Mozilla Europe-ri buruz
Eginkizuna
Mozilla Proiektuaren helburua Internetera aukera anitzak eta berrikuntzak ekartzea da. Guzti hau lortzeko, Mozilla Proiektuak hainbat sari izandako Mozilla web eta e-posta aplikazioa sortu eta banatzen du, beste zenbait proiektu eta teknologiez gain (adb. Bugzilla).
Mozilla Europe-ren eginkizuna Mozilla Proiektua laguntzea da. Mozilla software librea, bere produktuak eta hauei lotutako proiektuak Europa mailan banatzea eta sustatzea du helburu.
Mozilla Europe elkartearen eginkizunak guztiz zehaztuta daude bere estatutuetan.
Mozilla Europe-k zehazki helburu hauen inguruan lan egiten du:
- Mozilla eta bere produktuak Europa mailan sustatu ahal izateko, nazio edota herrialde desberdinetako komunitateekin batera indarrak batu;
- Garatzaile independenteak, unibertsitateak, enpresak eta administrazioak animatu Mozilla proiektuan parte har dezaten, iturburu kodea garatzen edo proiektua diruz laguntzen;
- Mozilla nabigatzailea eta bestelako proiektuen erabilera sustatu, aipatutako produktuak zabaldu ahal izateko beharrezkoak diren zerbitzuak eskainiz.
Mozilla laguntzaileen motibazioak
Mozilla laguntzaile bakoitzak bere arrazoiak ditu itzelezko lantalde proiektu honetan bere denbora eta energiak eskaintzeko. Emandako argudioen artean, hauek dira gehien erabilitakoak:
- Internet aplikazio oso bat sortzea (Web nabigatzailea, e-posta, Usenet irakurlea, IRC bezeroa), plataforma anitzetan erabilgarria dena eta modu berean erabilera bakoitzak bere aplikazio propioa daukana.
- Estandar eta teknologia berrien (HTML, CSS, XML, XSLT) inplementazioan parte hartzeko poztasuna, sekulako garatzaileekin batera, eta komunitate eraginkor baten babesarekin.
- Mundu mailako proiektu batean parte hartu ahal izatea, kultura, hizkuntza, kontinente eta ordu-zonalde desberdinen artean zubiak eraikiz.
Mozilla Europe-ko zuzendaritza Batzordea
Mozilla Europe irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, Frantziako Legeak ezarritako 1901.ko Elkarteen Legean oinarrituta. Elkartea Mozilla Proiektuan parte hartu duten zenbait pertsonen artean sortu zen. Lehenengo Zuzendaritza Batzordean parte hartu dutenak:
- Tristan Nitot, (Lehendakaria)
- Azken 20 urteetan Tristanek ordenagailuekin, eta azken urteotan Interneten, lan egin du. Domeinu desberdinetan lan anitz bete izan ditu; informatika irakaslea, laguntzaile teknikoa, salmentak eta enpresen garapena, zenbaiten artean. Bere azken lana Netscape-n bete du 7 urtez, azken urteotan Europa mailan Teknologia eta estandarren sustatzaile gisa. Bere denbora libre murritzean, Tristanek OpenWebGroup delakoa sortu zuen, oraindik proiektuaren burua delarik. Mozilla Europe-k 2005. urtean Tristan kontratatu egin du, besteak beste Marketing eta Kanpo Harremanak kudeatzeko. Tristanek Frantsesez eta Ingelesez hitz egiten du.
- Olivier Meunier, (Diruzaina)
- Olivier software librearen garatzailea da. DotClear proiektua sortu eta mantentzen du gaur egun. Oliverrek OpenWebGroup taldean ere parte hartzen du. APINC elkartearen sortzailea ere bada, honetan diruzain lanak ere betetzen dituelarik. Mozilla Europe-k 2005. urtean Olvier kontratatu du gure CMSa kudeatu eta hobetzeko. Oliverrek Frantsesez eta Ingelesez hitz egiten du.
- Pascal Chevrel, (Idazkari Nagusia)
- Pascalek Frantziako komunitateak erabiltzen duen Mozilla FAQ gunea mantentzen du. Berak sortu zituen baita ere gaur egun MozillaES osatzen duten aurreneko espainierazko Web foroak. 2005. urtean Pascalek Firefox eta Thurderbird-en inguruko liburu bat frantsesez idatzi zuen. Ingelesez, Frantsesez, Espainieraz eta Katalanez hitz egiten du.
- Peter Van der Beken
- Peter Mozilla proiektuko laguntzailea zen Netscape enpresak kontratatu zuenean. Orain DOM moduluaren jabekidea, XML moduluaren jabea eta XSLT moduluaren jabea da. W3C XSL lantaldean Netscaperen ordezkaria izan zen. Peter super-ikuskatzailea ere bada, Mozilla proiektuan daukan esperientzia argi geratzen delarik. Mozilla Europe-k 2005. urtean Peter kontratatu du Mozilla proiektuaren garapenenean lan egiteko. Peter Belgikarra da eta Alemanieraz, Frantsesez eta Ingelesez hitz egiten du.
- Axel Hecht
- Axelek Matematiketan doktoretza dauka eta Mozilla proiektuan 1999. urtetik da laguntzailea. RDF moduluaren jabea da eta Peterrekin batera zenbait urtez XSLT-ren euskarrian lan egin du. Axelek gaur egun Mozilla Corporation-entzako lan egiten du Lokalizazioak kudeatzen, plataforma desberdinen garapenean eta marketing/ebangelizazio teknikoan. Axelek 2001, 2002 eta 2004. urteetan Europako Garatzaileen Eguna antolatu du. Axel Alemaniarra da eta Ingelesez eta Alemanieraz hitz egiten du.
- Zbigniew Braniecki
- Zbigniew MozillaPL-ko partaidea eta AviaryPL taldeko nagusietako bat da. 2001. urtetik Mozilla proiektuarekin harremanduta dago eta 2005. urtetik aurrera irmoki parte hartzen du. Zbigniew Mozilla produktuen internazionalizazioan eta Ekialdeko Europan Mozilla produktuen zabalkuntzan zentratuta dago. Zbigniew-ek Erresuma Batuko enpresa batentzat lan egiten du. Poloniarra da eta Polonieraz eta Ingelesez hitz egiten du.
Aurreko batzordeetan ibilitakoak
- Jan Varga
- Jan Eslovakiarra da eta hainbat urtez Mozilla proiektuan laguntzailea izan da. Unibertsitatean, XUL-en oinarritutako bezeroen garapenari buruzko tesia aurkeztu zuen (Mozilla erabilitako XML-ren erabilpen bat Erabiltzeile Interfazeak sortzeko). Horren ostean Jan Netscapen sartu zen Mozilla proiektuan lan egiteko. Jan Ruzomberoken bizi da, Eslovakiar Errepublikan eta Eslovakieraz eta Ingelesez hitz egiten du.

