Aram Khatxaturian

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aram Khatxaturian
Aram Khatxaturian
Datu pertsonalak
Izen osoa Aram Ilitx Khatxaturian
Jatorrizko izena Արամ Խաչատրյան
Jaio 1903ko ekainaren 6a
Tbilisi ( Errusiar Inperioa)
Hil 1978ko maiatzaren 1a
Mosku ( Sobietar Batasuna)
Etnia armeniarra
Sinadura Aram Khachaturian signature.svg


Aram Ilitx Khatxaturian (armenieraz: Արամ Խաչատրյան; errusieraz: Ара́м Ильи́ч Хачатуря́н; Tbilisi, Errusiar Inperioa —gaur egun Georgia—, 1903 - Mosku, Sobietar Batasuna, 1978) armeniar musikagilea eta pedagogoa izan zen. Moskuko Gnessin Musika Eskolan egin zituen ikasketak, eta Gnessin eta Miaskovskiren konposizio-ikaslea izan zen. 1950. urtetik aurrera orkestra-zuzendaritzan ere aritu zen, bai Errusian, bai atzerrian. Moskuko Kontserbatorioko eta Gnessin Eskolako konposizio-irakaslea izan zen.

Armeniako musika tradizionala du oinarri bere lanetan. Erritmo bereziak erabili zituen, dantzan oinarritutakoak askotan, eta harmonia eta orkestrazioa zuen bere musikagintzaren alderdirik aipagarrienak. Aipatuaz gainera, hiru sinfonia, biolin- eta piano-kontzertuak, ganberako musika eta filmetako musika idatzi zuen, besteak beste.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aram Khatxaturian Aldatu lotura Wikidatan