EPEA
Akreditatzeko izapideak egiteko azken eguna: irailaren 1a
BETEBEHARRAK ETA DOKUMENTAZIOA
1) ESKAERA BERRIAK: acreditacionesprensa@sansebastianfestival.com
Zinemaldira etortzen zaren aurrenekoa aldia bada edo zenbait urtez etorri gabe izan bazara, hauxe duzu bidali beharreko dokumentazioa lanean diharduzun komunikabide motaren arabera:
Zinemaldiaren berri emateko aukeratzen zaituen gutuna agentziaren zuzendariak edo erredaktore-buruak izenpetuta, aurreikusitako lan-asmoari buruz ahalik eta xehetasun gehienak emanez eta zuengandik informazioa jasotzen duten komunikabideen zerrenda zehaztuz.
Komunikabide ezberdinetan zinearen inguruan oraintsu argitaratu duzun materialaren langinen bat.
Izenpetuta argitaratu berri duzun lanen baten erakusgarria, bai beste zinemaldi baten inguruan, nahiz beste alderdi zinematografiko edo kulturalei buruzkoa.
Zinemaldiaren berri emateko aukeratzen zaituen argitalpenaren zuzendariaren edo erredaktore-buruaren gutuna, aurreikusitako lan-asmoari buruz ahalik eta xehetasun gehienak emanez (adb. zinemaldiaren kronika orokorra, elkarrizketak, filmeei buruzko aipamenak, etab.).
Lan egiten duzun argitalpenaren duela gutxiko ale bat, zuk izenpetutako lanen bat dakarrena (artikuluak edo argazkiak).
Zinemaldiaren berri emateko aukeratzen zaituen argitalpenaren zuzendariaren edo erredaktore-buruaren gutuna, aurreikusitako lan-asmoari buruz ahalik eta xehetasun gehienak emanez, eta zure web-orriari nahiz URLari buruzko informazioa zehaztuz.
Izenpetuta argitaratu berri duzun lanen baten erakusgarria, bai beste zinemaldi baten inguruan, nahiz beste alderdi zinematografiko edo kulturalei buruzkoa.
Zinemaldiaren berri emateko aukeratzen zaituen komunikabidearen zuzendariaren edo erredaktore-buruaren gutuna, aurreikusitako lan-asmoari buruz ahalik eta xehetasun gehienak emanez, saioaren izena aipatzeaz ahaztu gabe.
Zure partaidetzarekin egindako saio horietako baten kopia bat.
Zinemaldiaren berri emateko kolaboratzaile gisa aukeratzen zaituen komunikabide baten zuzendariaren edo erredaktore-buruaren gutuna, zure erreportaia argitaratzeko/emititzeko asmoa duela adieraziz, aurreikusitako lan-asmoari buruz ahalik eta xehetasun gehienak emanez (adb. zinemaldiaren kronika orokorra, elkarrizketak, filmeei buruzko aipamenak, etab.).
Argitalpen/saio horren duela gutxiko kopia bat, beronen zabalkundeari buruzko informazioa adieraziz.
Izenpetuta argitaratu/emititu berri dituzun hiru lanen erakusgarria, bai beste zinemaldi baten inguruan, nahiz beste alderdi zinematografiko edo kulturalei buruzkoak.
Kolaboratu ohi duzun komunikabideen zerrenda.
2) BERRITZEAK: acreditacionesprensa@sansebastianfestival.com
Ez dira automatikoak: ESKATU EGIN BEHAR DIRA eta aurreko urtean Zinemaldian egindako lanaren kopia bidali.
Joan den urtean Zinemaldira akreditatuta etorri bazinen eta aurten ere berriz etorri nahi baduzu, zure komunikabideko zuzendariak edo erredakzio-buruak lan horretarako izendatzen zaituen eskaera sinatuta bidali beharko digu.
Gogoan izan, aurreko urtean Zinemaldian egindako lanak bidaltzea nahitaezko baldintza dela akreditazioa berritzeko. Behin komunikabidearen eskaera formala jaso eta zure lana gure artxiboetan daukagunean, dagokizun akreditazio-formularioa helaraziko dizugu, berau bete eta zure argazki batekin batera itzul diezaguzun.
Oso garrantzitsua: urteko lan guztiak Prentsa Departamentura MARTXOAREN 1a BAINO LEHEN bidali beharko dira. Data horren ondotik jasotako lanek ez dute baliorik izango akreditazioa berritzeko.
3) IZAPIDEAK
Prentsako akreditazioen izapide prozesua online egingo da.
Aurreko atalean (betebeharrak eta dokumentazioa) eskatzen den dokumentazioa bidali ondoren, zure eskaera onartua bada, e-mail bat jasoko duzu gure webgunearen bitartez, formularioa betetzeko azalpenekin.
4) IZEN-EMATE KUOTA: 40 euro
KONTAKTUA
Informazio gehiagorako jar zaitez harremanetan gurekin dudarik egin gabe. Datorren Donostiako Zinemaldian akreditatutako prentsaren artean izango zarela atseginez espero dugu.
Prentsa departamentuarekin harremanetan jartzeko
Prentsa Espainiarrerako Arduraduna:
|
Koro Santesteban. prensa@sansebastianfestival.com |
|
|
Atzerriko Prentsarako Arduraduna:
|
Gemma Beltrán. press@sansebastianfestival.com |
Akreditazioak: |
|
Donostia Zinemaldia
Posta Kutxatila 397
20080 Donostia-San Sebastián
Telefonoa: + 34 943 481212
Fax: + 34 943 481232