Thunderbird 1.5.0.5
Thunderbirdek eposta ziurrago, azkarrago eta errazago bihurtzen du zabor-posta iragazki, mezu bilaketa azkar eta ikuspegi pertsonalizatuen bitartez. Firefoxen egileek aurkeztua, Thunderbirdek posta erabilgarriagoa egiten du.

Firefoxen bikote biribila
Thunderbird 1.5.0.5 Firefox Web nabigatzailearen posta bikote ezin hobea da. Dagoeneko dituzun e-posta kontu eta mezuak erraz inportatu daitezke. Bilatzen ari zaren mezua bilaketa tresna eta iragazkien bitartez bizkorrago aurkituko duzu. Thunderbirdek Zabor-posta zure postontzira iritsi baino lehen blokeatuko du.
E-posta Guztiz Boteretsua
Erabilterraza, guztiz ahaltsu eta pertsonalizagarria, Thunderbird e-posta aplikazio biribila da. Thunderbirdek IMAP eta POP posta protokoloak onartzen ditu, baita HTML formatua ere. RSS aukerak, bilaketa azkarra eta mezu iragazki aurreratuak dira Thunderbirden ezaugarri berrienak.
Zabor-posta Iragazkiak
Jasotzen duzun e-posta mezu bakoitza Thunderbirden zabor-posta iragazkitik pasatzen da. Mezu bat zabor-posta bezala markatzen duzun bakoitzean Thunderbirdek bere iragazkiak eguneratuko ditu zuri denbora galtzea ekiditeko. Thunderbirdek zure posta hornitzailearen zabor-posta iragazkiak erabiltzeko aukera du ere.
Phishingaren Aurkako Babesa
Thunderbirdek azken aldian hainbeste hazi diren eta zure datu pribatuak eskuratzeko erabiltzen diren e-posta iruzurrez - 'phishing' bezala ezagunak - babesten zaitu. Thunderbirdek abisua emango dizu mezu bat iruzurra izan daitekeela pentsatzen duenean, eta mezu iragazkiak erabiliaz, iruzur hauek ikusi ere ez egitea ziurtatu daiteke.
Segurtasun Aurreratua
Thunderbirdek zure posta segurtasun ezaugarri aurreratuez babestu dezake, ziurtagiri digitala eta mezu enkriptazioa barne. Erantsitako fitxategiak ez dira inoiz zure baimen zehatzik gabe abiaraziko birus eta zizareez babesteko.
Eguneraketa Automatikoak
Software eguneraketa ezaugarri berriak Thunderbirden azken ezaugarri eta segurtasun eguneraketak eskuratzea inoiz baino errazago egiten du. Thunderbirdek eguneraketa txiki hauek atzeko planoan deskargatuko ditu eta instalatzeko prest daudenean noiz instalatu galdetuko dizu.
Thunderbird Pertsonalizatu
Zure tresna-barrentzat kontrol botoi berriak aukeratu, ezaugarriak gehitzen dituzten gehigarriak instalatu edo zure bezeroaren itxura gaien bitartez aldatu - Thunderbirden itxura eta lan egiteko modua zure kontrolpean daude guztiz.
Laguntza eta Eztabaidak
Librezale.org-eko Thunderbirden Foroa (Euskaraz): Mozilla Thunderbirdi buruz euskaraz aritzeko txokoa.
Mozilla Euskaraz Posta Zerrenda (Euskaraz): Mozilla programen euskaraketa proiektuaren posta zerrenda.
Thunderbirden posta foroak (Ingelesez): Mesedez eman foro hauetan arazo guztien berri, bugzillara bidali beharrean.
Thunderbirden Laguntza (Ingelesez): Erabiltzailearekiko ulergarri den laguntza gunea, erabiltzaileen Ohiko Galderak ere baditu.
Thunderbirdera Sarrera (ingelesez): Mozilla Thunderbird erabiltzen hasteko gida.
Garatzaileentzat
Garapen orrialdeak (Mozilla.org-en), bertan iturburu-kodea, garapenerako baliabideak, bide-mapa, etab. aurki ditzakezu.

