztailaren 1ean egindako erreferendumean gizonezkoek emakumezkoei hauteskunde nagusietan (baina ez lokaletan) partaidetza eskubidea eman zieten, hori Hans-Adam II printzearen garaipena izan zen, aldaketaren partaide sutsua baitzen.

Beste monarkia konstituzional gehienetan ez bezala, Liechtensteineko konstituzioak botere garrantzizkoak ezartzen ditu printzearengan, hori dela eta, azken urteetan botere horietako batzuek asaldura sortu dute hiritarren artean. Botere horien artean printzeak dietak onarturiko legeak betatzeko aukera dago.

Hala ere, 2003. urteko martxoan egindako erreferendum batek Liechtensteineko agintaritzan dagoen dinastiaren posizio konstituzionala indartu zuen. Erreferendum horren aurretik, Hans-Adam printzeak bere sendiaren boterea berretsi ezean, berak eta bere familiak Liechtenstein utzi eta Austriara bizitzera joateko aukeraren berri eman zuen. Horrela, Liechtenstein errepublika bilakatuko zen. Erreferendum horrek Liechtensteineko dinastiak duen popularitatea berretsi eta herriak Hans-Adam printzearengan duen konfiantza agerian utzi zuen.


Armada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liechtensteinek neutraltasun politikari jarraitzen dio, eta munduan armadarik ez duen herrialde bakarretako bat da, 1868an desegin zuenetik. CIA World Factbook dokumentuaren arabera, herrialde honen defentsa Suitzaren ardurapean dago baina Liechtensteineko webgune ofizialaren arabera, ez dago bi nazioen arteko harremanetarako itunean defentsa hitzarmenik.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Liechtensteinen banaketa administratiboa»

Liechtenstein oso herrialde txikia denez, ez du eskualde, ez antzekorik. Gobernu zentralaz aparte udalerriak ditu. Hauek dira Liechtensteinek dituen udalerriak:

  1. Schaan: 5.806 biztanle 2005ean.
  2. Vaduz (hiriburua): 5.143.
  3. Triesen: 4.509*.
  4. Balzers: 4.420.
  5. Eschen: 4.012.
  6. Mauren: 3.457*.
  7. Triesenberg: 2.596*.
  8. Ruggell: 1.870*.
  9. Gamprin: 1.356*.
  10. Schellenberg: 952.
  11. Planken: 366.

(* 2001eko errolda).

Festak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Festak 2005ean
Data Euskarazko izena Jatorrizko izena Oharrak
Urtarrilak 1 Urte berria Neujahrstag Urtero
Urtarrilak 2 San Berchtold Berchtolds-Tag Urtero
Urtarrilak 6 Agerkundea edo "Epifania" Heilige Drei Könige Urtero
Otsailak 2 Kandelariako birjina Lichtmess, Mariä Reinigung Katolikoak bakarrik
Martxoak 19 San Jose Feiertag des Heilegen Joseph Urtero
Martxoak 25 Ostiral santua Karfreitag Katolikoak eta protestanteak
Martxoak 28 Pazkoa astelehena Ostermontag Katolikoak eta protestanteak
Maiatzak 1 Langileen eguna Tag der Arbeit Urtero
Maiatzak 5 Igokundean Christi Himmelfahrt Katolikoak eta protestanteak
Maiatzak 16 Pentekostes astelehena Pfingstmontag Katolikoak eta protestanteak
Maiatzak 26 Corpus Christi edo Gorpuzki Fronleichnam Katolikoak bakarrik
Abuztuak 15 Festa nazionala Nationalfeiertag Urtero
Irailak 8 Ama birjinaren jaiotza Geburtstag der Heiligen Mutter Urtero
Azaroak 1 Santu Guztien eguna Allerheiligen Katolikoak bakarrik
Abenduak 8 Andre Maria birjinaren sortze garbia Unbefleckte Empfängnis Urtero
Abenduak 25 Gabonak Weihnachten Urtero
Anduak 26 San Esteban Stephans-Tag Urtero

Liechtensteindar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Liechtenstein Aldatu lotura Wikidatan

Txantiloi:Liechtensteingo udalerrien aurkibidea