USB estandarraren
izateko arrazoi nagusia ordenadorea eta bere periferiko guztien arteko
komunikazioa erraztu eta azkartzea da. Hala ere, bere onurak goraipatzerakoan,
hiru puntu nabarmendu ohi dira beti: datu-transmisiorak abiadura nabarmenki
azkartzea, konexiorako erraztasun berriak ematea, eta benetako Plug and
Play-a eskaintzea. Estandarra berehala ezarriko zaigu, prest egon beharko
dugu beraz.
Estandar
berri bat dator konexioen mundua aztintzera: USB edo Universal Serial
Bus bezala ezagutzen dena, periferikoen industriak egindako saiakera garrantzitsu
baten ondorioa da. Honen bidez ordenadorera konektatu ohi ditugun periferikoak,
sagu edo teklatu arruntetatik hasi eta eskaner, kamera digital eta antzekoak
arte, kable-mota bakar baten bidez konektatu ahal izango ditugu, orain
arteko kableatu eta ataka-multzo ikaragarria nabarmenki murriztuz.
Etorkizunean, SCSI,
paralelo-ataka, serie-ataka eta antzerako guztiak USB atakara murriztuta
geldituko dira. Estandar berri honen bidez 127 periferiko arte konektatu
ahal izango ditugu gure ordenadorera inongo arazorik gabe eta abiadura
era nabarmenean hobetuz gainera.
Plug
and Play behingoz!
Windows 95aren jaiotzarekin
batera saldu nahi izan ziguten Plug and Play famatua, berriro entzun genuen
Windows 98aren aurkezpenean Bill Gates-i ordenadorea "trabatuta"
geratu zitzaionean eskaner bat konektatu nahian zebilelarik. USB berriarekin
ordea, benetako Plug and Play-a izango dugu behingoz. Orain arte, gure
ordenadoreari periferiko berri bat konektatu nahi genion bakoitzean, lehendabizi
hau itzali, periferikoa konektatu eta ordenadorea berriro piztu behar
izaten genuen honek periferikoa onar zezan.
USBaren bidez, ordea,
ordenadorea piztuta dagoela edozein periferiko konektatu ahal izango diogu
sistema eragileak automatikoki detektatu eta zuzenean onartuko duelarik
bere erabilera. Gainera, ez dizkiogu PCI txartel berriak sartu beharko
gure ordenadoreari periferiko bat erosten dugun bakoitzean, honek USB
estandarra onartzen badu behintzat.
Datu-transmisio
azkarragoa
Komunikazio
abiadura ere nabarmen handituko da. Periferikotik ordenadorera joango
den seinalea lau hariz osaturiko kable baten bidez joango da. Hari hauetako
batek elektrizitatea garraiatuko du, eta beste batek lurrerako toma, beraz
periferikoek ez dute argi-indarrerako kable propiorik beharko; honek bi
gauza suposatuko dizkigu: batetik, ez ditugula lehen bezainbeste entxufe
eta lapur beharko guretzat erosoago izanik, eta bestetik, eta hemen dator
benetako berrikuntza, USBk zuzenean ezagutuko du periferiko bakoitzak
beharko duen potentzia, eta horren arabera emango dio behar duena.
USB kablearen barruan
beste bi hari geratuko zaizkigu datu-transmisiorako erabiliko dituenak.
Transmisio hau 1,5 eta 12 Mbit/s bitarteko abiaduran egingo da periferiko-motaren
arabera. Gaur egungo serie-ataka baten transmisio abiadura, 100 kbit/s-koa
da, beraz USBk abiadura hau 15 aldiz handitzen du kasurik txarrenean.
Hala ere, kanpoko disko gogorren kasuan bezala, abiadurak benetako garrantzia
duenean, FireWire edo UltriWide SCSI egokiagoak dira USB baino.
127
periferiko batera
Orain arte USBaren
onura teknikoei buruz aritu gara. Bestelako onurak ere baditu, ordea.
Sistema honek gure ordenadorera 127 periferiko batera konektatzeko aukera
ematen digu. Printzipioz, ordenadoreak bi USB ataka izango ditu, baina
SCSI konektoreak bezala, periferiko bat besteari seriean konektatzeko
aukera ematen duenez, zuzenean konektatu ditzakegun periferiko-kopurua
handiagoa da. Hala ere, argi-indarra ere kable beretik eramaten du, eta
abiadura kontuak direla medio, hau ez da oso aukera egokia. USBk arazo
hau era egokian konpontzen du, HUB moduko aparatu bat eskainiz. Honen
bidez, 127 periferiko arte konektatu ahal izango dizkiogu gure ordenadoreari
aldi berean.
Noiz
eta nola?
|
HUBa
USBa. |
USB estandarra berehalakoa
bada ere, merkatua irabazteko dauka oraindik. Hasteko, estandar hau onartzen
duen sistema eragile bakarra Windows 98a da PCan (eta Windows 95en azken
bertsioa), eta Mac OS 8.5a Macintosh-erako. Bestalde, azken ordenadoreek
USB konektoreak berez ekartzen badituzte ere (Macintosh-en kasuan iMac
berriak duen konektore bakarra da), periferiko-fabrikatzaile guztiak ez
dira hasi oraindik bere produktuei horrelako konektorea gehitzen.
Gainera sortu daitekeen
beste kezka bat etxean lehendik ditugun periferikoak nola konektatu izan
daiteke. Horretan ere pentsatu dute eta dagoenekoz badaude egokigailuak
merkatuan. Hala ere, guztiok dakigu informatikaren munduak (edo informatikaren
merkatuak) daraman abiadura nolakoa den, eta laster batean egokitu beharko
dugu gure ekipoa horrelako berrikuntzetara.
|