Myrna Loy

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
M. Loy, Gure bizitzako urterik onenak filmean

(Jaiotza-izena: Myrna Williams) Estatubatuar antzezlea (Helena, Montana, 1905 - New York, 1993). 1926an hasi zen Hollywooden lanean, Ben Hur filmeko rol xume batean. Ordutik aurrera, banpiresa misteriotsuaren lana egin zuen film askotan, baina benetako ospea The Thin Man (1934, Gizon mehea) film-sortarekin etorri zitzaion. Bertan detektibe protagonistaren (William Powell) emazte eder, alai eta buruargiaren rola bete zuen. Beste film aipagarrien artean ditu: Fu Mantxuren maskara (1932), Ziegfield handia (1936), Euri garaia iritsi da (1939), The Best Years of Our Lives (1946), Terrazatik (1960) eta Deiadar bat lanbroan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Myrna Loy Aldatu lotura Wikidatan