Koldo Olabarri bilbotar aktore gaztea da eta Harrapazank aisialdi zirkuituko parte hartzaile ohia da.

Madrilen ikasi zuen Arte Dramatikoa. Bertan ere lanean aritu da baina bere lan gehienak Euskal Herrian egin ditu.

Telebistan hainbat telesailetan aritu da: ETB 1eko ‘Bi eta Bat’, ‘Goenkale’, ‘Eskamak Kentzen’; TVE 1eko ‘Centro Médico’ eta Antena 3eko ‘Bienvenidos al Loita’. Zineman David Menkesekin ‘Por Un Puñado de Besos’ filman lan egin du.

Hainbat laburmetraietan ere parte hartu du: Mikel Ruedaren ‘Agua!’, Demetrio Elorzen ‘Versus’, Gotzon Aurrekoetxearen ‘dEfecto’, Javi Hernándezen ‘Yerba’… besteak beste.

Antzerkian aritu da gehien: Pabellón 6eko ‘Romeo y Julieta’, ‘Chichinabo Cabaret’, ‘Planteamiento, Nudo y Desenlace’; Glu Gluko ‘Marikixkur eta Hiru Hartzak’; Pikor Konpainiaren ‘Jauzi Hirukoitza’; Eidabeko ‘Egun Berri Bat’ eta Madrileko Amaya Antzokiko ‘Rinconete y Cortadillo’.