Koipu
Wikipedia(e)tik
Koipu Fosilaren garaia: Pliozeno Berantiar-Gaur egun |
|
---|---|
Iraute egoera | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua: | Animalia |
Filuma: | Chordata |
Klasea: | Mammalia |
Ordena: | Rodentia |
Familia: | Myocastoridae Ameghino, 1902 |
Generoa: | Myocastor Kerr, 1792 |
Espeziea: | M. coypus (Molina, 1782) |
Hedapen mapa | |
Koipua (Myocastor coypus) Myocastoridae familiako uretako karraskaria da[2], metro bete luzea, arratoi handi baten antzekoa. Hankak igerirako egokituak ditu. Erreketan eta aintziretan bizi da.[3]
Izena mapudungunezkoa du, koypu hain zuzen ere, Hego Amerikakoa delako. Hala ere, bere larruazala ustiatzeko mundu osora zabaldu eta egun IUCNek munduko ehun espezie inbaditzaile arriskutsuen artean sailkatua dauka.
Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Koipuak lau azpiespezie ditu:
- Myocastor coypus bonariensis: iparraldeko Argentinan, Bolivian, Paraguain, Uruguain eta hegoaldeko Brazilen bizi dena.
- Myocastor coypus coypus: erdialdeko Txilen eta Bolivian bizi dena.
- Myocastor coypus melanops: Chiloeko uharte handian bizi dena.
- Myocastor coypus santacruzae: Patagonian bizi dena.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ The IUCN red list of endangered species
- ↑ C. A. Woods, L. Contreras, G. Willner-Chapman, H. P. Whidden. 1992. Mammalian Species: Myocastor coypus. American Society of Mammalogists, 398: 1-8.
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Myocastor_coypus |
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
|