Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Enver Bajá

Turkiako jeneral eta politikoa (Istanbul, 1881 - Bujara, Tadjikistan, 1922). Gazte turkiarren buruzagia izan zen; Abdul Hamid II.a sultanari 1876ko Konstituzioa onartarazi zion, eta otomanoen inperioaren aro berri bati eman zion hasiera. Lehen Mundu Gerran bera izan zen Turkiako egiazko buruzagia eta diktadorea. Bujaran hil zen, Turkestanek sobietarren kontra egin zuten matxinadan.