Gamal Abdel Nasser

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gamal Abdel Nasser Hussein
جمال عبد الناصر حسين
Gamal Abdel Nasser

Coat of arms of Egypt.svg
Egiptoko II. presidentea
1956ko ekainaren 23a – 1970eko irailaren 28a
Aurrekoa Muhammad Naguib
Ondorengoa Anwar Sadat

Jaiotza 1918ko urtarrilaren 15a
 Egipto Alexandria
Heriotza 1970eko irailaren 28a (52 urte)
 Egipto Kairo
Alderdi Politikoa Arabiar Sozialisten Batasuna
Ezkontidea Tahia Kazem
Seme-alabak Hoda Abdel Nasser
Mona Abdel Nasser
Khalid Abdel Nasser
Abdel Hamid Abdel Nasser
Abdel Hakim Abdel Nasser
Egoitza Kairo
Erlijioa Islam


Gamal Abdel Nasserarabieraz: جمال عبد الناصر‎Gamāl 'Abd an-Nāsir— (Alexandria, Egipto, 1918ko urtarrilaren 15aKairo, Egipto, 1970eko irailaren 28a) militarra, Egiptoko estatuburua eta bere garaiko arabiar buruzagirik garrantzitsuena izan zen. 1948ko Arabiar-israeldar Gerran komandante gisa borrokatu zen. Urtebete geroago, beste ofizial batzuekin Ofizial Askeen erakundea sortu zuen. 1952an, Faruq erregea bota zuen estatu kolpe bat eman zuen, eta errepublika aldarrikatu.

Nasserren erregimena autoritarioa, sozialista eta arabiar nazionalista izan zen. Industriak, bankuak eta petrolio putzuak nazionalizatu zituen, bai eta Suezko kanala ere. Azken nazionalizazio horri aurre egiteko, Frantzia eta Erresuma Batua Suezko kanala inbaditzen saiatu ziren, eta porrota handia jasan zuten. Hala, bada, mundu osoko arabiarren ikur bihurtu zen Nasser. 1967an, Israelen aurkako Sei Eguneko Gerrako porrota kolpe latza izan zen haren ospearentzat. 1970ean hil zen, bihotzekoak jota.

Bizitza politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1942an Ofizial abertzaleak legez kanpoko taldea sortu zuen ingelesen aurka borrokatzeko. 1948an israeldarren eta arabiarren arteko lehenengo gerran parte hartu eta zauritu egin zuten. Gerra galdu ondoren Ofizial libreak ezkutuko taldea antolatu zuen, 1952ko uztailean Faruk erregearen aurkako estatu kolpean, Nagib jeneralarekin batera, parte hartu zuena. 1954an Nagib agintetik baztertu eta Nasserrek lehendakari izendatu zuen bere burua. 1954an argitaratutako Philosophie de la révolution (Iraultzaren filosofia) liburuan, panarabismoaren eta nazio askapenerako higikundeei laguntzearen alde agertu zen. Nazio sozialisten eta nazio kapitalisten artean hirugarren bide bat jorratzeko Nazio lerratu gabeen politikari eutsi zion. 1956an Suezeko ubidea nazionalizatu zuen, Estatu Batuek, Frantziak eta Ingalaterrak Assuango urtegia eraikitzeko kredituak ukatu zizkiotelako. Frantziak, Ingalaterrak eta Israelek Egipto beren mendean hartu zuten, eta horren ondorioz Nasserrek nazio horiek Egipton zituzten ondasun guztiak nazionalizatu zituen eta Sobietar Batasunaren laguntza onartu. Arabiar nazioen bateratzea lastertu nahian, 1958an Arabiar Errepublika Batua sortu zuen Siriarekin batera. Afrikan nazio askapenerako borrokan ari ziren taldeei lagundu zien. 1961etik aurrera, nekazaritzaren bigarren erreforma egin zuen eta enpresa asko nazionalizatu zituen. 1967an Israelen eta arabiar nazioen arteko gerra galdu ondoren, Egiptoko zati handi bat israeldarren mende geratu zen. Nasserrek kargua utzi zuen, baina kargua berriro har zezan eskatu zioten. 1970ean Irail odoltsua-ren ondoren palestinarren eta Jordaniako erregearen arteko bitartekaritza lanetan jardun zuen. Bihotzekoak jota hil zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gamal Abdel Nasser Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Muhammad Naguib
Egiptoko presidentea
Coat of arms of Egypt.svg

1954 - 1970
Ondorengoa
Anwar El Sadat


Biografia
Egipto
Artikulu hau Egiptoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.