Ordenagailu bidezko Tomografia Axiala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
OTA edo eskanerraren itxura.
OTAren bidez hartutako buru eta lepoaren irudiak, lehenengoa 3Dkoa eta beste hiruak 2Dkoak.

Ordenagailu bidezko Tomografia Axiala (OTA) edo Eskanerra (Ingelesez Computed Axial Tomography edo CT, frantsesez Tomodensitométrie edo TDM eta gaztelaniaz Tomografía Axial Computerizada edo TAC) proba osagarri erradiologikoa da, irudi ugari ordenagailuaren bidez prozesatzen dituena. Burua, toraxa, abdomena eta pelbisa aztertzen dira atalka normalean, konbinazioak egin daitezkeen arren.

Honen guztiaren emaitza bi edo hiru dimentsiotako irudiak dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Godfrey N. Hounsfield ingeniari britainarra eta Allan M. Cormack fisikari hegoafrikar-estatubatuarra aitzindariak izan ziren, eta antzeko makinak asmatu zituzten bakoitzak bere aldetik 1970eko hamarkadaren hasieran. Hori dela-eta, Medikuntzako Nobel Saria jaso zuten 1979an.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ordenagailu bidezko Tomografia Axiala Aldatu lotura Wikidatan