Stanley Lloyd Miller
Wikipedia(e)tik
Estatubatuar kimikaria (1930). 1952an, Lurreko atmosfera primitiboaren baldintzak simulatuz, molekula organiko konplexuak lortu zituen sintesi bidez, bizitzaren aurrendariak. Saio horren bidez frogatuta utzi zuenez, atmosfera primitiboan, eguzki-izpi, izpi ultramore eta abarreko energiak, atmosferako eta ozeanoetako gai inorganikoetan ekinez, molekulen sintesia eragin zezakeen. Millerren saiotik bi ondorio atera daitezke: antzeko sintesi batek mailaz mailako eboluzio-prozesu luzea sortu zuela, edota sintesiak berak espaziotik inportatutako bizitza zabaltzeko baldintza egokiak sortu zituela planetan.
Honako erreakzioa lortu zuen: H2O (g) + CH4 (g) + NH3 (g) + Energia -> Aminoazidoak
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.