Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/03/04
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Oinetxeak 

Zubiaurre jauregia Frantziako atea zaintzen, harresiko bost ateetako bat
Zubiaurre jauregia Frantziako atea zaintzen, harresiko bost ateetako bat

1638ko sute suntsitzailearen eta Basanoagaren gainan Errenteria berria eraikitzeko proiektua zapuztuaren ondoren, Hiribilduak gogoz ekin zion berreraikuntzari. Garai hartakoak dira hiriguneko oinetxe bikainenak: Iturrizako oinetxea, Kapitainarena eta Zubiarreko jauregia; haren fatxada erabat berregin zen mende honetan, jatorrizko itxura gotikoa aldatuta. Eraikin hauetan oin kontzentratua nagusitzen da berriz ere, Euskal Herriko eraikuntza jatorrenetik jasoa, baserritik. Harrobi ugari dagoenez gero, harria da adreilua baino sarriago erabiltzen den eraikuntzazko material gogokoena.

Fatxada neurridunak dira batez ere eta aurreko mendeetakoak baino handiagoak diren armarrietarako bakarrik gordetzen dira apaingarriak, burdina forjatuzko eskudelak dituzten balkoi hegalkindunetarako eta erdi aroko almenen eta XV. mendearen gailurrerien ordez eraikinak errematatzen dituzten teilategal tailatu bikainetarako.

Iturrizako oinetxea: Kapitainenea kalean dago. Hiru solairu ditu, balkoi korritu bat lehenengoan eta banako karelak beste bi solairuetan. Armarriak gazteluen lau laurden bikoiztuak eta haga moduan jarritako otso ibiltariak ditu. Etxe horrek, zoritxarrez, jatorrizko teilategal tailatua galdu du eta berriago batek ordeztu du.

Uranzuko oinetxea: "Kapitain Etxea" gisa ezagutzen da gaur egun eta izena hartzen duen kale berean dago. Martín de Rentería y Uranzurena izan zen, errenteriar marinel aursart eta kementsuak XV. mendearen azken herenean jaioa eta herrian "Machín de Rentería" izenez ezagutua.

Garaipenik handiena Ibizako uretan lortu zuen, Barbarroja beldurgarria menderatu baitzuen, eta horregatik Carlos V.a enperadoreak jeneral titulua eta armarria izateko baimena eman zion. Armarria pal moduan banatzen da: lehen laurdenean, aingura batean bermatzen den arranpla-lehoi batek bandera batzuk ditu atzaparretan; bigarrenean, ur-uhinen gainean alde banatan zortzi kanoi dituen galeoi bat, bederatzi galera eta bergantin bat agertzen dira. Laurden nagusian, berriz, eguzki-arrano bat ageri da. Armarria da fatxada soila apaintzen duen xehetasun bakarra, aleroi artistikoaz gainera, elementu hau gabe ezin baitaiteke XVII. mendeko euskal jauregi bat irudikatu.

Zubiarreko jauretxea: Santa Klara kalean dago. Etxeak duen balkoi txiki harrigarriaz mintzatu garenean jadanik aipatu dugun eraikin honetako fatxada nagusia Hiribilduko arkitekturaren adibiderik interesgarrienetako bat da. Adierazi dugun bezala, guztiz birmoldatu zen XVII. mendean. Bi solariru ditu, mentsulen gainean bermatuta dauden balkoi korrituekin eta hegalkina duen teilategala erlaitz apainduaren gainean. Mende haren amaieran eraikina erosi zuen Elizalde familiaren harmarrian bi sirena eusle agertzen dira alboetan eta dorrre hirukoitza duten bi gaztelu gailentzen dira.


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria