Albisteak

Mundua

Informa nazazu RSS

Mundua

Lurrikara Perun

Gutxienez 8 hildako Perun, 5,1 graduko lurrikara baten ondorioz

Erredakzioa

2014/09/28

8 kilometroko sakoneran izan du epizentrua, Paruro herritik gertu. Halaber, gutxienez 5 pertsona zauritu dira.

Iruzkinak

Gutxienez 8 pertsona hil dira, horietako 4 haurrak, eta beste bost zauritu igande honetan Perun izandako 5,1 graduko lurrikara baten ondorioz. Lurrikara Cuzco eskualdean gertatu da eta epizentroa 8 kilometroko sakoneran izan du, Paruro herritik gertu.

Miscaa herriko etxebizitzen % 90 suntsituta gelditu dira, Alfredo Murgueitio Peruko Babes Zibileko Institutuko (Indeci) buruzagiak adierazi duenez.

"Zortzi hildakoren berri izan dugu, horietako asko adin txikikoak dira, eta sei pertsona zauritu dira. Zaurituetako bi Cuzcoko ospitalera eraman dituzte eta beste laurak Paruron daude", Murgueitioren arabera.

Incediko buruak adierazi duenez, Misca herrian kaltetu diren etxebizitzez gain errepide batean ere kalteak eragin ditu eta Gobernua pasabidea garbitzeko lanean ari da.

Carlos Castro Peruko Babes Z¡bileko Institutuak Cuzcon duen ardurak azaldu duenez, lurrikara Richter eskalan 5,1 gradukoa izan bada ere, epizentroa 8 kilometroko sakoneran izan duenez kalte handiak eragin ditu.

Suhiltzaileak, poliziak, boluntarioak eta Osasun Ministerioko ordezkariak kaltetutako gunera iritsi dira, eta erreskate lanak ekiteko eta kaltedunei laguntza eskaintzeko.

Indecik azaldu duenez, laguntza bidaliko dute ezbeharraren tokira: karpak, oheak, koltxoiak eta tapakiak eta elikagaiak eta ura, besteak beste.

Lurrikararen berri izan bezain laster, Ana Jara Peruko lehen ministroak Twitterreko haren kontuan iragarri du Gobernua lurrikarari buruzko informazioa jasotzen ari dela eta agintariak kaltetutako gunera joango direla.

Iruzkinak

Publizitatea
Eskozia Eskozia Erreferenduma: atari berezia

Azken orduko albisteak

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena