Danubio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Danubio
Donau, Dunaj, Duna, Dunav, Dunărea, Дунав
Budapest Parlament-2.jpg
Danubio Budapesten, Hungariako parlamentuaren ondoan
Kokapena Europa erdi eta ekialdea
Luzera 2.860 km
Arroa 817.000 km²
Emaria ahoan: 6.500 m³/s
Iturburua Oihan Beltza
Ibai ahoa Itsaso Beltza
Danubemap.jpg

Danubio[1] (latinez: Danubius eta Ister; alemanez: Donau; txekieraz eta eslovakieraz: Dunaj; kroazieraz: Dunav; serbieraz eta bulgarieraz: Дунав, Dunav; hungarieraz: Duna; ukraineraz: ДунайDunai; errumanieraz: Dunărea; turkieraz: Tuna) Europa erdialdeko eta ekialdeko ibaia da. Luzeraz (2.850 km), arroak hartzen duen eremuaz (817.000 km²) eta batez besteko emariaz (6.500 m³/s ahoan) kontinenteko bigarren ibaia da, Volgaren ondotik.

Alemaniako Oihan Beltzan du sorburua. Brigach eta Breg erreka txikiek Donaueschingen hirian bat egiten dute, eta hortik aurrera ibaiak Danubio izena hartzen du. Itsaso Beltzera isurtzen da, Errumanian, Danubioren delta zabala osatuz.

Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilgua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danubioren altzairuzko atea, Serbia eta Errumaniaren arteko mugan.

Danubio mendeetan zehar garraiobide garrantzitsua izan da. Erromatar Inperioko muga egonkorrenetakoa, gaur egun 10 herrialdetan barrena igarotzen da: Alemania, Austria, Eslovakia, Hungaria, Kroazia, Serbia, Bulgaria, Errumania, Moldavia eta Ukraina.

Hurrengo hirietan zehar ere igarotzen da:

2.583 kilometro dira ontziz ibiltzeko egokiak: Ulmetik aurrera 250 tona bitarteko ontziak; Ratisbonatik aurrera, 1.500 tona bitartekoak eta Belgradetik aurrera 3.500 tona bitartekoak. Horrezaz gainera, indarretxe asko dago bere ibilguan zehar. Rhin-Main-Danubio ubideak lotzen du Rhin ibaiarekin eta Danubio-Oder ubideak Oder ibaiarekin.

Goi arroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilguaren goi arroan, sorburutik Bratislavaraino, hiri hauek zeharkatzen ditu sartaldetik sortaldera: Tuttlingen, Sigmarimgen, Ulm, Ingolstadt, Ratisbona eta Passau (Alemania); Linz, Mauthausen eta Viena (Austria); Bratislava (Eslovakia). Lech, Isar, Inn eta Alpeetan sorturiko Enns ibaien ura hartzen du eskuinaldetik; Altmühl eta Morava ibaiak ezkerraldetik.

Erdialdeko arroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danubio Budapesten.

Erdialdeko arroan, Bratislavatik aurrera, hiru ubidetan banatzen da Danubio ibaia bi uharte osatuz, Eslovakian bata eta Hungarian bestea. Raab ibaia jasotzen du Hungariako Györ hirian. Esztergorm hiri hungariarra igaro eta gero, hegoalderantz jotzen du bihurgune itxi bat eginez eta, Hungariako Bakony eta Matra mendialdeak zeharkatu ondoren Budapest hiritik igarotzen da.

Sio ibaia eskuinaldetik hartu ondoren, Kroazian Drave ibaia jaso eta Savarekin bat egiten du Belgraden. Errumania aldera abiatzen da hiri honetatik. Behe arroan, mendebaldetik ekialderako norabidean hasten da, Errumania eta Bulgariaren arteko muga osatzen du eta Karpatoetan jaiotako Jiu, Olt, Siret eta Prut ibaiak hartzen ditu ezkerraldetik eta Balkan mendietan sorturiko Isker ibaia eskuinaldetik. Giurgiu (Errumania) eta Silistra (Bulgaria) hirietan barrena igaro ondoren, iparralderantz jotzen du Dobrudja lurraldean barrena eta, sartalderantz hartu ondoren, Bulgaria eta Ukrainaren arteko muga egiten du.

Behe arroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkenik, hiru adarreko delta zabala (3.750 km²) osatzen du bokalean, ura Itsaso Beltzean isuri baino lehen. Arrantza ugaria da Danubio ibaiaren behe arroan.

Danubiora ura isurtzen duten ibaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europar Batasuneko ibairik luzeena izanik, hainbat ibai garrantzitsuren urak jasotzen ditu. Jaiotzetik itsasoratzerarte, honakoak dira garrantzitsuenak:

Iller - Lech - Regen - Isar - Inn - Enns - Morava - Leitha - Váh - Hron - Ipel - Sió - Drava - Vuka - Tisza - Sava - Timis - Velika Morava - Caras - Jiu - Iskar - Olt - Vedea - Arges - Ialomita - Siret - Prut

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danubioren emaria 1921-1984 bitartean neurtua izan da ibai ahoko Ceatal Izmailko estazioan (Errumania)[2]. Gune horretan, drainatutako azalerak 807.000 km² du, arro osoaren % 98,8. Batez besteko emaria 6.499 m³/s da. Emari handiena maiatzean du (8.938 m³/s), eta txikiena urrian (4.447 m³/s).

Danubioren batez besteko emariak (/s) ibai ahoan (Ceatal Izmail) neurtuak
Datuak: 1921-1984 bitartean

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danubio Vienan.

Danubio ibaiak (erromatarren Danubius eta, behe arroan, Ister) Erromatar Inperioaren ekialdeko muga markatu zuen mendeetan zehar. Ondoren, herri germaniarren eta eslaviarren arteko harremanetarako bide nagusia izan zen.

Danubio ibaian ontziz ibiltzeko eskubidea 1856. urtean aldarrikatu zen Parisen lehen aldiz. 1921ean, nazioarteko batzorde bat osatu zen erabaki hura betetzen zen ikertzeko. 1940. urtean deuseztatu zen batzorde hura (Vienako batzarra).

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Danubio aldeko estatuen arteko batzordea antolatu zen berriz ere (Belgrad, 1948) , baina Alemania eta Austria gabe (Austria 1960. urtean onartu zuten batzordean). Estatu Batuek, Frantziak eta Britainia Handiak ez zuten sekula batzorde hori ontzat hartu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Danubio Aldatu lotura Wikidatan