The Wayback Machine - https://web.archive.org/all/20060820074628/http://www.mozilla-europe.org:80/eu/products/firefox/


Firefox 1.5.0.6

Hainbat sari irabazi dituen nabigatzailea inoiz baino hobea da orain. Nabigatu sarean konfidantza osoz - Firefoxek birus, spyware eta pop-up leihoetatik babesten zaitu. Gozatu errendimendu, erabilterraztasun eta pribatutasunari eginiko hobekuntzez. Oso erraza da zure laster-marka gogokoenak eta ezarpenak inportatu eta gozatzen hastea. Jaitsi Firefox orain eta atera zukua sareari…

Firefox screensshot

Esperientzia Hobea Sarean

Firefox 1.5ek interfaze intuitiboa dauka eta birusak, spywarea eta popup iragarkiak blokeatzen ditu. Web orriak inoiz baino arinago eskuratzen ditu. Gainera, instalatu eta laster-marka gogokoenak inportatzea oso erraza da. Fitxa bidezko nabigazioa, Laster-marka Dinamikoak, eta Bilaketa barra barneratua bezain ezaugarri erabilgarriekin paketeratuta, Firefoxek Sarean zeharko esperientzia aldatuko dizu, hobera.

Erabilterraza, Moldagarria

Firefoxek lan erraz bilakatzen du sarera sartzea. Erabiltzaile interfaze intuitibo batek berehala sarean zehar arakatzen hastea ahalbidetzen dizu. Inportatzeko Morroiak zure laster-marka gogokoenak, ezarpenak eta pasahitzak beste nabigatzaileetatik oso bizkor migratzen uzten dizu. Eta erabiltzaile aurreratuentzat, Firefox guztiz moldagarria da, tresna-barra eta aukeretatik gehigarri eta gaietaraino. Gehiago…

Eguneratze Automatikoak

Software Eguneratze sistema berriak Firefoxentzako azken segurtasun eta ezaugarri eguneraketak eskuratzea errazten du. Firefoxek automatikoki jaisten ditu eguneraketa hauek atzetik eta instalatzeko gertu daudenean jakinarazten dizu.

Fitxa Bidezko Nabigazioa

Erabili fitxak web orri ugari nabigatzailearen leiho bakarrean irekitzeko, eta igaro batetik bestera laster batean. Arrastatu eta jaregin irekitako fitxak erlazionaturiko orriak elkarren ondoan edukitzeko. Gehiago…

Pop-up Leihoen Blokeatze Hobetua

Firefoxen pop-up blokeatzaile barneratua eskatu gabeko pop-up eta pop-under iragarki gehiago blokeatzeko hobetua izan da.

Bilaketa Barneratua

Froga ezazu sareko bilaketa motore ezagunenaren indarra Bilaketa barra barneratuarekin, eta gehitu era errazean motore berriak. Gehiago…

Segurtasun Gehiago

Firefoxek sarean nabigatzen zabiltzanean segurtasuna ematen dizu, spywareari, zizareei eta birusei atea itxiz. Firefoxen garatzaileen eta segurtasunean adituak direnen komunitateak erlojukontran lan egiten du segurtasun gaiak gainbegiratu eta zu hobeki babestuko zaituzten bertsioak argitaratzeko. Gehiago…

Datu Pribatuak Garbitu

Babestu zure pribatutasuna Datu Pribatuak Garbitzeko tresna berriarekin. Klik bakarrarekin, datu pertsonal guztiak ezaba ditzakezu, nabigazio historia, cookieak, inprimakietako sarrerak eta pasahitzak barne.

Laster-marka Dinamikoak

Ezagutu zure webgune eta blog gustokoenen azken uneko berriak. Erabili sareko azken edukiekin automatikoki eguneratzen diren Laster-marka Dinamikoak. Gehiago…

Pertsonalizatu Firefox

Hautatu kontrol botoi berriak zure tresnabarrentzako, instalatu gehigarriak ezaugarri berriak gehitzeko, edo aldatu zure nabigatzailearen itxura gaiekin - Firefoxen itxura eta lan egiteko era zure kontrolpean daude. Gehiago…

Hurrengo Belaunaldirako Web Jasangarritasuna

Sareko aplikazio eta zerbitzu berri eta berritzaileek esperientzia aberasgarriagoa dakarte. Firefoxek sareko estandar irekiak jasateak ziurtatzen dizu sarean oinarrituriko tresna hauengandik behar besteko etekina ateratzea. Gehiago…

Baliabideak

Mozilla Firefoxen Laguntza
Dokumentazioa, informazioa, laguntza-gaiak, etab.
Ohiko Galderak
Mozilla Firefoxen erabiltzaileen ohiko galderei erantzunak.
Gehigarriak
Indartu nahi beste zure nabigatzailea gehigarriak deskargatuz.
Gaiak
Pertsonalizatu Mozilla Firefox gaien bilduma zabaletik bat edo beste jaitsiz.
'Plug-in'ak
Deskargatu azken 'plug-in'ak.
Bertsio Oharrak
Begiratu bertsio honen berrikuntzak.
Firefoxera Sarrera
Erabiltzaile berrientzako artikulu multzoa.

Deskargatu Orain

Sistemaren beharrak

  • Red Hat Linux 7.0 edo berriagoa
  • Mac OS X 10.3.x edo berriagoa
  • Windows 98 edo berriagoa
  • Argibide gehiago…