Mozilla Europe eta Mozilla proiektuak Laguntzen
Europako ia edozein pertsona eta erakundek lagun dezake Mozilla Europe proiektua. Banakako pertsona moduan edota enpresa, administrazio edo Unibertsitate baten arduradun bezala, modu desberdinetan lagundu dezakezu:
Banakako Pertsonentzat: bazkide eginez
Mozilla Europe Erakundeko bazkide egin zaitezke diru apur baten truke gure lana finantzatzeko. Bazkide egitean Mozilla Europe-ko Bazkideentzat bakarrik diseinaturiko kamiseta bat jasoko duzu.
Banakako Pertsonentzat: dohaintza eginez
Mozilla Nabigatzailea eta bere azpiproduktuak zabaldu eta garatzen lagundu nahi izanez gero, mesedez bidali txeke bat (eurotan) gure posta helbidera:
Mozilla Europe28 rue Viala
75015 PARIS
FRANCE
Dagoeneko Paypal kontu bat baduzu, berau erabili dezakezu Mozilla Europe-ri dohaintza egiteko.
Transferentzia metodoa nahiago izanez gero, mesedez hurrengo kontu xehetasunak erabili eta ezarri "Donation" transferentzia xehetasun gisa:
Kontu Jabea: Mozilla Europe
IBAN: FR76 30003 03497 00050144760 81
BIC: SOGEFRPP
Era berean Mozilla Foundation-era, AEBetan ezarria dagoena, dohaintza egitera ere animatzen zaitugu.
Konpainia eta Administrazioarentzat
Mozilla Europe-ren ahaleginak finantzatu nahi dituen enpresa edo administrazio bat izanez gero, jarri gurekin harremanetan e-posta bidez: corporate-sponsor@mozilla-europe.org.
Mozilla.org proiektua laguntzen
Mozilla iturburu kodearen garapenean laguntzeko mesedez joan Mozilla.org Webgunera.

