The Wayback Machine - https://web.archive.org/all/20060821192127/http://www.mozilla-europe.org:80/eu/products/bugzilla/


Bugzilla

Bugzilla sotwarearen erroreen jarraipena egiteko aplikazio bat da. Aplikazio honek banakako garatzaile edo garatzaile talde bati programaren akatsak edo ezaugarri eskakizunak jakinarazteko aukera ematen die. Perl-en idatzia, Bugzilla gaur egun erroreen kudeaketarako estandar bat bilakatu da. Enpresa askok Bugzilla erabiltzen dute beren barne softwarearen kudeaketarako.

Bugzilla asko ondu da eta orain ezaugarri aurreratu anitz ditu. Hauek dira batzuk:

  • Produktuan oinarrituriko segurtasun ingurune bikortsua integratuta
  • Programa-erroreen arteko menpekotasunak eta hauen grafikak
  • Txosten aurreratuak sortzeko ahalmena
  • RDBMS datu base erlazionalaren back-end tinko eta sendoa
  • Oso konfiguragarria
  • Erroreak konpontzeko sistema natural eta ulergarria
  • E-posta, XML, kontsola, eta HTTP APIak
  • Software konfigurazio kudeaketa sistema automatikoekin integrazio erabilgarria, Perforce eta CVS barne (Bugzilla E-posta interfazearen eta checkin/checkout scripten bidez)
  • … eta beste ezaugarri mordo bat.

Zergatik erabili behar dute Bugzilla enpresek?

Zenbait enpresa erroreak kudeatzeko sistema integratu baten bila dabiltza produktibitatea areagotu, zerbitzu gabeko denborak laburtu eta bere sistemarekiko bezeroen poztasuna handitzeko. Itxia ez izateaz gain errore kudeaketa sistema ireki batek enpresari bere saltzaile eta bezeroekiko harremana mantentzeko aukera ematen dio, data kudeatzeko sistemaren bidez hauei arazoen berri emateko aukera eskainiaz. Zenbait enpresa errore kudeaketak gastuak txikitzeaz gain, IT onarpenaren kontabilitatea, telefonozko ezagutza datu base sistema eta software arazo arraroen kudeaketa sistema ulergarri eta erabilgarri bat duela ohartu dira.

Bugzilla egoera ezberdinetara oso moldagarria da. Erabilera ezagunak IT laguntza ilarak, Sistema administrazio inplementazio kudeaketa, garapen arazoen kudeaketa (bai fabrikatze aurretik eta gero), eta Redhat, Loki software, Linux-Mandrake, eta VA Systems bezalako enpresa ezagunen software eta hardware arazo jarraipena dira beste batzuen gain. CVS, Bonsai, edo Perforce SCM sistemekin batera erabiliaz bikoizketa arazoak eta konfigurazioa kudeatzeko konponbide erraz eta boteretsu bat eskaintzen du.

Bugzilla banakako langileen produktibitatea eta erantzukizuna izugarri handitu dezake dokumentutariko lan ingurune eta berrelikadura positiboaz jarduera hobetuaz. Zenbat egunetan esnatzen zara goizean aurreko egunean gaur egiteko zerbait utzi zenuela jakinaz, baina zer zen ezin gogoraturik? Ipini lanak Bugzilla barnean eta egiteko dauden lanen erregistro gogoragarri bat, integraziorako produktu bertsioak aurreikusi, eta Bugzilla e-posta intefazea erabiliaz erabaki kritikoen eztabaida osoaren haria izango duzu.

Baliabideak

Bugzilla Proiektua
Proiektuaren webgunea
Bugzilla proiektuari buruz
Bugzilla proiektuari buruz, bere historia eta zergatik erabili behar duzun
Bugzilla instalazio zerrenda
Bugzilla erabiltzen duten enpresen zerrenda luzea.
Bugzillaren Dokumentazioa
Bugzillaren administratzaileak bilatzen duen guztia.
Mozilla.org-en Bugzilla instantzia
Hau dena martxan jarri zuen proiektua.