Nafarroako Opena Alberto Ongayrendako

Guaixe Sakanako Astekaria 2013-06-03 13:54   Kirola  Arakil Errotxapeako pilotalekuak afizionatuen mailako Nafarroako Beteranoen Txapelketako finalak eta Buruz Buruko Nafarroako Openeko finala hartu zituen ostiralean. Nafarroako Openeko finalera Alberto Ongay satrustegiarra sailkatu zen, Uharte Iruñeko Jose Luis Tabarrekin batera. Aspen aritu eta gero, Eibarko enpresak ez zion kontratua luzatu satrustegiarrari, eta afizionatuen mailan dabil orain Alberto Ongay, Irurtzun taldean. Bere maila bikaina mantentzen jarraitzen du Ongayk, Openeko finalean 22-12 hartu baitzuen menpean Tabar, partida guztian nagusi izan eta gero. Zorionak!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa 

Laguntzaileak