Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Irudigileak

Irudigileen bilaketara itzuli

Biografia

Hernanin jaio nintzen 1950ean. Oinarrizko ikasketak egin ondoren, delineazioa ikasten hasi nintzen. Ikasketak bukatu gabe utzi eta lanean hasi nintzen Hernaniko Bostak grafikagintza enpresan. Han marrazkilari lanak egin nituen 1968tik 1970era. Ondoren, garai hartako Debako Arte Eskolan sartu nintzen.

 

1973an nire lanak argitaratzen hasi nintzenetik gaur arte 100 bat liburu ilustratu ditut, haur eta gazteei zuzendutakoak, horietatik laurden bat testu liburuak dira. Horrez gainera, umore grafikoa, komikia eta bestelako marrazkiak ere argitaratu ditut hamar bat aldizkaritan eta bi egunkaritan; disko azalen diseinu grafikoak ere egin izan ditut (dozena erdi bat); eta hogei bat erakusketa, banaka nahiz taldeka aurkeztuak.

Gaur egun ere ilustrazioak egiten eta marrazkiak argitaratzen dihardut.

 

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

 

 

 

 

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·